Glutton Talk with Dan Lepard

Agian izenburua ikusita ez duzue ezer ulertuko, baina gaur albiste garrantzitsu bat argitaratu da: Dan Lepard, “The Handmade Loaf” liburuaren egilea, Donostian izango dugu datorren ostirala, azaroak 5ean The Glutton Cluben eskutik. Zergatia? Ba Iban Yarzak liburu hori gaztelerara itzuli duela, eta beraz, “Hecho a mano” gaztelarazko liburuaren aurkezpena egitera datorrela.

Eguerdiko 12:00etan komunikabideen aurrean aurkeztuko dute liburua Iban Yarza eta Dan Lepardek, David de Jorge eta Martin Berasategi sukaldariekin batera; eta arratsaldean, 18:00etan aurkezpen “pribatuagoa” egingo dute Sukal Lekun. Bertan mahai-inguru bat ere egingo da nahi duenak galderak egiteko eta liburuak sinatzen ere arituko dira.

Argazkia: Iban Yarza

 

Informazio gehiago eta apuntatzeko esteka honetan:

http://www.thegluttonclub.com/2010/10/26/dan-lepard-en-euskadi/

 

About these ads

6 Iruzkin

Irinak eta Urunak-ek idatzia atalean

6 responses to “Glutton Talk with Dan Lepard

  1. juantxo

    Aupiii,
    Nahiko nuke. Bitxiloreari petaloak kentzen nabil, bai, ez, bai …. zorte pittin batekin BAI izan daiteke. Ai ene!!!

  2. Ah, ze berri ona! Zinezgaitza dirudi Lepard gure artean izatea, ez ta?
    Korrekzio txiki bat bakarrik, arratsaldeko prezentazioa ez da “pribatua”, baizik eta publikoa edo “irekia” (eguerdikoa kazetarientzat soilik baita). Toki arazorik ez izateko, erreserbatu behar da, baina denok gonbidatuak zarete, noski baietz!! :)
    Zeuen reserba konfirmatzeko mesu bat bidali behar duzue info@thegluttonclub.com -ra

  3. bixigu

    Arrazoi osoa duzu Iban. Albistea korrika eta presaka idatzi nuen, eta gauzak ez nituen behar bezala azaldu…

  4. Juantxo bezala nabil… joateko gai izango naiz… ez… ikusiko dugu…
    Joango zaretenak ondo pasa!

  5. juantxo

    Une honetan ez daukat zalantzarik, BANOAAA!!!!!

  6. idu

    Zoaztenok lau belarri, lau begi eta beste lau adimenekin , gero guri dena hemen kontatzeko!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s