Gurinaz eta esnez egindako ogia

Errezeta hau Anna Bellsolá-ren liburutik atera dut. Annak Balluard okindegian egiten du lan eta bere liburua polita izateaz gain oso egokia ogi munduan zerotik hastera doazenentzat, argazki politak eta errezeta gozoak dakartza eta. Neuk, errezeta, ama orearekin egiteko moldatu dut.
Egia esan, ez nuen ogi hau egiteko asmorik baina ama orea hain indartsu eta entrenatua zegoen ikustean, ea ogi gozoa egiteko egokia zan aztertu nahi nuen. Azken emaitza, izugarria. Ama orea oso ondo portatu da. Ze pozik nagoen!!!


OSAGAIAK (liburuko errezetaren kantitate erdiak jarri dizkizuet) eta bi molde ertain (20 zm-koa) edo haundi bat (30 zm-koa) egiteko nahiko da.

  • 400 g galirin zuria (erdia Rincón del Segura eta erdia Bioccop-eko T55)
  • 200 g ama ore zuria (%100 hezetasuna)
  • 215 g ur (gutxi gora behera, gutxiago edo gehiago izan leike)
  • 80 g gurin
  • 35 g azukre
  • 25 g esne hautsa
  • 10 g gatz
  • 1 arrautz txikia

EGITEKO MODUA

     

  1. Ama orea prest izanda, osagai guztiak nahastuko ditugu bol baten. Orea biguntxoa da. Plastikoaz estali eta 30 minutuko atsedenaldia egiten utziko dugu.
  2. Era tradizionalera oratuko dugu. Orea oso ondo oratzen da, arazo barik, nahiz eta itsaskorra dela  pentsatu. Bestela, oraketa laburren teknika erabili, tarteka 5-10 minutuko atsedenaldiak emanez. Orea, olioztatutako katilu baten sartu, plastikozko film-arekin estali eta bost orduko hartzidura egin dezan utzi, bi ordu eta erdiro tolesdura bat emanez.
  3. Orea katilutik atera eta 250 gramoko lau zatitan moztuko dugu. Neri (ez pisatzearren, aiaiai …), bi bola txiki eta beste bi haundi atera zaizkit. Boleatu tentsioa sortuz. Beste pare bat orduko hartzidura egin dezaten, ez itsasteko, edo olioz edo gurinez igurtzitako 25 zentimetroko bi moldetan 2 bola sartu euren artean tartea utziz, nahi duten beste zabaltzeko.
  4. Moldeak, aurretik 180-200 gradutara berotutako labean sartuko ditugu. Kasu honetan ez dut lurruna sortu, azal karraskatua ez izateko. Asko iluntzen dela ikusten baduzue, gainetik aluminiozko papera ipini. Labekatzeko denbora: 40 minutu.
  5. Parrilla baten hozten laga.

Hartzidura luzeegia izan duela pentsatzen ari direnei, ezetz esando diet, ogia goxo goxoa atera baita, ikaragarri ona. Ore honek, osagai goxo asko daramatzalako, gurina, azukrea eta arrautzak, ogi ore arruntak baino hartzidura luzeagoa behar du. Esperimentua zan eta itzela atera da.
Oso gomendagarria, ez da goxoegia eta mami biguna eta harroa du.



Aguuuuuuuur!!!!

About these ads

15 Iruzkin

Tebak idatzia atalean

15 responses to “Gurinaz eta esnez egindako ogia

  1. idu

    Ummmm!!!! Bai, bai, osasuntsu dabil zure ama orea. Aurreko astean Bartzelonan izan nintzen, eta Baluard okindegiko ogia probatzeko aukera izan nuen, oso oso ona, zailena, zein ogi dastatu aukeratzea izan zen, denek zuten itxura ona. Okindegian bezero mordoa zegoen ilaran, ogia erosteko zain, ez naiz harritzen halako arrakasta izateaz. Eta bestalde, jatetxe batean ere probatu genuen Baluard-eko ogia “pa amb tomáquet ” ageri zen kartan, Baluard okindegiko ogiaz egina zegoela azalduz alboan. Aurrekoan txokolateduna, gaur hau,,mmmmm ogi gozoekin frogan eeee,,, panettone usaina datorkit,,,, jeje, laister egin behar dugu froga

  2. Neuk ere nire urrengo bisitan Bartzelonan ahaleginak egingo ditut haraino joateko gogotsu nago eta. Gainera, liburua eramango dut ea sinatzen didan.

    Txokolatezko opiloak gozo gozo zeuden. Bata dut gordeta Tonirentzako bihar Bartzelonatik itzulikoa baita. Pannetonea egitea ere zoragarria izango zen. Nik ez dakit noiz egin ahal izango dudan….

    Muxu haundi bat

  3. Itxura mundiala dauka, gosaritarako aparta izango da ogi hau ezta?

  4. Ainhoa

    Oso itzura ona daukate ogi hoiek. Sandwich ak egiteko edo ta gozaltzeko primeraskoak izango dira, ez? Saituko naz ogi honekin eta esango deutsut nola ateratzen dan

  5. mari

    Uauuuu, oso tentagarria, eta gainera erraza dirudi. Hori bai, a ze hartzidura luzea! horixe ari nintzen pentsatzen irakurtzen nuen bitartean, baina ondo argi utzu duzu beharrezkoa duela eta sinisten dizut. Ea noiz probatzen dudan.
    Gaur donutsak egiten ari naiz, larunbat gaua eta ni hemen hartzidura bukatzeko zai,. Nork esango zidan hau niri orain dela urte batzuk…

    muxuak,

    • Aaaaaaaai!!! Hartziduraren zain!!! Zaila ta neketsua da askotan ogi egilearen bizitza mon cherie!!!
      Bai hartzidura luzea ogi honexena. Kontua izan giro tenperatura baina, gero eta gurina edota azukre gehiago orduan eta hartzidura luzeagoa. Egia.
      Baina gozoa benetan!
      Muxu haundi bat

  6. Zelako itxura Teba! Gozaltzeko ogi aproposa benetan!

  7. axeridantza

    Eneeeeeeee, ogi horrek mundiala egon behar du gurin eta mermelada pixka batekin eta kafe fuerte fuerte batekin!!!!! earra gosaya!!!!!!!

  8. juantxo

    Aupiii,
    Itxura dotorea, benetan. Bi bola txiki eta bi haundi, e? Eta pisua zertarako dago, ein? ;)
    Nik hartzidurarena sinisten dizut. Gogoratzen duzu erroskoarena? jejeje.
    Galdera bat. Pixkat luzeagoa ere onartuko zuela uste duzu edo zure ustetan nahikoa izan zuen?
    Argazkiak ere asko hobetu dira, e? :)

    Muxu bat polittori.

  9. jo

    Gauzatxo bat, Teba: ez dut ezagutzen esne-hauts hori, zein den bere funtzioa. Beharrezkoa al da? Agian bai, ezta?
    Aurrekoan zure txokolatezko opiltxoak egiten saiatu nintzen eta etxe guztian usain zoragarri bat zabaltzea lortu nuen, bai, baina jateko… Ejem! Noski, ez nuen hainbeste denbora itxaron eta badirudi ezinbestekoa dela.
    Saiatuko naiz hauek ere egiten eta txintxo-txintxo jarraituko ditut zure azalpenak.

    “Nik ez dakit noiz egin ahal izango dudan….”
    Ze, txantxetan ala? Ez al gara ba lievito gaztea entrenatzen ari?

  10. Aupa Jo!!
    Esne hautsa betiko “leche en polvo” da. Normalean, esnea daramaten ogietan ia gehienetan esne hautsa botatzen zaie. Esneak biguntasuna ematen dio baita zaporea ere. Igual esne hautsa bota beharrean esnea erabil zenezake. Horixe bai, errezetako urari botatzen duzun esne kantitate hori kenduta. Ez dakit ulertzen ote didazun, zuk esan.

    Txokolatezko ogietako hartzidura luzea da oso, baina ogi honexek behar duelako. Ez ibili presaka eta, urrengoan kontatuko didazu zein ondo egiten duzun, bale?
    Muxu bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s