Zekale eta martorri ogia

Gutxinaka, baina banoa ogiekin aurrera. Mundu honetan lehen pausuak ematen nabilen arren, irina eta errezeta ezberdinak frogatzen hasi naiz, kasu honetan %100eko zekalezko ogia martorriarekin, nire ikuspuntutik ogi erraza, gutxi oratu behar delako eta hartzidura bakarrekoa delako.

Errezeta, Beak La Cocina de Babette-eko “Pan para principiantes” ikastaroan emandako errezeta baten eta Iban Yarzak “El foro del pan”en jarritako beste baten arteko mix bat da. Holako txapeldunekin ogia ondo irten behar da, ezta?

OSAGAIAK

Zekalezko ama orea 400 gr.

Zekalezko irina 380 gr.

Ura 300 gr.

Eztia 25 gr.

Birrindutako martorri haziak 6 gr.

Gatza 12 gr.

EGITEKO MODUA

Ama orea eta ura nahastu.

Irina, gatza, martorri haziak eta eztia gehitu. Egurrezko koilara edo eskuekin ondo nahastuz.

Cake moduko molde bat olioztatu.

Esku bustiekin orea hartu eta moldean sartu. Plastiko batekin estaliz.

Hiru orduko hartzidura egiten utzi eta labean sartu 230ºtara. 10 minutu pasa ordoren labea 200ºtan jarri.

Jateko 24 ordu itxaron beharko dituzu.

About these ads

5 Iruzkin

Mariluk idatzia atalean

5 responses to “Zekale eta martorri ogia

  1. juantxo

    Aupiii,
    Joe Marilu, ez dituzu txapeldun makalak aukeratu, ez horixe!!! baina gauza bat esangotzut, azkenean, zu bakarrik zaoz eta ogi horren itxura “tela marinera”.
    Zekaleak ur dezente xurgatzen du, hala eta guztiz ez zitzaizun oso likidoa geratu?
    Frogatu al duzu? Kontatu kontatu, zer moduz dago? Onaaa, seguru!! ;)

    Muxu bat guapa.

  2. ummm! gurin pixka batekin eta kafesne bero batekin biharko gosari ederra, zorionekoa zu!

  3. Juantxo!
    Likidoa baino nahiko “plasta” geratu zitzaidan, baina ez nuen arazorik izan moldean sartzeko eta labekatu ondoren biguna eta zaporez oso ona zegoen. Denbora gutxi dudanean ogi hau egiten dut asko gustatzen zaidalako eta ez didalako lan gehiegirik ematen, martorriekin, zekale haziekin… Orain Dan Lepard-en liburuekin beste zekale ogi pilo ditut frogatzeko!

    Oihana,
    Egia esan ogi hau gehienetan gozaltzeko hartzen dut, gurinarekin, olioarekin baita… Eguna ondo hasteko modua ezta?

    Muxu bana!

  4. idu

    Ez dut inoiz martorri hazirik probatu, zapore asko ematen dio? Oso itxura ona du

  5. Nik baietz esango nuke. Askotan erabiltzen ditut curry moduko saltsekin. Etxean pilo bat gustatzen zaizkigu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s