Irinak eta Urunak

Irinak eta Urunak duzue, blog berria. Euskara eta Ogia, bere mamia.

Beste osagai batzuekin batera, labera. Labetik atera berri epel epel, goxo goxo, sarera. Zuon etxera.

Usaindu, ikusi, dastatu, behar duzuena hartu. Zuontzat lagungarri? Guretzat pozgarri.

29 Iruzkin

Irinak eta Urunak-ek idatzia atalean

29 responses to “Irinak eta Urunak

  1. juantxo

    Hau martxan dago eta martxan jarraituko du.
    Dena gure alde daukagulako.
    Ilusioa, gogoa, kriston taldea eta irina. Nik behintzat, bai jeje.

    Muxu bana eta animo

  2. Bueno, bueno ia nork igotzen duen lehen errezeta…nik dagoeneko badut zerbait buruan….

  3. Jo

    Ba doa poliki poliki, urte berria, berri onak eskeintzen. Irrikaz espero ditu (sasi)ogigile-ogizale sutsu honek zuen proposamen dotoreak.

  4. Urte eta blog berrri on!
    Ze poza! Bueno, orain lanean hasteko garaia da!Animo!

  5. Ainhoa

    Urte barria eta blog barria, hau bai ona. Ia eguben baten auzartzen nazen zerbait idazten. Zorionak denoi eta Urte barri on!

  6. Amaia F

    Kaixo Juantxo:

    Lehenbizi URTE BERRI ON!!
    Asko gustatu zait blog berria; argia eta alaia iruditu zait (fondo zuria eta izenburuko letrak aproposak).
    Agian blogari izen luzetxoegia jarri diozu, baina bueno “mamia” ezin hobeto dago.
    Errezetei buruz ezin dut iritzirik eman ez bainago hortan oso jantzia. Bai esango dizut ulerterrazak eta edonork egiteko bezala azaltzen dituzula.
    Horra hor, ba, nire iritzia. Eta… badakizu… dastaketa saioren bat antolatzen baduzu… abisatu!
    P.D:
    Ikaragarri gustatu zaitzaidan Iturburuko San Andresetako erreportaia. Saiatu nintzen iruzkin bat idazten baina ez nuen lortu.
    Muxu bat eta aurrera!

    • juantxo

      Aupa Amaia F,

      Bueno bueno, hau sorpresaaaa!!
      Hasteko, nire bloga ez dela esan behar dizut. Blog kolektiboa da, momentuz hamar pertsona osatzen dugun bloga. Eta ez edozein pertsonak, Euskal Herriko onenak esaten ausartzen naiz, ke ostias!! jeje. Dena amankomunean egiten dugu eta izenarena ere horrela egin genuen. Pozten nau zure gustokoa izatea eta, dastaketa dinozu? Egongo da dastaketaren bat hori zin dagizut eta badakizu esandakoa betetzen dudala.
      Helburua hori da, ulerterrezak eta edozeinek egiteko modukoak izatea lortzen badugu, primeran!!!

      Muxu bat eta urte berri on.

  7. nerea

    Urte berri on!
    Aho zabalik geratu da nirekin bizi dena, zure roskoa ikusi duenean. Gaur goizean bertan okindegitik ekarri du bat eta komentatu diot zuk zoragarria egiten duzula, y mira por donde…
    Blogari arrakasta handia opa diot, animo eta aurrera!

    • juantxo

      Aupa Nerea eta Ondarru,

      Esaiozu zure ondokoari ahoa izteko, hor nonbait birus bat omen dabil eta, jeje.
      Roskoia etxean egitea merezi du. Niretzat, erositakoei ez die inungo inbidiarik. Gehienak baino hobiagoa geratzen da, denak baino hobiagoa ez esatearren.
      Blogak, arrakasta? Ez daukat inungo zalantzarik. Ikusi beharko zenduke taldea, nik esaten dudan moduan “de la ostia”. Bai horixe!!

      Muxu bat

  8. MILA

    Kaixo Juantxo,

    Nola aspaldixan beste motatako “roskorik” ez dot
    jaten, zuk egindakoaren zatitxo bat jateko prest.
    Hummmm ke riko!!

    Zorionak, aurrera ogie eta bolie!!!

    Patxoak

    • juantxo

      Aupa Mila,

      Baaa, beste baten zatia izan beharko da. Honi pasaportia eman genion eta. Baina, egongo dira beste batzuk, lasai.
      Beti aurrera!!
      Muxu bat

  9. Edurne

    Kaixo blogari taldea.
    Ez nago oso jantzia ogi asunto honetan baina neure saiakeratxoak egin ditut. Erosi nuen makinatxo “panifikadora” horietako bat eta oraingoz horrekin nabil. Egin ditut era desberdinetako ogiak eta tira, ez dira txarrak ateratzen. Edozein modutan beti legamia kimikoarekin egin izan ditut. Juantxok badaki, duela gutxi egin nuela ahalegintxo bat ama orea egiten baina ez nuen lortu. Bost-sei egun utzi nuen, elikatuz eta nire ustetan dena ondo eginez baina ez zitzaidan atera. Hil egin zela uste dut. Beno, kontua da beste saikeratxo bat egitekotan nagoela. Kontatuko dizuet. Era guztietako aholkuak onartzen (eta behar) ditut.
    Beste kontutxo bat. Gure etxean ere asko gustatu zitzaigun Juantxok idatzitako Sanandresetako erreportaitxoa.
    Musutxuak danoi.

    • juantxo

      Aupa Edurne,

      Istorioa ogia egitea da. Badugu taldean bat “panifikadora” hoietariko batekin kriston ogiak egiten dituena. Galdetu, horretarako gaude eta. Denon artean, denon bloga izatea lortu behar dugu.
      Guria eta zuena, hori da helburua.
      Ama orearena beste kontu bat da. Ez da zaila eta ez pentsa hain errez hiltzen dela. Hor dauden “bitxituak” mundialak eta gogorrak dira.
      Hemen badaude batzuk ama orearekin kriston esperientziak bizi izan dituztenak. Berriz ere gauza bera esaten dizut, galdetu.
      Ez izan inungo lotsarik, horrela ikasten da eta.
      Kontatu eta konpartitu, ikusiko duzu zelako ondo pasatuko dugun.

      Muxu bat zuretzat eta beste bat etxekoentzat.

  10. Ze polita geratu den!
    Orain poliki poliki ogi miragarriekin betetzeko prest.

  11. Jo

    Erronka bat: nola lortu gaur gaberako elurrarengatik isolatuta dagoen etxe batetan ogiaren hantza duen zerbait .
    Pista bat: legami kimikorik bat ere ez.
    Bigarren pista: Kristalezko ontzi batetan gaur goizean esnaturiko milaka legamitxo.
    Zuen jakituriaren eta bihotz-zabaltasunaren zain…

  12. juantxo

    Aupa Jo,

    Uste dut berandu nabilela baina bueno.
    Hasteko, nun demontre bizi zara isolatuta egoteko?
    Ez daukazu legami kimikorik baina, gaizki ez badizut ulertzen ama orea bai.
    Zer gehiago behar duzu?
    Irinik ez ala?
    Zein da erronka?

    Muxu bat guapa.

  13. Jo

    Erronka prozesu osoa ordu gutxi batzutan burutzea zen, ez gure”ogia” derrigorrez baizik eta dida batetan prestatu daiteken zerbait, agian beste kultura batetakoa, ez dakit, ore zapalen bat edo. Eta ez, ez nago hain isolatuta; erromantikoegia zen eta kaletik ogia ekarri zidaten. Madarikazioa!
    Dena den, mila esker erantzuteagatik. Jada presarik gabe lanean dihardugu, agian nozbait zuenak bezalako ogiak egiteko gai izango garen esperantzarekin.

  14. juantxo

    Aupa Jo,

    Putada berandu ibili naizela.
    Badaude ogi batzuk inongo legamiarik ez daramatenak. Erderaz “Pan acimo” deitzen zaie. Begiratu hemen: http://es.wikipedia.org/wiki/Pan_%C3%A1cimo oso errezak dira.
    Beste aukera bat ama orea baldin baduzu, hau: http://madridtienemiga.wordpress.com/2009/02/28/tortitas-de-masa-madre-sourdough-pancakes/ levadura darama eta zuk ez zeneukan, bikarbonatua balio du edo ez ipini ezer. Berdin berdin ateratzen dira.
    Arto irinik ez? Bestela, taloa ere ona egoten da, txorizo pixkatekin “de traka”, ez duzu uste?
    Ogiak, guk egiten ditugun bezalakoak? Zalantzak dituzu, ala? Ba nik ez, gu ere horrela hasi ginen eta ez da hain denbora asko. Ziur lortzen duzula.
    Zu jarraitu blogean sartzen, ea denon artean zerbait polita egiten dugun.

    Muxu bat.

  15. Jo

    Bai zera berandu! Estualdietarako joera dut eta badakit behin eta berriz bueltatuko behar dudala ogi espres hauen errezetara.
    Eskerrak, bene benetan.

  16. X10

    Aupa!

    Azkenean martxan jarri duzue! Pozten naiz.

    Kriston itxura dauka. Ez dakit posible ote den eta agian goizegi izango da baina … egongo al litzateke oinarrizko informazioa jasotzeko txokotxo bat jartzerik? FAQ estiloko zerbait. Ogia egitearen oinarrizkoak, ama oreari buruzko trukotxoak, irin moetak, non lortu osagaiak, …

    Hasiberriok galderaka josiko zaituztegu (nik behintzat bai) eta galdera horiek ez errepikatzeko informazioa eskura egotea ona izango litzatekela uste dut.

    Juantxo, Teba, azkenean gabon alderako ez nuen ikastarorik begiratu. Nire kabuz frogak egiten eta disfrutatzen jarraitzen dut.

  17. juantxo

    Aupa X10,

    Pixkanaka pixkanaka, joango gara oinarrizko informazioa jartzen. Zuentzat lagungarria izango dena eta guretzat lasaigarria, jeje. Bitartean, galdetu lasai asko eta ahal dugun neurrian erantzungo dizuegu, ados? Ikastaro gehiago egongo dira. Ni enteratzen banaiz hemen inguruan ikastaro bat dagoela blogean bertan jarriko dut, zuek ere jakinean gain egoteko. Bien bitartean jarraitu frogekin, ez da disfrutatzeko modu txarra eta.

    Muxu bat

  18. Anbe

    Kaixo ogi egileok. Aspalidik nabil ARTOA etxean egiteko errezeta baten bila, eta ez dut aurkitzen. Ba al daki inork nola egiten den? Nik uste dut taloaren antzeko orea egin behar dela, baina labean zenbat denbora, tenperatura… ez dut asmatzen.
    Eskertuko nuke norbaitek errezeta osoa idatziko balu. Mila esker

  19. juantxo

    Aupa Anbe,

    Egia esaten badizut, artoa nola egiten den ez daukat ideiarik ere baina, hauxe topatu dut sarean.
    Taloaren errezeta bera da.

    Ea laguntzen dizun:
    “Opila mehe-mehe egin beharrean tarta eran eginez gero ARTOA da emaitza. Kasu horretan ur apur bat gehiago botatzen zaio, masa bigunagoa izan dadin. Labean egin ohi zuten. Gero, kafesnearekin lagunduta edo esne beroarekin bakarrik jaten zuten”.

    Eta beste hau, erderaz dago baina dagoen moduan lagatzea nahi izan dut:
    “La elaboración no podría ser más sencilla: se hierve el agua, se le echa una pizca de sal y se vierte sobre la harina de maíz (no “maicena”, refinada, sino la de toda la vida, la amarillenta). Se amasa, al principio con una cuchara de madera (para no quemarnos, básicamente) y después con las manos, hasta conseguir una masa más o menos compacta. Le damos forma de “bollo grande” y lo colocamos en el horno, sobre una hoja de berza (no me pregunten por qué, siempre se ha hecho así… ¿para que no se pegue?). La cocción, por experiencia les digo, es mejor que sea larga y a un calor medio, porque si no no hay manera de que el bollo se haga bien por dentro”.

    Hori irakurri ondoren nire ustez 160-180º tenperatura egokiena izan daiteke. Argi dago tenperatura ezin dela oso altua izan bestela, barrutik gordinik geratu daiteke eta.
    Zenbat denbora? Ideiarik ez. Ohiko metodoak erabiltzen badituzu, zer iruditzen zaizu?Orratzarena, adibidez.
    Zuretzat informazio hau lagungarria izatea espero dut. Informazio gehiago lortzen badut, esango dizut, ados?

    Muxu bat

    • Anbe

      Mila esker Juantxo horrelako azkar erantzuteagatik. Nik egin ditudan frogetan, 150ºCtara edukitzen dut ordu bete inguru, eta gertatzen zaidana, alde batetik gorako aldetik orea zartatu egiten zaidala (dendan erositakoak gorako geruza oso-osorik eta leuna izaten du), eta barrutik erabat egin gabe. Hurrengoan denbora gehiago edukitzen saiatuko naiz, eta ondo ateratzen bazait esango dizuet.
      Eskerrik asko laguntzagatik, eta ondo izan.

  20. juantxo

    Aupa Anbe,

    Ez dakit orea nola egiten duzun baina, nik likido gehiago jarriko nioke.
    Geroz eta lodiago izan, egitea geroz eta gehiago kostatuko zaio.
    Frogatzearren dinotzut, ideiarik ez baitut.

    Muxu bat

  21. marivi

    kaixo okin maixu!
    Ikusten dut lan eta lan jarraitzen duzula, irakurri eta ikusi dut mitxoleta ogi hori eta nolako itxura duen!Ia ganoraz ipintzen naizen eta probatu behako ditugu berri hoiek ez?
    Ondo izan eta muxu bat

  22. juantxo

    Aupa marivi,

    Ba bai, lan eta lan nabil baina, mitxoleta ogia ez nuen nik egin, Olaiak baizik.
    Dena dela berak egiten badigu gu jateko prest, ezta?😉
    Zu zaindu, eta gero gerokoak.

    Muxu bat

  23. Nere postekin loturak: 2. urteurrena |

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s