Errege-erroskoa

Egun hauetan korreo batzuk heldu zaizkit errege-erroskoaren errezeta eskatzen. Errezeta hau errege egunean bertan argitaratzea pentsatuta neukan baina, azkenean aurreratzea erabaki dut. Horrela norbaitek egitea nahi badu gure blog berri honetan irakur dezake.

Gaur argitaratzea noana, oratu eta 1º fermentazioa etxean bertan egin nizkion. Amaiera, Berangon eman genion. Genion idazten dut amaiera, asko maite ditudan hiru lagun minekin eman niolako.

Errezeta jarriko dizuet.

Osagaiak:

  • Galirin zuria 300 gr.
  • Ama orea 200 gr.
  • Esnea 55 gr.
  • Ura 55 gr.
  • Azukrea 100 gr. (edo gehiago)
  • Gurina 40 gr.
  • 2 Arrautz (bat oreari botatzeko, bestea margotzeko).
  • Ron 30 gr.
  • 3 koilaradatxo azahar ura.
  • Laranja eta limoi azal zatiak.
  • Kanela-zotza (ez nion bota ez nuelako)

Esne-ontzi batera esnea, ura, azalak eta kanela bota, irakitzen duenean baztertu. Ron eta azahar ura gehitu. Infusioa epeltzen laga.

Bol baten irina eta azukrea nahastu. Infusiotik 90 gr. bota, arrautza eta ama orea ere. Ondo nahastu, osagai guztiak ondo integratu arte. Ziur asko likido gehiago eskatuko dizue, gutxinaka gutxinaka bota, baina kontuz!! Orea oso arina eta itsaskorra izan behar da. Boletik mahai gainera atera eta Bertinet teknika erabiliz oratu (20´ inguru) oso leuna egon arte.  Mintz edo membrana teknika gainditu behar du. Laga egonean, bost minutu inguru.

Gurina gehitu eta oratu berriz ere. Orea leuna, suabe eta distiratsua geratu behar zaizue, ados? Olioztatutako bol batera sartu eta estali.

1º fermentazioa hamalau ordukoa egin behar zaio, berriz oratu eta forma eman. Margotu eta hiru orduko 2. fermentazioa eman. Ondoren berriz margotu eta nahi duzuen moduan apaindu.

Hemen labera sartzeko prest eta detailea.

Aurretik 200 gradutara berotutalo labean sartu, eta 20 minutu ingurutan egina dago. Ondo eginda dagoen edo ez jakitzeko orratz bat sartu eta garbi ateratzen bazaizue, parrilla baten laga hozten.

Kontutan izan behar diren gauza batzuk.

Nire kasuan erroskoa esne gainarekin betetzen dut. Betetzeko momentuan oparitxoa sartzen diot. Badakizue, “txorradila” hori, jeje. Esne gainari azukre gehiago gehitzen diot.

Berangon egondako batzuk bete barik nahiago zuten beraz, ez genion esne gaina gehitu. Zer pasatu zitzaigun? azukre falta zeukala. Ez betetzea erabakitzen baduzue, oreari azukre gehiago bota eta forma ematerakon “txorradila” sartu. Oso ona zegoen, merezi du egitea. Ez du lan askorik.

Sarrera hau proiektu honetan nirekin batera dabiltzan guztiei eskeintzen diet.

Muxu bana eta animo.

25 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

25 responses to “Errege-erroskoa

  1. Polita ezta? eta gozoa… baina alien horrek bizitza propioa du…zein erraz azaltzen duzun dena Juantxo…baina gero etxean zu gabe….bueno gutxienez zurea frogatu eta gozatu egin nuen

    • juantxo

      Aupa Intxaurtsu,

      Nirea goxoa egon zen baina, txori batek esan dit zuk ere dotoria egin zenuela, e?
      Horrela da, bizitza propioa du. Gogoratzen dituzu hor poto barruan dauden “bitxitoak”? jeje. Horregatik izango ote?
      Zuk ere, nik bezala egingo dituzu ez euki inungo dudarik.

      Muxu bat

  2. Ainhoa

    Eskerrik asko Juantxo.
    Errege ostean kontatuko deutsut nola atera dan nire Errege erroska. Musu bat eta Urte Barri On!

    • juantxo

      Aupa Ainhoa,

      Zain egongo naiz, e? Egin eta kontatu.
      Mila esker zuri hemendik pasatzearren. Ateak zabalik dituzu, sartu nahi duzunean.

      Muxu bat zuretzat ere.

      • Ainhoa

        Kriston arrakasta eukin dau nire erroskak. Erositakoa baino askoz goxoago dagoela dinoe etxean. Eskerrik asko zure laguntzagaitik, ahal ba dot bihar argazkiak bidaliko detsudaz. Muxu bat.

      • Aupa Ainhoa,

        Asko poztu naiz iruzkina irakurri dudanean.
        Bloga martxan jartzea pentsatu genuenean helburutariko bat hori zan jendeari laguntzea, hori lortzen badugu txapeau!! Ahal baduzu bidali argazkiak, bai. Ikustea gustatuko litzaidake.

        Muxu bat politte.

  3. idu

    Aurten gozotegiek roskoi gutxi salduko dute errezeta hain ondo esplikatuta! Galdera bat Juantxo,, denbora faltagatik ama orearen ordez, legamia erabili nahi ezkero, zenbat bota beharko genioken badakizu? Eta 100gr ur + 100gr irin ere gehitu beharko genizkioke ezta?

    • juantxo

      Aupa Idu,

      Pozten nau zuk jarritako iruzkina. Errez ulertzen dela dinozu, horrela bada nire helburu bat lortuta. Beste guztia etxeko korreoan jaso duzu beraz ….

      Muxu bat polittori

  4. axeridantza

    Ze goxoa zure roskoa juantxo!!!!!!! zelako itxura duen. mmmm. eztakit bihar arte itxaroteko gauza izango ote naizen. zorionak zuen blog berriagatik eta eskerrikasko zuen lanagatik. izan ere, zuen ahaleginak asko balio du!!!!!!! Muxuak eta urte berri on danei. Paaaaaaaa

    • juantxo

      Aupa Axeridantza,

      Oso goxoa, jan zutenek hori esan zuten behintzat. Aukera izanda nik ez nuke bihar arte itxarongo, ointxe bertan (ñamñamñam) hasi. jeje.
      Mila esker, zuentzat/guretzat lagungarria izatea espero dugu. Horrela bada, denok pozik.

      Muxu bat zuretzat ere politte.

      • Zindagizuet, erroskoia gozo baten dagoela. Ni oso neska zoriontsua izan nintzen, Juantxok halako bat egin zuenean ni hortxe ere nengoelako eta dastatzeko aukera izan bainuen.
        Saia zaitezte egiten, oso ondo ateratzen da eta.
        Musu bat

      • juantxo

        Aupa Teba,
        Egia da erroskoa goxoa zegoela baina askoz goxoagoa konpainia, zuek. Marilu ere ezagutzeko aukera izan genuen. Den dena primeran atera zen, zein ondo egon nintzen, gustora redio!!

        Muxu haundi bat.

  5. Argazkian primeran ikusi arren “en vivo y en directo” ikustea merezi izan zuen.

    • juantxo

      Aupa Marilu,
      Guztiz ados zurekin. Roskoia ikustea merezi izan zuen baina, askoz gehiago zu ezagutzea. Bai horixe!!

      Muxu bat guapetona.

  6. irune

    Juantxo, milesker.

    Igandean hasi nintzen roskoiak prestatzen.

    Denetara 6 egin ditut, kostata baina lortu nuen ia 4 kilo pisatzen zuen masa oratzea (sukaldean barna oraindik arrastoak gelditzen dira) eta gaur lankideentzat eraman dudana probatu dut: MUNDIALA TXO!!!!

    • juantxo

      Aupa Irune,
      Esan nizun aurten erroskoa zuk egingo zenula eta asmatu egin nuen, jeje.
      4 kiloko orea??? Joe!!!! ni zure laguna, eee?
      Mogollón pozten nau, zuek hain pozik ikustea.

      Muxu bat

  7. Enhorabuena por la iniciativa, estos Reyes este año han venido bien cargados!!!!
    Yo no entiendo nada de euskera pero aplaudo la iniciativa, como Gallega creo que hay que mantener nuestras lenguas vivas.
    FELICIDADES. Que tengáis un 2010 lleno de muchas cosas buenas.
    Rosa Ardá
    VelocidadCuchara.com

    • Aupa Rosa Ardá,

      Gracias por los animos y de acuerdo contigo en lo de mantener nuestras lenguas vivas. Al nuestro todo le hara falta y nosotros queriamos aportar un poco y aqui esta.
      Feliz año.

      Muxu bat

  8. marivi

    Aupa sukaldariak!!
    Ni ez naiz zuen mailakoa baina Juantxoren bitartez zuen berri jakin izan dut beraz zorionak lan polita egin duzue eta!!! jarrai horrela eta noizean behin dastantzen ditugun Juantxok eginiko ogi eta postre zoragarri horiek.
    zorionak eta urte berri on bat opa dizuet sukaldean.
    Aio eta ondo izan
    Marivi

  9. Jesus Mari

    Erredio…! Ni hemen zain, zerbait jausiko ote zan, baina, biharkoari etxoin bihako jauat “soberakinik” geratu bada edo… horrelako gozo-gozoa dastatzeko.
    Zorionak eta Urte Berri On jaio berri den Blog-ari!
    Jarrai ekinean, eginaz “erditzea” lortu duzue eta; zergatik ez, orain, eder eta lerden hazi…?
    Jesus Mari

  10. Nere postekin loturak: Euskal blogosfera planeta » Blog Archive » Irinak eta urunak, ogia egiteko errezeten bloga

  11. Nere postekin loturak: HITZA PASA | Aisia.net – Bloga

  12. Nere postekin loturak: Ziape eta arto ogitxoak |

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s