Mitxoleta hazidun ogia

Gaur nire lehen posta sartuko dut gure blog berri honetan: mitxoleta haziekin apainduriko ogia. Ama orearekin egin dut, asteburua izanik denbora nahikoa izan dudalako pazientziaz hartu, eta behar duen denbora guztia uzteko.

Azkenaldian denbora gutxi pasatzen dut etxean, eta nire ogi-makinarekin egiten dut gosaltzeko moldeko ogia, baina hori beste post batean azalduko dizuet…

Espero det zuen gustokoa izatea ogitxo hau!

Osagaiak:

  • 200g ama ore
  • 350g gari irin zuri
  • 50g erdi osoko zekale irin
  • 100g osoko gari irin
  • 15g ezti
  • 5g gatz potolo
  • Mitxoleta haziak (apaintzeko)

Lehenik, ama orea bizi-bizi jarri dut, bezperan jaten emanda. Ama orea ondo esnaturik dagoenean, irinak ur epela, gatza eta eztia gehitu dizkiot, eta ondo nahastu dut (goilara batekin hasieran, eskuekin pringatuz ondoren). Nahastu ondoren, orduerditxo bat utzi dut, irinak ura xurga dezan.

Ordu erdia pasa denean, oratzen hasi naiz, noizean behin deskantso pixka bat emanez (bai ogiari, baita nere eskuei ere). Horrela, diotenez, gutxiago oratu beharra dago, deskantso horiek ondo joaten zaizkiolako. Oratzeko, 3 estilo erabili ditudala esango nuke: nere bertinet metodoaren bertsioa, Aitorren bertinet metodoaren lehen saiakera, eta oratze metodo tradizionala. Popurri bat egin dut, jeje. Ondo oratu ondoren, olio pixkatekin igurtzi, bol batean gorde eta film-arekin estali dut. 3:30 orduz utzi dut leku epelean.

Berez, orduan forma eman eta berriz igotzen utzi behar nion, baina kalkuluak atera eta beranduegi izango zenez (eta logurea nuen), hozkailuan gorde nuen. Hurrengo goizean, 30 minutu epeltzen utzi ondoren, pixkat boleatu, itxura luzexka eman, eta mitxoleta haziekin gainazala estali ondoren, bannetoiean gorde dut beste 1:15 ordu inguru igotzen uzteko.

Bitartean, labea berotzen joan naiz 230ºC-tara. Beroa egon denean, labeko bandejara pasa dut ogia, gainazala moztu dut, eta labean sartu dut ura duen ontzi batekin batera (lurruna izan dezan). Gainera, spray batekin 5 minuturo ur pixkat botatzen joan naiz. 20 minutu pasa direnean, ura atera dut, eta labea 200ºC-tara jeitsi dut. Beste 15 minutuz izan dut, eta best e 5 minutu labeko atea pixka bat irekirik. Ondoren, labetik ogia atera, eta hozten utzi dut.

5 Iruzkin

Olaiak idatzia atalean

5 responses to “Mitxoleta hazidun ogia

  1. Joe Olaia, a zelako itxura duen eta tamaina…aste osorako ogia izango duzue……….

  2. idu

    A ze kolore dotorea hartu dizun ogiak, itxura bikaina du. Ura spray moduan gainera botatzen diozu?

  3. juantxo

    Halako ogi baten argazkia ikustea, aste bat hasteko ez dago batere gaizki, ez horixe!! Popurriarena apuntatuta hurrengo baterako, jeje.

    Muxu bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s