Ahabi alternatiba

Aurrekoan Juantxok ogia egiteko alternatiba bat aurkeztu zuen, eta gaurkoan nik ere horrelako bat dakarkizuet. Lidl izeneko supermerkatuan ogia egiteko nahasketa ugari aurki daitzeke, intxaur ogia, zekale ogia…etab. Baina ikeak ere baditu horrelako nahasketa batzuk. Nahasketa hauekin lortzen den ogia erositakoa baino askoz hobea da, baina produktu hauek ogiaren prozesuarekin hasteko baliabide oso interesgarriak dira.

Dagoeneko dena nahastuta dago, ura gehitu behar zaio, baina fermentazioa zer den ulertzeko, oratzeko, taxuak egiteko eta labaren misterioak ezagutzeko oso lagungarria da.

ELABORAZIOA:

  1. 6 dl ur eta paketeak dakarren guztia bowl batean nahastu
  2. 30 min orea deskantzatzen utzi
  3. oratu
  4. orea erdibitu
  5. labeko erretilu batean jarri
  6. 30 min fermentatzen utzi
  7. laba 200ºtan berotu eta beheko aldean lapiko bat jarri
  8. ura irakiten jarri (baso bete ur nahikoa)
  9. ogie taxuak egin
  10. laban sartu eta azkar batean ura lapikoan sartu eta laba itxi
  11. lehenengo 3 minututan ura duen sprya batekin labeko aldeak buzti
  12. 30-40 min eta gero atera
  13. hotzitzen utzi.

Benetan ogi itzela dela, nahiz eta paketekoa izan. Paketeak berak dakartzan jarraibideak eta nireak ez dira berberak, baina nik honela egin izan nuen.

Beste behin honelako beste nahasketa bat frogatu nuen eta emaitza itzelezkoa izan zen. Ikusi nahi izatekotan hemen duzue sarrera:

http://lalibelularoja.blogspot.com/2009/11/zekale-ogi-suediarra-pan-de-centeno.html

3 Iruzkin

Intxaurtsuk idatzia atalean

3 responses to “Ahabi alternatiba

  1. idu

    Ogia ahabi zatitxoekin?? ummmm!

  2. Idu harritzekoa da lortzen den emaitza, eta ikasteko primerakoa da, eta ahabi txikitxoak ditu baina oso gutxi egia esan

  3. oihanaz

    Kaixo,
    Nik ere egin izan dut ogia irin horiekin eta emaitza benetan ona da, bestea ere mundiala,zekale irinez egindakoa…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s