Kalabaza ogia

Bai,  aitortzen dut… Ogizale amorratua naiz. Gosaltzeko, hamaiketakorako, bazkaltzeko, askaritarako, afaltzeko, ordu tartetarako… uneoro dut ogi zati goxo batentzat tartea!  Niretzat ogi on batek  ez dio inolako inbidiarik gozorik sofistikatuenari, eta ogi on batek otordu on bati kategoria ematen dio.

Eta hori guztia gutxi balitz, gainera, ogia egitearen prozesua bera ,sekulako gozamena da! Orea esku artean sentitzea, piskanaka- piskanaka nola hazten doan ikustea, labean sartu orduko sukaldean  zabaltzn sen usain zoragarria…

Sinesgaitza da, ura eta irina bezalako bi osagai arruntek zenbaterainoko jokoa eman dezaketen!  Baina behin ogi arrunta egitearen koxkaz jabetzean, ore honek esakintzen dizkigun aukerak infinituak dira, irin desberdinetatik hasita noski, baina baita ura beste likido batzuz ordezkatuz ere, haziak gehituz etab.

Izugarri gustatzen zait froga berriak egitea, eta gaurkoan aurkezten dizuedan ogi hau esperimentu baten ondorioa da.

Kalabaza ogia da, bai, ura kalabaz pureaz ordezkatu dut, eta behin orea egindakoan, kalabaza-haziekin apaindu dut azala. Errezeta oso sinplea da eta egiteko erraza. Eta  emaitzak merezi du, oso ogi fina da, kalabazaren zaporea oso leuna da eta aldi berean ikutu berezi bat ematen dio. Besterik gabe jateko ederra, gurin eta ezti piska batekin gosari mundiala, eta ogitartekoak editeko ere primerakoa.

Hona hemen errezeta:

  • 200 gr ama orea
  • 500 gr galirin
  • 250 gr kalabaza purea
  • 25 gr gurin (urtuta)
  • 10 gr gatz
  • goilarakada bat eztia
  • nuez- moscada pittin bat
  • 100 gr kalabaza-hazi
  • mitxoleta haziak

Osagai guztiak (kalabaza eta mitxoleta haziak izan ezik) ontzi batean jarri eta 10 minutuz oratu behar dira ore uniforme eta leun bat lortu hartze. Tapatu trapu batekin eta utzi orea hartzitzen 3 orduz. Orea mahai gainera bota eta oratu minutu batez, opil borobil baten forma eman eta banettone batean jarri. Trapu batekin tapatu banettonea, eta utzi beste 3 edo 4 orduz.

Labea 250ºC tara berotu. Labearen beheko aldean ontzi bat jarri eta ogia sartu baina 5 minutu lehenago ur-bero basokada bat bota bertara (lurruna sorzteo).

Orea banettonetik atera labeko erretilu baten gainera (hau sukaldeko papelarekin prestatuta izango dugu). Ogiaren gain guztia urarekin busti eta kalabaza eta mitxoleta haziak bota gainetik. Labean sartu, 20 minutu pasatakoan tenperatura 200ºC tara jeitsi eta beste 15-20 minutuz erre.

Labetik atera eta hozten utzi.

On egin!

16 Iruzkin

Oihanak idatzia atalean

16 responses to “Kalabaza ogia

  1. Olaia

    Kaixo!

    Mmmm… ze itxura duen!! Gainera azkenaldian kalabaza pure pila jaten dugu amak kriston kalabaza duelako etxean, eta dagoeneko pixkat nazkatuak gaudenez, hauxe egin dezaket kalabaza hori aprobetxatzeko.

    Duda bat dut: nolatan uzten diozu bigarren igoera 3 ordu? Ez al da gehiegi? Nik normalean lehen igoaldian 3 ordu inguru uzten diot, baina bigarrengoan 1-1:30 ordu soilik. Kalabaza duelako gehiago behar al du?

    Muxu bat

  2. oihanaz

    Aupa Olaia!
    bai, kalabaza soberakinak aprobetxatzeko modu aparta da!

    Zergatik uzten diodan 3 orduz hazten bigarren igoaldian, ba nere etxean behintzat beharrezko duelako! Egun osoa etxetik kanpora ematen dugu eta tenperatura nahiko bajua egoten da etxean beraz edozein ogik ere behar izaten du gurean denbora hori ongi hazi dadin! Baina badakizu, gauza hauek gutxigora-beherakoak izaten direla, beharbada zurean ordu ta erdirekin nahikoa du.

  3. a zelako itxura duen zure ogi horrek!!!! nire laranja mermeladarekin jateko paregabea…….

  4. Zuk egiten dezu laranja mermelada? Nere gustokoenetariko bat da baina ez det sekula egin… egia esan kalaza ogi honekin konbinazio mundiala litzateke…

  5. idu

    Oso textura berezia ematen dio kalabazak ezta? Mamia xamur xamurra ikusten da, eta azala ere dotorea benetan. Nik ere gosaltzeko, hamaiketakorako, bazkaltzeko, askaritarako, afaltzeko, ordu tartetarako…edozein unetan probatuko nuke ogi hau.

  6. Pinta onak ogi hau egiten duena.

  7. juantxo

    Aupa Oihana,

    Ogi hau ikusi nuenean, garai bateko irudiak etorri zitzaizkidan burura. Orain dela ez dakit zenbat urtekoak. Orduan eman zizkidaten kalabazekin gaur egun, halako ogi batzuk (dexente) egiteko aukera izango nuen😉 Itxura ona, zaporea zuk esan beharko didazu.

    Muxu bat

  8. oihanaz

    Arrazoi duzu Idu, textura oso berezia du, xamur xamurra eta kolore oso berezia du, badirudi azafraia bota diozula!
    Eta zaporea Juantzo, ba, beharbada ez dago ondo nik esatea baina… mundiala!
    muxu bana denoi!

  9. axeridantza

    Aupa oihana! A ze nolako itxura duen ogi horrek!
    Esperimentua izateko benetan ogi ederra atera zaizu. Jarraitu esperimentuak egiten horrelako ogi goxoak egiten ikas dezagun. Buff, ogi horrek hutsik jateko ere ona egon behar du ziur. hazitxoekin, niri gustatzen zaidan bezala. patxoak!!!!!!

  10. Ainhoa

    Aupa Ohiana, zelango itxura ederra! Asken denboratan kalabazakin egiteko errezeta pila irakurtzen dodaz. Nik kalabaza tarta bat egIten dot eta hau bere benetan ona geratzen da. Ez nekien hain beste gauza egin ahal zirenik kalabazakin. Egunen baten probatuko dot zure errezeta. Eskerrik asko eta musu bat.

    • oihanaz

      Eskerrak zuri Ainhoa! arrazoi duzu, Kalabazaren inguruan errezeta pila bat daude, batez ere nik dute mundu anglosajoian joera handia dutela kalabaza pastelak, gailetak… egiteko. Egia esan ni ere oso kalabaza zalea naiz..
      muxu bat.

  11. bixigu

    Kaixo Oihana!
    A zer itxura duen zure ogiak! ni ere oso kalabaza zalea naiz, baina orain arte purean, labean edo egosita bakarrik probatu dut. Uste dut hurrengoan horrelako ogi bat egingo dudala!

    Muxu bat

  12. ortzadar

    Bazen garaia euskaraz eta ogiari buruzko blog-a topatzea.
    Ni kalabaza erabiliz egiten dudan ogiari garagardoa botazen diot, Pagoa markakoa eta beltza edo stout dena gainera.
    Usain eta zapore gozoa ematen dio proba ezazue.

    • oihanaz

      kaixo Ortzadar,
      egia esan nik zekale ogiari bota izan diot garagardoa, normalean guinnessa, baina egingo dut froga kalabaza ogiarekin!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s