Cruasának

Aupa guztioi!
Gaur cruasának dakarzkizuet! Errezeta pausoz pauso jartzen dizuet errezago ikusteko. Ez da batere zaila, baina bai neketsua. 
 
Egiteko 3 ordu t´erdi behar dira , gutxi gora behera . Oreak atsedenaldiak hartzen dituen bitartean beste ekitaldi batzuei ekin diezaiokegu.
 
Osagaiak

  • 500 g galirin (Frantzian T55 izeneko irina erabiltzen dute; hemen 125 g indar galirina eta 375 g ogia egiteko galirin nahas daiteke). Nik, “Rincón del Segura” galirin zuria erabili nuen.
  • 270 g ur
  • 20 g legami freskoa (ez nuenez, 9 g legami lehor erabili nituen)
  • 85 g azukre
  • 10 g gatz
  • 250 g gurina (gantz kopurua% 82 izan dadila; supermerkatuan erraz lortzen da, ia gurin guztiek halako ehunekoa baitute) Nahiz eta gantzaren ehunekoa adierazi ez, nik “Las Nieves” izeneko gurina erabili nuen, oso ona baita.

Egiteko era

  • Gurina izan ezik, beste osagai guztiak bol baten nahastu. Eskuz, era tradizionalean  oratu 5 minutu, besterik ez. Orea oso leuna geratzen ez bazaigu lasai, ez arduratu.
  • Orea bolean sartu eta plastikozko filmaz estalita, toki epelean ordubete bat utziko dugu.
  • Gurina hozkailutik atara eta azaleran jarri. Arrabolez, kolpeka bigunduko dugu. Plastikozko filmaren gainean jarri eta 15×15 zentimetroko laukia sortu. Arrabolaz laundu.
  • Irin pittin bat bota azalera eta orea boletik atara. Arrabolaz 30×30 zentimetroko (gutxi gora behera) laukia egingo dugu. Orea azaleran ez itsastea oso garrantzitsua da . Behar izanez gero galirin gehiago bota.
  • Gurina, erronboa bezala ore gainean ipini.
  • Gutun-azala balitz bezala, ore puntak barrura sartu. Presioa eginez, ertzak ondo itxi.
  • Arrabolaz, gora eta behera zabaldu, alboetara ez. Noizean behin orea aztertu itsatsi ez dadin eta behar izanez gero irin pittin bat bota, arrabolari ere. GARRANTZITSUA: Gurina eta orea arrabolaz zabaltzen dugunean, geruzak sortzen ari gara. Gurina hotza dagoenez ez da sartuko orean. Gurina, orearekin nahastu barik doala ohartuko gara. Kontuz ibili!orea zabal ez dadin gurina ateratzen utziz.
  • Orea hiru zatitan tolestuko dugu. Heren bat, goitik erdira eta beste bat behetik erdira, eskutitza balitz bezala. Plastikozko filmaz bildu eta hozkailuan 30 minutuz sartu.
  • Orea hozkailutik atara. Orain bi tolesdura jarraian egingo ditugu. Ertzak (tolesdurak ikusten diren alboak) gora eta behera begira jarriko ditugu eta orea arrabolaz zabalduko dugu. Lehen egin dugun moduan, orea eskutitza balitz bezala tolestuko dugu . Orea giratu ertzeak gora eta behera begira egon daitezen eta berriro zabaldu. Oraingoan alboetara ere zabal dezakegu. Eskutitza bezala tolestu, plastikozko filmaz bildu eta berriz ere 30 minutuz hozkailura sartuko dugu.
  • Hozkailutik atara eta azaleran irina bota . Zabaldu ezazu 60×40 zentimetroko laukizuzena izan arte. Orea erditik luzetara moztu.
  • Orain triangeluak moztu. Espatularen luzeera erabilgarria da triangelu guztiak berdinak izateko.
  • Triangeluaren oinarrian ebagitxo bat egin.
  • Orea borobilduz, cruásan forma eman.
  • Gorringo eta gatz pittin bat nahastu. Nahasketa honekin cruasának margotu. Harrotzen utzi haunditu arte. Nik, ordubete t’erdi utzi nituen.
  • Labea, aurretik 200 gradutara berotuta izan. Cruasának berriro margotu. 12-15 minutu inguru labekatu.

Et voilá le croissant!

HAUSNARKETA egin nahi nuke. Cruasának oso gozoak egonda ere, ez ziren harrotu nik espero nuen beste. Ez dakit galirinak indar falta zuelako edo legamiagatik izan ote zen; edota bi arrazoiengatik. Batek daki! Nire dastatzaile maitatuenek izugarri gustatu zaiela esan didate. Dena den berriro ere, cruasán hauek egiten saiatuko naiz igandeko gosarirako oso egokiak baitira.

Animatu, neketsua badirudi ere, ez da oso zaila. Erlojua eskuetan izan behar da, baina merezi du.

Muxu bat denontzat.

Los que quieran leer esta entrada en castellano pueden hacerlo en el siguiente enlace:
http://lachicadelasrecetas.blogspot.com/2010/02/croissants-de-mantequilla.html

Un saludo a todos

16 Iruzkin

Tebak idatzia atalean

16 responses to “Cruasának

  1. A zelako lana Teba!!! baina gustora gosalduko nituzke!!!

  2. Joe Teba

    Zu beti horrelako gauza goxoak egiten!!!

    Laktosa gabeko gurina erostekotan nago (normalean margarina erosi behar izaten dut) eta agian errezeta honekin erabiliko dut!

    muxu bat

    Olaia

    • Aupa Olaia, gozogintzan margarina bereziak erabiltzen dituzte gurinaren ordez (shortenings izenekoak) merkeagoak izaten dira gurina baino.
      Bihar klasean, kruásanak ditugu egiteko eta galdetuko diot irakasleari margarina horiei buruz, ondo baderitzozu. Margarina berezia izan behar da gurina bezela porta dadila.
      Flora margarina, adibidez, igual oso biguna da. Dena den, zera egin zenezake: lehenengo margarina izoztu zatitan, eta geroago, gurinarekin egiten den bezala saia dezakezu. Oreka bilatu beharko duzu eta garaian izozkailutik atara urtu egon ez dadin ezta oso gogorra ere ez.
      Espero dut lagungarria izatea.
      Muxu bat

      • Kaixo

        Milesker azalpenagatik. Badakit batzuetan gozogintzan margarina erabiltzen dutela (edo suposatzen nuen), ze batzuetan ezin izaten dut tentaziora erresistitu eta erosi egiten ditut eta ez badidate txarto egiten, gurinik ez daramatelako da! jeje

        Margarina horiei buruz zerbait gehiago jakiten baduzu, esaidazu mesedez, baña batzuetan margarinak laktosa eramaten du (merkatuko margarina gehienek).

        Muxu bat

  3. mari

    Kaixo, Teba.
    Aurrerapauso handiak ari naiz ematen irinen eta urunen munduan, baina kroasan horiek egitera ausartzen naizen egunean…. okintzaren gailurrean sentituko naiz!!! oraingoz, tolesdura horien partez ximurdurak egingo nizkiokela iruditzen zait…

    Dena dela, segi horrela eta milesker, asko ikasten ari naiz eta.

    mxk,

    Mari

    • Mariiiiiii!
      Zenbat pozten nauen zuk aurrepausoak lortzeak. Pausoz pauso aurreratzen gara danok.
      Kruasanak ondo egiteko asko dut ikasteko ondino baina, saiatuko dut berriro ahal dudan bezain laster.
      Zu ere segi horrela, galdetzen eta gure blogean parte hartzen, holan danok ikasten dugu eta.

      Muxu haundi bat

  4. axeridantza

    Hori lana hartu duzun teba! baina emaitza ikuste hutsak merezi duela uste dut. izugarrizko itxura dute, gosaritarako primerakoak izan behar dute. asko gustatu zait posta, benetan bisuala eta ondo azaldua dago. eskuak hirin eta hurun artean sartzeko gogoa ematen du. muxuak!!!!

    • Aupa Axeridantza!
      Lana da, bai baina, egun lasai baten egitekoak oso aproposak dira. Hurrengoetan saiatuko naiz egiten indar irin erabiliaz ea forma hobeto ateratzen duten. Eta, bide batez, izoztatzea frogatu nahi dut eta gorde izozkailuan, prest izan daitezen nahi dugunetarako. Mila esker zure aupagatik eta pozten nau sarrera gustokoa izateak.
      Muxuak

  5. zorionak Teba, aze itxura! egin behar dut errezeta hau sin falta, zeren nik orain arte erabili dudan errezeta askoz ere luzeaga da, 2 egun behar dira!
    muxu bat!

    • Aupa Oihana,
      Animatzen bazara zera hartu kontutan: Orea oratu eta lehenengo fermentazioa egin eta gero, hozkailuan sartu ordubete. Holan, bai oreak bai gurinak tenperatura bera izango dute eta arrabolaz errezago izango omen zen orea zabaltzea. Hauxe atzo esan zigun irakasleak eta klaseko kruásanak nireak baino askoz ere politagoak atera ziren. Mesedez, esaidazu zelakoak diren zure emaitzak.
      Muxu bat!!

  6. juantxo

    Ni dastatzaileen artean nago eta gauza bat esango dizuet.
    Harrotutaaa erositakoak beste ez zeunden baina goxoaaaak, redio!! Oso onak.
    Teba, ni dastatzaileen zerrendatik ez kendu eee? Hurrengo “tiradara” ere apuntatzen naiz, jeje.😉 zuri ez bazaizu inporta, noski.
    Muxu bat polittori.

  7. idu

    Kruasanak labetik atera ditudala orduerdi pasa da, eta jada erdiak bakarrik geratzen dira. Errezeta oso oso ona Teba, eta erraza gainera. Eskerrikasko konpartitzeagatik! muxu bat

  8. Idurre,
    Eskerrik asko baina errezeta ez da nirea, je je je.
    Suposatzen dut kroasanak goxo zeundela, ez??? Eta argazkia, ez didazu bidaliko???? Mesedeeeeeez

    Zein irin erabili duzu? Kuriosidadea da.

    A!!, bide batez, Zorionaaaaaak!!!!! zure urtebetetxea orain dela gutxi izan delako, ez??
    Muxuak

  9. idu

    Aiii, argazkiarentzako denborarik ez zen egon,, gosaritarako bat ezkutatu egin behar izan nuen. Baina zihur aste hontan berriro egingo ditudala, eta aterako diet argazkia.
    Irinak, etxean nuen “reposteria y condimentacion”, ez naiz marka gogoratzen,begiratuko dut, eta makro-ko indar irina nahastu nituen, zuk jarritako kantitatean.
    Benetan errezeta ona eta erraza. Inoiz jan dituan kruasanik onenak, eta nik egindako errezetekin, oso kritikoa naiz eh! enaiz errez konformatzen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s