Irin apurrak aprobetxatuz… + (ikastaroak)

…moldeko ogiak egin.

Ogia egiten hasi nintzenetik sarritan, irin apurrak geratzen zaizkit. Hor egoten dira, etxeko baztar guztietatik bueltak ematen. Paketetxoak eta paketetxoak. Batzuk elkartzen ditudanean, moldeko ogia egiteko erabiltzen ditut.

Argazkian azaltzen diren bi ogiak osagai berdinak dituzte baina, motzagoa dena malta duelako, ilunagoa da.

Osagaiak:

  • Galirin zuria 200 gr.
  • Galirin integrala 100 gr.
  • Espelta erdi integrala 65 gr.
  • Espelta integrala 35 gr.
  • Zekale erdi integrala 50 gr.
  • Artoirina (luzeak 50 gr., motzak 30 gr.)
  • Malta irina (motzak 20 gr.)
  • Ama orea 200 gr.
  • Ura 300 gr.
  • Ekilore olioa 30 gr.
  • Muesli 75 gr.
  • Mitxoleta haziak 7 gr.
  • Txarpoila (alcaravea) 4 gr.
  • Gatza 13 gr.
  • Azukrea 6 gr.

Irin guztiak, muesli, mitxoleta haziak, txarpoila, gatza eta azukrea bol baten ondo nahasi. Ama orea, ura eta olioa gehitu eta ondo nahastu. 20-30 minutuko atsedenaldia eman ondoren, era tradizionalean oratu. Gluten gabeko irinak eta mueslia dituelako, 5 minutu baino gehiago oratzea, ez du merezi.

Olioz igurtzitako bol baten sartu eta plastikozko filmarekin estali. Hurrengo lau orduetan 3 tolesdura eman nizkien, formatu, moldeetan sartu eta estali berriz ere. Ordu eta erdi beranduago, laba 200 gradotara ipini, berotuta dagoenean moldeak sartu eta 40-45 minutura eginda daude.

Olioarekin, gurinarekin, mermeladarekin edo nahi denarekin armozatzeko, primerakoak. Oso onak.

Oharra.- Sarrera hau aprobetxatuz, ikastaro batzuen berri ematea nahi dizuegu. Zuetariko askok Ibanen bloga ezagutuko duzue eta beharbada ikastaroen berri jakin ere baina, badaezpada hemen jartzen dizuegu bere momentuan batzuk interesa azaldu zenutelako eta merezi duelako, benetan.

Bueno, ba Iban hilaren 27 eta 28an Donostian (Sukal Lekun) egongo da bi ikastaro desberdin ematen.

27an (larunbata), ogi artisau egiteko oinarrizko tailerra.  28an (igandea), oreak eta metodoak (ogi alemanak, txapata, etabar) ikastaroa. Biak, 4 orduko iraupena izango dute. Ez dakigu apuntatzeko epea noiz zabalduko duten beraz, ezin dizuegu esan baina, aholku batzuk eman bai.

Zeintuk dira aholku hoiek? Hurrengo egunetan “al loro” egotea eta hiru blog jarraitzea gomendatzen dizuegu. Lehenengoa berarena, bigarrena Sukal Lekukoa eta hirugarrena The Glutton Club-ekoa. Momentuz hauxe da dena, zerbaitetaz enteratzen bagara, argitaratuko dugu, ados?

Muxu bana.

35 Iruzkin

Irinak eta Urunak-ek idatzia, Juantxok idatzia atalean

35 responses to “Irin apurrak aprobetxatuz… + (ikastaroak)

  1. Jo maisu, nire irin apurrak agindukotsuaz ia olango ogitsuak prestaten dostezun….a zelako itxura dekien ogi horrek!!!!

    • juantxo

      Aupa Intxaurtsu,
      Zure aginduetara. Zuk ipini eguna, tokia, ordua …. ni bertan azalduko naiz eta zure irin apurrak aprobetxatuko ditugu.
      Kriston etekinak aterako dizkiogu.
      Muxu haundi bat.

  2. axeridantza

    artista hutsa eginda zaude ogi kontuetan. jope. ea oraingoan apuntatzea lortzen dudan. aurreko bietan plazarik gabe geratu naiz eta ikasteko desiatzen nago!!!!!!!!!! muxuak

    • juantxo

      Aupa axeridantza,
      Ikastarora joatea lortzen baduzu zu ere, ogiak egin ahala artista egingo zara, ez izan inongo zalantzarik.
      Muxu haundi bat zuretzat ere.

  3. Irin apurrak erabiltzeko modu ona, bai horixe!! Nik oraintxe pizza bat dut labean… Laster igoko dut pizza egiteko errezeta, eta baita ere hanburgesa ogiak egitekoa ere, gure etxean ezinbesteko bihurtu dira biak.

    Ea ikastarorako lekua lortzen dugun!!

    Muxu bat
    Olaia

    • juantxo

      Aupa Olaia,
      Paketetxo bat hemen, beste bat beste puntan. Azkenean, pakete dexente irin apurrekin. Zer egin? Moldeko ogia, ogi horrek edozein gauza onartzen duelako, ez duzu uste? Igo igo, pizza eta hanburgesa ogiak.
      Aber zorte pixkatekin ikastaroan tokia lortzen dugun.
      Muxu potolo bat.

  4. Ainhoa

    Eskerrik asko, ia ikusten garan ikastaroan. “al loro” egongo naz.

    • juantxo

      Aupa Ainhoa,
      Aber aber, ni ere “al loro” egotera noa. Badakizu Ibanen ikastaroak zein azkar betetzen diren.
      Muxu bat polittori.

  5. idu

    Irin apurrei a zer nolako etekina atera diezun! Azkenaldian luxuzko gosariak prestatzen dira blog honetan eh! Moldeko ogirik egin ez dudala denbora luzea dela gogorarazi didazu,,, ea eskuak irinetan sartzen ditudan. muxuak!

    • juantxo

      Aupa Idu,
      Etekin goxoa Idu, oso goxoa!! Luxuzko gosariak eta gosariak ez direnak ere. Aspaldi ez dituzula eskuak irinetan sartu? Eta horrela, lasai asko esaten diguzu? Jarri martxan baina di-da batean gainera, e!! jeje. 😉
      Muxu bat guapa.

      • idu

        atzo zure post-a irakurri bezain pronto sartu nituen eskuak irinetan,, hozkailuan geratu zen lotan orea,, ea gaur noiz dudan tartea jarraitzeko. Laister nire post-a. Egin nuen azken ogiarena, inoiz egin dudan ogirik onena!
        Bai, azkenaldian, estresatu xamar nabil,, baina ea udaberriarekin indarrak hartzen ditudan!
        Muxu haundi bat zuretzako!

  6. juantxo

    Aupa Idu,
    Orean eskuak sartzea estresa kentzeko modu bikaina iruditzen zait. Bikaina eta goxoa, hummm!!
    Berriz martxan zaudela irakurtzea, poztu nau ba.
    Muxutxo bat.

  7. mari

    Kaixo, Juantxo,
    Gustora joango nitzateke 27ko ikastarora, eta saiatuko naiz apuntatzen, baina zail xamarra ikusten dut. Ikusten denez eskaera oso handia izango da. Zenbat jendek har dezake parte, ba al dakizu?

    mxk

    • juantxo

      Aupa mari,
      Joe, nik ahalegin guztiak egingo nituzke eta egingo ditut, noski. Igandekora joatea gustatuko litzaidakelako. Ahal baduzu apuntatu, merezi du eta.
      Aurrekoetan etorri denean, bai Busturian eta bai Donostian taldeak 14-15ekoak izan ziran. Oraingoan ere berdin izango dela uste dinat.
      Zorte izan, mari.
      Muxu bat.

  8. Juantxo Artista! Ondarrekin ere pieza bikainak egiten dituzu zuk!
    Ni ere igandeko ikastarora joaten saiatuko naiz, ea zorte pixkatekin denontzat lekua dagoen!
    muxu bat

    • juantxo

      Aupa Oihana,
      Nahiz eta apurrak izan irinak dira beraz, ….
      Nik ere igandean egotea espero dut, baina badakizu honen ikastaroak zein arrakastatzuak diren, ea zortea dugun. Hatzamarrak gurutzatu beharko ditugu, 😉
      Muxu bat.

  9. Aupa Juantxo,
    Nik ere igandeko ikastaroan izena emango nahi nuke. Ea lortzen dugun, ez?
    Irin apurrak aprobetzatzeari oso ondo deritzot, zaporea gozoak ataraz. Niri ere irin apurrak geratzen zaizkit (zekale eta galirin osokoa) etxean. Nik “relikario” deitzen diet eta ea “relikario” hauexei ematen diedan “finikito-a”, ordua da eta.
    Muxu bat

    • juantxo

      Aupa Teba,
      Zuk daramazun martxarekin ziur nago “relikario” hoiei ez zaiela asko geratzen, jeje. 😉 Asko ez, oso gutxi esango nuke nik.
      Egia esanda nahasketa hauekin ogiak kriston zapore ona hartzen du, lehenengo aldiz egin nuenean kriston ustekabea hartu nuen.
      Ikastaroarena? Ba bai, zorte pixkat beharko dugu.
      Muxu bat polittori.

  10. juantxo

    Aupa denoi,
    Hau gehigarri giza jartzen dizuet.
    Ez nekien non sartu eta iruzkin bezala jartzea pentsatu dut.
    The Glutton Club-ekoak ikastaroen informazioa argitaratu dute.
    Begiratu hemen: http://www.thegluttonclub.com/2010/03/10/iban-yarza-returns/

    Ondo segi eta zorte izan.
    Muxu bana.

  11. axeridantza

    iupi iupi! larunbaterako plaza lortu dut. Hala ere, ez pentsa erraza izan denik. 12:30etan jada goizeko plazak bukatuta zeuden, eta 12:00etan jartzen ziren salgai!!! pasada bat. ni arratsaldean eongo naiz. ea elkar ikusten dugun eta denok zortea duzuen! aiooooo!

  12. Aupa axeridantza,
    Zorionak!!! Ez zara damutuko, ez horixe!!!Goizekoa ez zegoen beteta, oraindik ez da bete. Arazoak izan dituzte baina, konponduta daude.
    Zelako mobida, hasiera baten kanpoan geratu naiz. Baina azkenean lortu dut eta blog-eko beste bost partaide ere. Gu denok igandean goaz beraz, ez gara ikusiko, baina blogaren bitartez harremanetan jarraituko dugula espero dut.
    Dena dela, blog honetan iruzkinak idazten dituen marik ere, lortu du. Bera ezagutzeko aukera, izango duzu.

    Muxu haundi bat.

  13. axeridantza

    Izan ere, erosteko aukera ematen ez zuenez, bukatuta zeudela pentsatu dut. beno, garrantzittsuena lortu dudala da. Igandekora re jungo nintzateke baina oraindik oso berde nao. hori ya zuek bezalako aurreratuentzat da, jejeje. hurrengo batean izan beharko.
    patxo goxo bat!!!!!

  14. mari

    Kaixo, kaixooooo!!!
    axeridantza, hantxe ikusiko dugu elkar. Nola ezagutu??? jejejeje, ez dut uste oso zaila izango denik.

    Juantxo, akatsekin hasi eta segituan ikusi dut zure posta. A ze estresa!! Nik berez goizean nahiago nuen, baina arazoak zirela eta arratsaldekoa hartu dut. Burutik pasa zait norbaiti aldaketa eskaintzea, baina uste dut horrela utziko dudala. Gainera, nola galdu axeridantza ezagutzeko aukera?

    mxk,

    Mari

  15. juantxo

    Aupa mari,
    Joe, nik goizean nahi nuen baina ez zitzaidan aktibatzen. Arratsaldekoa aktibatzen zela konturatu orduko, berandu izan da.
    Kanpoan geratu naizela ikusi dudanean, zelako malaletxea sartu zaidan.
    Ikastaro hau egiteko Bartzelonara joateko egon nintzen beraz, pentsaizu. Azkenean konpondu da eta horrekin geratzen naiz.
    Nik ere horrela lagako nuke, axeridantza ezagutzeko aukera izandaaa, jeje. 😉
    Ogiaren istorio honek gauza goxoak egiteko parada ematen digu baina, niretzat, gauzarik goxoena jendearekin egiten duzun harremana da, dudarik gabe!!! Eta zuek aukera hori izango duzue.
    Aprobetxatu ikastaroa eta ziur ezagutzen garela.

    Muxu bana.

  16. axeridantza

    Aupa Mari!
    Ni ezagutzea benetan erraz-erraza izango da. Rasta beltz luze-luzeak dituen neska altu bat izango naiz. ez dut uste rastadun gehiago jungo danikan ikastarora, edo agian bai? jejeje. kasualitatea izango zan. nik ere goizekoa nahiago nun, baina arazok ematen zitunez bazpare arratsaldekoa hartu det, plaza gabe geatu baño lehen. ni re zuek danok gustora ezagutuko zintuzketet, izenei aurpegiak jartzeko badare. datorren larunbatian ikusiko gea Mari! aio eta patxo bat!!!!!!

    • juantxo

      Aupa axeridantza,
      Rastadun beste norbait? zeinek daki. Ez nuke ezetz esango. Ikastaroetan era guztietako jendea ikusten da.
      Ni, blogeko gehienei aurpegia jarri nienean kriston “subidoia” izan nuen. Niretzat egun politta izan zan.
      Muxu bat

  17. 1, 2, 1, 2, frogatzen, frogatzen … ea oraingoan publikatzen den

    axeridantza, mari, bertan ezagutuko gara

    apuntatu ez zeratenok, jakin (momentu honetan behintzat) larunbateko saioetarako oraindik tarterik badagoela, animatu!

    igandean zoaztenok, bazakizue, ikasitakoa praktikan jarri eta gero besteontzat hemen erakutsi

    • juantxo

      Aupa xabi,
      X10 hori erabiltzen duzun bakoitzean, jarritako iruzkinak, spam bezala sartzen dira beraz, ….
      Esaten duzun moduan gero praktikatu beharra dago bestela, ikastaroa ez du ezertarako balio. Ibanek botatzen duen informazio guztia gure buruetan ordenatzen nahiko lana izango dugu, ikusiko duzue.
      Besteontzat, pixkanaka pixkanaka gure esperientziak blogean jarriko ditugu, egon lasai.

      Besarkada bat.

  18. Ainhoa

    Kalean geratu naz! Batzar bat neukan 12.30etan eta ezin izan dot itxaron. Bueltatu nazenerako ez zegoan lekurik. Ikasi asko eta jarri blogean ikasten dozuena. Muxu bat.

    • juantxo

      Aupa Ainhoa,
      Ni ere hasiera baten kalean geratu naiz, egon diren arazoak ikusita ez naiz harritzen, azkenean goizeko txandan sartzea lortu dut, uf!!!
      Kriston pena ematen dit zuek kanpoan geratu izana baina, sekretutxo bat kontauko dizut inori ez badiozu kontatzen, noski!! ados?
      Gaizki ez banabil eta ez dut uste gaizki nebilenik, Iban beste pare bat aldiz etortzeko da. Ez kontau inori, e? 😉

      Muxu bat

  19. Jo

    Probetxu haundia aterako diozuela seguru nago. Irrikaz egongo gara zain, zuen ogi berriak noiz ikusiko.

    • juantxo

      Aupa Jo,
      Ziur nago probetxua aterako diogula. Ogi berriak jarriko ditugu, noski baietz!!! Baina, zaharrak ere. Apirilak laurako, Euskal Herriko toki batzuetan prestatzen den ogi berezi baten sarrera ipintzera noa, ia zer iruditzen zaizuen.
      Batzuk jakingo duzue zein den, ixilik egon bale?

      Jo, atzo pare bat korreo bidali nizkizun, jaso al dituzu? Horrela ez bada idatzidazu nire helbide elektronikora, mesedez.

      Muxu bat

  20. niKo

    Muy buenas, no entiendo ni una palabra, pero sigo visitando este blog, disfrutando de las fotos.

    Un saludo.

    PD: A ver si te animas Juantxo y dejas una entrada de las tuyas por MTM.

  21. juantxo

    Aupa niKo,
    Se agradecen y mucho las visitas y los comentarios. Esta entrada no la puse en MTM porque ya tengo puesta una parecida.
    No olvides que algunas de las personas que toman parte en este blog tienen el suyo propio en bilingüe e incluso alguna solo en castellano. Lo que publican aquí, puedes verlo en sus respectivos blogs. Mira en el apartado “gure blogak”.

    Me animare, tengo alguna entrada en mente. Pelin desmotivado ando, se me pasara o eso espero al menos.

    Besarkada bat.

Leave a reply to juantxo Utzi erantzuna