Iban Yarzarekin ikasten

Ordu aldaketa eta lagunekin izan nuen janari-afaria dela eta, bazirudien Iban Yarzak The Glutton Clubekoen eskutik Sukal Lekun emango zuen tailerrera berandu helduko nintzela.

Hala ere, zazpiretan (zortziak aldaketarekin…) lau hankako animalitxo batek esnatu ninduen gozaria eskatuz. Sinestu ala ez, nire katuak, Kattalinek, erlojutxo bat dauka, ikusi ez dudan arren zihur nago bere izateaz goizero zazpiretan puntu-puntuan esnatzen nauelako.

Horrela, zazpiretan (zortziak aldaketarekin…) presaka esnatu nintzen, eta katuari esker tailerreko lehenengo ordu laurdena bakarrik galdu nuen. Han Juantxo, Teba, Olaia eta ni batu ginen benetan interesgarria izan zen goiza elkarrekin pasatzeko asmoz. Ciabatta, munduko focacciarik onena eta zekalezko ogi alemaniarren sekretuak ikasiz gain, existitzen zela ere ez nekien beste zeozer ikasi nuen, aurre-hartzidurak: Biga, Poolish, Belakia…etxean egindako ogiaren kalitatea, egitura eta usaina are gehiago hobetzeko mila posibilitate.

Arratsaldeko txandara Ohiana, Maddi, Idurre eta Aitor animatu ziren, eta ziur gu bezain ondo pasatu zutela.

Oharra: Ibanek, zabaldu berri duen Foro del Pan aurkeztu zuen. Bisita ezazue, ikustea merezi du eta.

17 Iruzkin

Mariluk idatzia atalean

17 responses to “Iban Yarzarekin ikasten

  1. mari

    Kaixo Marilu,
    ba larunbat arratsaldekoa ere oso ondo egon zen, ziztu bizian pasa zitzaidan! hantxe egin genuen topo lehenengo aldiz Axeridantza, Xabi eta hirurok. Bakoitza bere oretxoarekin joan ginen etxera, eta hurrengo egunean egin dudan ogirik amorfoena atera zen nire labetik, jejejejeje. Hala ere zaporez onena, nabarmen. Oporretatik bueltan nire ore amarekin hasiko naiz behingoz.

    Hemen kontatzen dut ogiaren peripezia, “okinberri” izenpean.

    Segi ondo,

  2. marikeli

    Ze ondo, egia da kurtso hauek, ikasiz gain, lagunak ezagutzeko leku aproposak direla.
    Ni ez dut ain amorfo ikusten, nire ogi batek mingaina ateratzen zegoela zirudien! Je, je!
    Ni ere ama ore berriarekin lan egiteko gogoekin nago. Ikusiko dugu zer ateratzen den…

    Ondo ibili!

  3. axeridantza

    Iepa Marilu!
    Mariri arrazoia eman behar diyot. Larunbat arratsaldeko ikastaroa benetan interesgarria izan zen, eta gauza pila bat ikasi genituen. Benetan harrigarria iruditu zitzaidan zenbat dakien Ibanek ogiari buruz. Gainera, etorri handiya dauka eta ikastaroa oso eramangarria egin zun. Nire oretxoa… bueno, esandako guztia in nun baiña ez zan askotxo igo, eta forma ematean ere nere arazok izan nittun. Hala re, labetik atera zanak ogiyan antza handirik ez izan arren, benetan goxua zeon ta etxekook gustoa jan deu. Ni opor motz hauetan hasiko naiz masa madrearekin, ea zemuz ateratzen dan. Oi bai, oratzen eta forma ematen asko praktikatu beharko det, ze benetan baldar ikusi nun nere burua. Praktika kontua izango al da! Beno, euskal okin jardunaldiak noizko????? jejejeje. Beno, ondo pasa oporretan guztiok.
    Patxoak.

  4. juantxo

    Aupa Marilu eta beste guztiok (familia geroz eta haundiagoa bait da),😉

    Niretzat, mundu honetan hasteko Iban da pertsona egokiena, dudarik gabe. Zuek esaten duzuen moduan asko daki, asko.
    Orain, beste gauza bat ere oso argi daukat, botatzen duen guztia kontutan izan da, tailer hauek motzeegiak direla.
    Mariluk esan duen moduan ikastaro hauek jendea ezagutzeko edo aspaldi ikusi ez dituzunak ikusteko ere, parada izaten dira. Hori ere polita da.

    Mari, gaur goizean ikusi dut “el foro del pan-en” zure ogia eta ez da izango munduan dagoen ogirik politena baina, onaaa eee?

    Axeridantza, erreza da baina asko praktikatu behar da. Hasiberriei beti gauza bera esaten diet, gidatzeko karneta ateratzea bezala da. Karneta atera duzu bai, baina ikasi kilometroak egin ahala ikasten da.
    Zuek ere kriston ogiak egingo dituzue, ez izan inongo zalantzarik.

    Animatu eta ama orea egin, ez zarete bat ere damutuko. Hasi lasai asko, pazientziaz, edozein zalantza izanez gero hemen gaituzue. Blog honen helburu politena eta haundiena hasiberriei laguntzea baita. Gu guztiok hortik pasatu gara eta badakigu zer den erdi galduta ibiltzea, bai horixe!!!

    Euskal okin jardunaldiak, noizko???? Ez zen txarra izango.

    Muxu bana

  5. bixigu

    Marilu, bai arrazoia duzu, munduko focaccia onena zen hori!! Eta igandean egin genituen ogiak niri behintzat primerakoak iruditu zaizkit, hori bai, kontuan hartu zekalea izugarri gustatzen zaidala, eta beraz, ogi horiekin ni poz-pozik!
    Larunbatean ikastaroan egon zinetenoi, animatu ama orea egitera, kriston esperientzia baita poliki-poliki ikasten joatea.

    Muxu bat guztioi

  6. xabi

    Aupa mari, aupa Axeridantza,

    Guztiz ados, larunbatekoak benetan pena merezi izan zuen. Niri behintzat gauzatxo batzuk ulertzeko eta landu beharrekoa zer dudan ikusteko balio izan dit. Behar bezala oratzea da nire erronka nagusia gaur egun.

    Ekin beldurrik gabe ama oreari, benetan merezi du eta. Nire ustez kriston aldea dago ama orea erabili ezkero. Esperientzagatik, Juantxok eskeini bezala, inguru honetan daudenen laguntza erabili beldur gabe.

    Igandean joan zinetenoi, tira, aste santua dela eta tartetxo bat emango dizuegu hasiberriok, baina gero zuen focaccia eta bestelakoak hemendik zirkulatzen ikusi nahi ditugu, eh!

    mx

  7. Ze ondo pasa genduen! eta ze motza egin zitzaidan. Baina, hemen gaude berriro eta jendea ere elkar ezagutu da. Ni nabil urrengo ogia asmatzen, zein egingo dut?….., baina jaiegunak pasatu arte ez dut berriro ogirik egingo. Ze pena!
    Marilu, sarrera ederra. Beste guztioi, aupa eta animo!!

  8. Jo

    Polita benetan,

    Bloglari-ogigile-artistok azkenean lanean ikusi (enchantée), Iban betiko moduan eskuetatik magia zeriola…

    Gure egunerokotasunean han zegoen pasioaren apurtxo bat besterik ere ez balego hobeto biziko ginateke.

    • Jo

      Rewind: mesedez, azkeneko esaldian ulertu jartzen duenaren kontrakoa.
      Beste gauza bat, oso frikientzako: Bidarteko Jardilanden Ibanek erakutsitako azken jostailua (kable termikoa + termostatoa) 60 bat eurotan dago.

  9. Pozten naiz hau entzuteaz🙂 Egia esan behar, ni ere oso ondo pasatu nintzen; pena bakarra zera izan zen; dembora gehiago eduki eta labea hobeto esagutzea; baina hurrengoenean hobetzeko espero dut; dena dela garrantsitsueneagoa metodoa da😉 …eta focaccia hori hobetzea gauza erraza da, dembora gehiago baino ez behar du!

  10. …eta orrazkera berri bat behar dut berehala!!!!😛

  11. marikeli

    Praktika eta praktika, ziur nago mundu honetan teknika hobetzeko aukera bakarra dela, eta noski praktika horretan focaccia ikasgai garrantzitsua izango da😉
    Ni ere zekalea maite dut eta aste santu honetan zekalezko ogiarekin jarriko naiz serio serio!
    Musu bana!

  12. idu

    Uff! Lau ordutan zenbat informazio eman daitekeen, Iban, makina bat zara. Ez dakit halere dena jaso nuen, ala dena gogoratzen dudan. Orain hasiko naiz praktikatzen, eta ea zer ateratzen den. Zekalezko ama ore pixkat ere hartu nuen etxerako, danimarkako bitxito zahar hauek hau da indarra dutena! etxera eraman, jaten eman, eta bereala poz pozik burbuilatsu jarri ziren.

    Lehen kurtsoa egin zenutenok, ez dudarik egin, hasi ama orearekin lanean, ikusiko duzue erraz ikasten dela, eta abantaila asko dituela berekin lan egiteak.

    Euskal okin jardunaldiak……. niri ere gustatu zait

    patxoak!

  13. Kaixo danori!

    Oso ondo pasa genuen, bai, eta asko ikasi ere! Opor egun hauetan focaccia bat egiteko intentzioa dut, ze asko gustatu zitzaidan!!! Baina ea zemuz ateratzen zaidan… hain ore likidoei oraindik bildurra diet eta, jeje.

    Muxu bana

  14. axeridantza

    Bai, bai, bai, euskal okin jardunaldiak, bai! jejeje! baña masa madreari eta oratzeari tamaña hartzen diogunean, eh! bestela lotsa emango dit eta! jejejejeje!
    patxitoak ogizale guztiei eta opor onak pasa!!!!!!

  15. juantxo

    Joe axeridantza, baina orduan ez dauka graziarik ez? jaja.😉

    Muxu bat

  16. axeridantza

    Jejeje! bai, arrazoi duzu! jejeje!
    patxoak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s