Iraneko ogiak

Gaurkoan ez dago nik egindako ogirik, ez, nire azken bidaian ogiei buruz ikasteko aukera izan dut, eta hori da gaur dakardana. Baina ogiari buruz ikasteaz gain, ogiak duen garrantziaz ohartu egin naiz.

Iran okindegiz gainezka dago, kale berean ehun metrotan okindegi bat auki daiteke. Egunero egunsentian zein ilunabarrean irandarrak ogi bila abiatzen dira eta okindegiak lagunarteko gune bilakatzen dira. Inguruko famili guzti-guztiek erosten dute ogia, famili bakoitzak hamar bat ogi erosten du eta maiz ogia zapi batez estalita eramaten dute, honek beroa gal ez dezan.

Noski, Iraneko kaleak okindegiz beterik baldin badaude, pentsa ezazue zein den Iranek duen usai adierazgarrietako bat. Ogiarena, noski!!!!

Lau ogi mota aurki daiteke Iranen, ogia legamirik gabe egiten dutenez ogiak lauak dira. Lavash izena du gehienetan goizez hartzen duten ogi mehea. Xafla mehe eta zabala da, eta egin berria denean bikaina da, baina pixka bat itxaroten bada txikle antzekoa bilakatzen da. Hiri handietan ogi hau oso industrializaturik dute beraz, plastikoetan sartua ere aurki daiteke, baina honek ez du piperrik ere merezi. Lavash perfektua mehe-mehea da, eta hau nola egiten den ikusteko zortea izan genuen.

horrez gain egurrezko labak ere reabiltzen dituzte, eta harrigarriena ogiak labaren horman kontra botatzen zituztela eta hormaren harriaren beroaz egiten dituztela.

Arratsaldeetan sangak ogia jaten dute, eta hau irin integralez egina dago. Ogi honen gainean sesamoa eta belarrak jartzen dituzte, gehienetan zilantroa.

Ogi hau labaren horman egiten da. Hau da, labaren hormak barnean dagoen suarekin berotzen dira eta okinak ogia honen kontra botatzen du egin dadin. Hona hemen adibide bat.

Barbari deitzen da Iranen jaten den beste ogi bat. Niri gehien gustatu izan zitzaidana da. Luzea eta mami pixka batekin, oso aromatikoa da, eta sesamo zapore handia du. Egun batetik bestera ez du irauten, beraz bero dagoenean jatea komeni da hau ere. Egun askotan afaltzeko hartzen genuen panir (gazta) eta tomatearekin.

Hemen duzue, gauean neka-neka eginda geudenean afaltzeko prestatzen genuen bokata. Gazta freskoa eta sesamoaren nahasketa paregabea zen, gainera ogia egin berria zegoen.

Primerako beste ogi bat taftun ogia da. Taftun ogiaren berezitasuna, harri txikiz egindako ohe baten gainean egiten dela da. Hau da, laba harri txikiz beteta dago eta harriak oso bero daude. Zoritxarrez honelako labak gero eta gutxiago daude. Goian ikus dezakezuenez, harriek zuloak egiten dituzte ogian.

Noski, honelako laba gutxi geratzen direnez, ogi mota hau aurkitzea ez da bat ere erraza, baina gu jo eta ke okindegi batetik bestera ibili ostean, eta lortu egin genuen.

Gure ogi bilaketa honetan okin pila bat ezagutu genuen, eta egunero beraiekin ogia jan, tea hartu eta orduak eman genituen berbetan. Azkenean, ogiez ikasi genuenaz gain, Iraneko jendearen laguntasun ekarri izan dugu Euskal herrira.

9 Iruzkin

Intxaurtsuk idatzia, Uncategorized atalean

9 responses to “Iraneko ogiak

  1. Oso interesgarria Intxaurtsu!!!

    Ikaragarria iruditu zait aurreneko bideoko emakumeak nola lantzen zuen orea!! Hori da kontrola jeje!!

    Oso interesgarria da kanpora joan, eta hango jakiak ezagutzea. Neri bidaietatik hori asko gustatzen zait…

    Muxu bat
    Olaia

  2. idu

    Uau! Bideoko emakumea, makiltxo batekin zernolako abilezia duen! hori da hori orea kontrolatzea. Ogi denak dastatzeko gogoa ematen du, eta bokadillo hori,,mmm.
    Post polita benetan Intxaurtsu, asko gustatu zait!

  3. Olaia eta Idu: Egia esan harrigarria zen adin horretako emakumeak, makiltxo estu horrekin oreari bueltak ematen ikustea.
    Ogiak dastatzearena, luxua izan da, ogiaren beste kontzeptu bat da, eta beraien mahaietan ia otordu guztietan “dipping” modukoa aurki zitekeen. Yogurra ere ogia eta espeziekin jaten dute, eta arrozarekin batera ogia da beraien dietaren euskarri nagusia. Eta zer esanik ez okindegiei buruz, beti auzokidez gainezka, tea hartzen, gozada bat.

  4. Izugarri polita sarrera Intxaurtsu!
    Ogiaren kultura ere oso interesgarria da eta Iranen kultura oso berezia eta polita da.
    Ematen duzu oso ondo pasatu duzula, ze inbidia!!
    Egia da ekarri duzula Iraniar laguntasuna eta ogi husaina zure maitasunarekin batera, ze ona!
    Muxu bat

  5. Jo

    Orain dela gutxi Peter Reinharten errezeta jarraituz Lavasha egin nuen. Nire abilezia kontuan hartuta sekulakoa izan zen emaitza . Orain, zure berrogeita hamabi segunduko bideoa ikusita gero barregura ematen dit nire ekinaldiak.
    Mila esker horrelako dokumentua zabaltzeagatik.

  6. Intxaurtsu,
    Zelako sarrera polita! Pilo bat gustatu zait, benetan. Orain, ogi hauen errezeten bila!

  7. bixigu

    Aupa Intxaurtsu:
    Sarrera polita benetan. Harrituta gelditu naiz emakumeak makilarekin duen abilezia ikusita!! Ogi horiek ikusita, ziur primerako oporrak izan dituzula.

    Muxu haundi bat!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s