Zekale (%100) ogi mingotsa

Aspaldi nahi nuen zekalearekin ogi bat egitea, nahastu barik, guztiz zekalezkoa, eta gaurkoa Dan Lepard-en “the art of handmade bread” liburutik atera dut. Bertan, Eskandinavian okin baloratua den Jan Hedh-ek zekalea nola manipulatu erakutsi ziola dino.

Ia irakiten dagoen ura irin pixkatekin nahasturik, zekaleari, malgutasuna ematen diola eta uraren tenperaturaren arabera emaitza desberdinak lortuko ditugula esaten digu. Nahasketa horri, gelatina deitzen dio.

Gelatina egiteko osagaiak:

  • Ura 90ºC-tara 240gr.
  • Zekale irina 60gr. -kasu honetan, erdi integrala-

Orea egiteko osagaiak:

  • Zekale ama orea 200gr., 21ºC-tara.
  • Ura 50gr., 19ºC-tara.
  • Gelatina 300gr.
  • Iragazitako zekale irin fina 300gr. -kasu honetan 200gr. integralak eta 100gr. zuriak-
  • Gatza 6gr.

Gelatina egiteko. Irina bol batera atera, ura irakiten jarri eta 90ºC hartzen dituenean irinarekin nahastu. Ondo irabiatu. Nahasketa pikortsua ez izatea lortu behar dugu, ados? Bol-a estali. Giro-tenperaturan ordu bete eta hogeitalau ordu artean utziko dugu, horrela, zekalea gelatinizatzea lortuko dugu eta horrek mamiari nolabaiteko malgutasuna emango dio.

Honekin batera zekale ama orea berpizten hasiko gara.

Dakizuenez, nik, ama orea hiru bider elikatzen dut. Berpiztu orduko 18 ordu pasatu ziren, bai? Ba, gelatina ere, denbora bera egon zen estalita, ados?

Orea egiteko. Bol baten irina eta gatza nahastu. Beste baten, ura eta ama orea jarri eta ondo irabiatu.

Gelatina dagoen bol-etik bi koilarakada gorde, gero, ogiari gainetik emateko.

Ura eta ama orearekin egindako nahasketa gelatina dagoen bol-era bota, ondo nahastu eta irina eta gatza dauden bol-era pasatu. Ondo nahasi.

Mahai gaina olioztatu, orea bertara atera eta gozo gozo oratu. Boleatu eta laga.

Bannetoi bat irineztatu, oreari forma eman eta bertara sartu. 5 orduko hartzidura hartzen lagako dugu edo, ia bikoiztu arte.

Labea 210ºC-tara berotzen ipini. Orea, landare-paperakin estalita dagoen erretilu batera atera eta gelatinarekin margotu. Urarekin zipriztindu, labean sartu eta bost minutu pasa ondoren, berriz zipriztindu. 50 minututan egina dago. Parrila baten gainean, laga hozten.

Hotzitu ondoren, landare paperarekin estali eta 24 ordutan laga horrela.

Uff!!! Hau urduritasuna, eta hortik zer aterako da?

Paketea zabaldu etaaa … tatxannnnnnnn!!!

Hemen duzue atera zena.

Pisu dexente zeukan eta mozten hasi nuenean totxoa zela iruditu zitzaidan, bainaaaa keeeba, malgua da!!, eta kontutan izanda duen irin guztia zekalea dela, oso malgua dela esango nuke. Goxoa redio!!! Zekalea gustokoa baduzue egin, ez zarete damutuko eta. Kalera irten, lagunekin elkartu eta 30 minututan janda zegoen. Ahoan lagatzen duen zaporea, ez dauka izenik …. sinestezina!!!

Oharra.- Ogi hau, laister, errepikatzeko asmoa dut neurri batzuk aldatuz. Esango dizuet.

On egin!!!

Muxu bat

12 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

12 responses to “Zekale (%100) ogi mingotsa

  1. irune

    Zekalezkoa izateko, iruditzen zait ez dela sobera iluna atera… Eta goxoa, hori seguru!!!

    Muxuak,
    Irune

  2. juantxo

    Aupa Irune,
    Espero zenuen baino argiagoa, ala? Beharbada bai.
    Errezetan, ez du zehazten zein irin erabili behar den. Zekalea bai, baina ez integrala, erdi, zuria edo zein izan behar den, ulertzen? Orduan, hirurak erabiltzea erabaki nuen.
    Gero, orea egiteko fina izan behar dela dino. Berandako zer da fina? Auskalo!!!
    Zer egin nuen? Irin integrala eta zuria, biak, iragazkitik pasatu. Hori egitarakoan irinak kolore dexente galdu zuen, zahia, kanpoan geratu zelako.
    Horregatik argiagoa geratuko zen? Ez dakit, baietz suposatzen dut.

    Muxu haundi bat

  3. irune

    Ze iragazki erabili zenuen eta non lortu zenuen? Etxean irin oso pila bat dut eta txuria erosi beharrean etxean iragaztea pentsatu nuen. Betiko “koladorea” erabiltzen saiatu nintzen, baina ez nuen ezer lortu.

    • juantxo

      Baaa, dinozun moduan betiko “koladorea”, baina pixkat haundiagoa dudan bat, bai?
      Ez zaizu guztiz txuria geratuko, e? baina, hori bai, zahia asko kanpoan geratuko zaizula seguru😉

      Muxu bat

  4. Joe Juantxo!
    Kontatuko banizu ogi bera egin nuela eta adrilu ederra atara nuela…… sinistuko al zenidake???
    Ogia egiten hastearen garaiak, ai!!! ze suertea neuria geroago zu aurkitu nuelako “irina, ura ta gatza, ogia!!!” blogean.
    Nostalgika jarri naiz, snif….
    Muxuak eta jarraitu horrela. Ni ere oso zekalezalea naiz, animo!!

  5. juantxo

    Aupa Teba,
    Nola ez dizut sinistuko ba!!!
    Zuk suertea izan zenuela dinozu? Nire ustez biok izan genuen, ez?
    Zekaleak zerbait berezia du, ez duzu uste?

    Muxu haundi bat, Teba.

  6. idu

    Oporretarako asko iraungo luketen ogien errezeta bila nabil,, hau izango litzateke bat ezta? Zekale ama orea esnarazten hasia naiz, ea froga egiten dudan, itxura bikaina du Juantxo!

    • juantxo

      Aupa Idu,
      Ziur nago asko iraungo duela baina ezin dizut ziurtatu. Zergatik, ba hor goian esan dizuedan bezala ordu erdi baino gehiago ez zuelako iraundu😉 . Mila esker Idu.

      Muxu bat

  7. Juantxo,
    Pila bat gustatzen zait zekalezko ogia. Hurrengoan errezeta hau egingo dut.

    muxu bat!

    • juantxo

      Aupa Marikeli,
      Zekalea gustatzen bazaizu, eginzazu eta ez zara damutuko. Ahoan lagatzen duen toketxoa ez dauka izenik eta.

      Beste muxu bat zutzat.

  8. bixigu

    Juantxo! Teba bezela, ni ere saiatu nintzen ogi hau egiten, eta kriston adreilua atera zitzaidan, ezin zen jan ere egin…
    Beste saiakera bat egin beharko det…
    Muxu bat!

    • juantxo

      Aupa bixigu,
      Saiatu saiatu, hurrengoan ziur ondo ateratzen zaizula. Ama orearen puntua eta tenperatura (25º inguru) kontutan hartu.

      Beste muxu bat zutzat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s