Ogi biodinamikoa

Je, je, ez pentsa ez superpotereak dituen ogiari buruz hitz egitera etorri naizenik…

Gauza da ekainean ogi-ikastaro batera joan nintzela. Ikastaroa Etxalarren bizi den okin aleman batek ematen zuen eta kuriositatea nuen berak ogia nola egiten zuen ezagutzeko. Tokia ikusgarria da: Mokorreko Borda Etxalartik (eta edozein zibilizazio aztarnatik) 4 kilometrotara dago eta haiek rollo naturista/ekologiko/humanista jarraitzen dute (izan ere, borda gai horiei buruzko jarduerak antolatzeko erabiltzen dute).

Ikastaroak 5 ordu pasatxo iraun zuen eta etxera bueltatu ginen guk egindako bi ogirekin, 4 kilo irin osorekin eta berak erabiltzen duen 100 gr. legamia amarekin. Helburua zen guk etxean praktikatzea eta hilabete bat edo biren bueltan berriz bildu legamia ama nola egiten duen ikasteko.

Legamia amak gure ama orearen itxura berdintsua du, baina askoz ere solidoagoa da:

Ai, nire argazkien kalitatea!!!! (Hurrengoan argazkigintza ikastaro batera joan beharko nuke,je, je)

Ez dakit zehazki nola egiten duen legamia hau (hori hurrengo ikastaroan ikasiko dut), baina berak esan zuenez hilabetean behin legamia berria egiten du (bere indarra manten dezan), egutegi biodinamikoan lore eguna den egunetan prestatzen duela eta bi egunez prest izaten duela. Ikastaroan zehar berak antroposofoen korrontea jarraitzen zuela esan zuen (informazio gehiago nahi duenak aski du Google-n begiratzea, nik ez dut nire burua ezer azaltzeko gai ikusten).

Hauek dira berak ogia egiteko erakutsi zizkigun osagaiak eta pausuak:

(Osagaiak okinaren portzentaiarekin azaltzen dizuet: erabiliko dugun irinaren totala –> % 100 bada, bertze dena hiruko erregelaren bidez kalkulatu)

– Aurreko gauean:

Legamia ama %2 (Ez gure ama orea, ez, berak eman zigunekoa baizik)

Irin oso ekologikoa %40

Ur epela %40

(Adibidez, 500 gr. irin erabiliko baditugu denetara, aurreko gauean 10 gr. legamia ama,  200 gr. ur eta 200 gr. irin erabiliko genituzke)

* Hiru osagai hauek nahastu, estali eta 12-16 orduz 25º-28ºCko tenperatura  artean  kontu.

– Egunean bertan:

Aurreko gaueko nahasketa %100

Irin oso ekologikoa %60

Ura 50º-60ºC tan %20-%30

Gatza 1,5%

(500 gr. irineko adibidearekin jarraituta, aurreko gaueko nahasketari 300 gr. irin, 100-150 gr. ur eta 7,5 gr gatz gehituko genizkioke)

* Gatza urean disolbatu.

* Aurreko gaueko nahasketa irin osoaz estali eta gainetik ur oso beroa bota.

* Nahastu ore trinkoa lortu arte.

* Estali eta 45-55 minutuz 25º-28ºC artean kontu.

* Forma eman eta bannetoi batean sartu.

* Estali eta 45-55 minutuz 25º-28ºC artean kontu.

* Ogia labekatu, lehenbiziko 10-15 minutuak oso fuerte eta ondorengo 45-50 200ºCtara.

Legamia ama hori hozkailuan kontu dut: ez dut elikatzen, ez diot kasurik ere egiten. Ogia egin behar dudanean, aurreko gauean hozkailutik behar dudan kantitatea atera eta listo. Zaporea asko gustatu zait, nahiz eta ama orearekin egindakoen aldera azidotasun punttu hori ez duen, gainera ogi-mamia ez zait gelatinizatu orain arte. Beraz, ziurrenik legamia ama hori nola egiten duen ikastaroa joanen naiz, nahiz eta niri lore-egunen kontu hori…

Lehengo asteburuan bertze ikastaro bat antolatu zuen artoirina erabiltzeari buruzkoa eta glutenik gabeko ogiak egiteko artatxikiz egindako legamia ama prestatzen ikasteko. Hortara ez nintzen joan, baina oso interesgarria zirudien…

Ikus dezakezuenez, liburu berria gehitu dut nire liburutegira: Jeffrey Hamelmanen “Bread”. Bertatik atera ditut: goiko ezkerreko 5 hazidun ogia eta beheko ezkerreko patata ogia. Eskuinekoa, berriz, irin osoarekin egindako ogi arrunta da. Hiruak, legamia amarekin egindakoak dira, arestian azaldu dizuedan prozedura erabilita.

On egin!

11 Iruzkin

Uncategorized atalean

11 responses to “Ogi biodinamikoa

  1. juantxo

    Interesgarria, oso interesgarria ama legami hori (10gr.) eta ogiaren prozesua ere. Lan gutxi😉 eta emaitza dotorea, interesgarria benetan🙂
    Nahiz eta ikastaroaren lehenengo zatian ez egon bigarrenera bertaratzeko aukera izango nuke? Enteratu zaitezke?
    Ñooo, interesgarria, bai horixe!!!

    Muxu bat

    • pantxika

      2. zatia igande hontan, abuztuak 8, egiteko intentzioa zuen, baina jende gutxi animatu garenez, irailerako utziko dugu.

      Lan OSO gutxi ematen du eta 2 ordutan ogi dotoreak prest izaten dituzu… eta ez egunean bertan idortzen diren horietakoak, ez…

      Ni neroni nahiko eszeptika atera nintzen ikastarotik (detailetxo batzuengatik), baina etxean erabiltzen hasita erran behar dut asko gustatu zaidala!

      Bi muxu

  2. Olaia

    Kaixo

    Oso interesgarria iruditu zait niri ere! Esan beharko diguzu nola egiten den legami hori!

    Muxu bat

    Olaia

  3. Aupa Irune,
    Nik Juantxo eta Olaia bezela jakin nahi nuke zelan egiten duen okin alemaniar horrek bere “ama legamia” nahiz eta zu bezela “eszeptikoa” izan.
    Dena den, garrantzituena ikastea eta zure lana erakustea da, ez?
    Uda honek oso emankorra dirudi ogi egitearen kontuetan.
    Nik ere Hamelman-en liburua dut eta niretzat oinarria oso ona da. Errezetak lehenengoan ateratzen dira, azalpenak oso onak dira eta idazleak ogia maite duela nabaria da.
    Muxu haundi bat eta ondo pasa!!

    • pantxika

      Beno, berak antropofosoak benetako alkimistak zirela erran zuenean, ba… txirriatzen dizu; baina ordu erdiz, gari-alearen egiturari buruz hitz egitean, irin xuriaren gabeziak azpimarratuz, ba… arrazoi guztia ematen diozu!

      Kasu hauetan, logika eta zentzua erabiltzea egokiena dela iruditzen zait.

      Lau muxu,

  4. axeridantza

    Joe, ze modu bitxia!!!! enuen sekula halakorik entzun! antropofoso delako horiei buruz ikertu behar dut tarte bat dudanean. eta noiz izango da ikastaro berri hori? nik ere interesa izango nuke eta! Prezioa zenbatekoa izaten da? non aurki dezaket borda horretan egiten duten jarduerei buruzko informazioa? Benetan sarrera interesgarria Pantxika!!!!
    muxu handi bat!!!!

    • pantxika

      Googlen bilatzeko hiru hitz gomendatzen dizut: biodinamika, antroposofia (edo antropofoso, ez nago ziur) eta Steiner (korrontearen “aita”).

      Guk egindako ikastaroa 25 € kostatu zitzaigun.

      Hurrengoaren ideia da: amasadoran ogia prestatu, bitartean legamia amaren sekretua kontatu eta ogia etxean egitearen esperientzia komentatu, ogiak labera, “masa quebrada” eta pizzak egiten ikasi, ogiak labetik atera eta pizzak eta tartak sartu eta ondoren hori dena entsaladarekin bazkaldu. Prezioa berdin, 25 €.

      Bere garaian, kartela hemen jartzeko ideia izan nuen, baina ortografi akatsez beteta dago eta lotsa eman zidan.

      Nahi baduzu, tipoaren helbide elektronikoa pasa diezazuket eta berari galdetzen diozu.

      Bortz muxu,
      IRune

  5. ortzadar

    ni ere nago hortan interesatua, ea enteratzen naizen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s