Sagarrezko neguko ogia – Dan Leparden “winter apple loaf”

Bai,
Badakit!

Neguko ogia dela eta udan gaudela. Baietz.

Baina, egoeragatik errezeta hau eta ez besterik bilatu behar izan dut. Xabierren errua da, berak Ingalaterratik ekarritako irina oparitu zidalako. Irin honek oso izen luzea eta berezia du: “Organic stoneground malted blend flour” “Bacheldre Watermill markakoa” eta britainiarra da. Euskarara itzulita “harrizko errotan birrinduriko irin malteatu ekologikoa” eta olé. Horregatik, liburutegi haundia den internetera abiatu naiz irin berezi hau erabiltzen duen errezeta baten bila. Jatorrizko errezeta esteka honetan.

OSAGAIAK

  • Sagar txikia (golden motakoa alegia)
  • Tipula txikia
  • 75 ml. garagardo edo sagardo (errezeta britainiarra izanda, ez dut uste gure sagardo garratzaren antzekorik erabiliko dutenik. Eurek, Erresuma Batuan “El Gaitero” sagardoaren antzekoa edaten baitute)
  • Jatorrizko errezetan 100 ml. ur erabiltzen dituzte baina nik ez nituen behar izan. Lehenengo saiakeran ogi hau egin nuenean ur kopuru guztia batera bota nion. Hasiberriaren akatsa da. Ez dugu ur kopuru guztia batera botako, pixkanaka-pixkanaka baizik, orearen hezetasunaren arabera.
  • 200 g. ama orea (100 g. ur + 100 g. galirin zuria)
  • 75 g. ekilore haziak
  • 75 g. kuia (kalabaza) haziak
  • 250 g. irin malteatua. Irin berezia da,  Xabierrek oparitutakoa. Esteka honetan, Dan Lepardek irin berezi honen ordez zer erabil daiteken aipatzen du: 150 g. galirin zuria, 100g. galirin osokoa, 3  koilarakada olo-kopo (edo gari-kopo, garagar-kopo) erreak eta koilarakada bat hurrengo hiru aukera hauetatik: malta-estraktua (líkidoa edo lehortua); xirope iluna (erremolatxazkoa alegia) edota melaza.
  • 175 g. galirin zuria (Rincón del Segura alegia)
  • 10 g. gatz
  • Oratzeko, oliba olioa

ZELAN EGITEN DEN

  1. Bol baten sagarra azalarekin birrindua ipini (haziak kenduta). Tipula gordinik txiki-txiki zatituta bota. Garagardoa (edo sagardoa), ama orea, haziak, irinak eta gatza gehitu. Azkenik eta BEHAR IZANEZ GERO, ura pixkanaka-pixkanaka gehitu. Ez egin, nik lehenengo saiakeran egin nuen moduan. Ez ahaztu ere, tipula eta sagarrak ura botatzen dutela. Oso ondo nahastu eta 30 minutu egonean laga. Orea biguna izan arren arazo haundirik gabe oratu daiteke. Bola forma eman eta olioztatutako bol baten utzi. Film gardenaz edo zapiaz estali.
  2. Hartzidura egiteko sukaldean bi ordu eta erdi utzi dut (gaur, 25º C inguru zeunden). 40-45 minututik minutura tolesdura eman diot.
  3. Hirugarren tolesdura ondoren orea, oratzeko azaleran lasai-lasai 5 minutu utziko dugu. Geroago, forma eman. Orea oso itsaskorra denez, saskian edo banetoian irina emankortasunez bota eta bertan sartu. Estali, eta ordu eta erdi inguru utziko dugu.
  4. Laba 220º-tara berotu.
  5. Orea atara eta laban sartu baino lehen ebagiak egingo dizkiogu. Labako beheko partean ura bota (nik jada ez dut ontzirik ipintzen, zuzenean botatzen diot lurrina egiteko). 220º-tara 20 minutuz labekatu ondoren, 180º-tara jeitsi eta beste 20 minutu eduki. Oso huzain ederra botatzen du.

Egun bat pasa ondoren dastatu dugu eta izugarrizko zaporea du. Izokina ketan, hegaluze ketan, gazta ketan dastatuak izan ditut baina, ogia ketan inoiz dastatu barik neukan!!!  Izokina ketan, ogi honen gainean, ahaztezinezko esperientzia da.

Sarrera hau, Xabierri eta Juantxori eskeini nahi diet. Xabierri Alemaniatik errekadutxoak ekarri baitizkidalako eta Juantxori bere pazientziagatik, Aitzorrotz-etik jeisterakoan farregura eman zidan eta bera izan zen nere txantxetako “biktima”. Mila esker bioi  bihotz-bihotzez.

4 Iruzkin

Tebak idatzia atalean

4 responses to “Sagarrezko neguko ogia – Dan Leparden “winter apple loaf”

  1. pantxika

    Je, je… Asteburu honetan ogi beretsua egin dut (sagarra eta olo kopoekin), ze kasualitatea!

    Itxura ezin hobea du zureak, on egin daizula!

    • Pantxika,
      Barkatu atzerapenagatik!!! Oporretan ibilia naiz eta atzerrian nenbilen…., je je je
      Mila esker zure iruzkina politarengatik! Ikusten dut pentsamendu antzekoa izan dugula. Zemuz zure ogia?? Gozoa??? Seguru baietz.
      Muxu bat

  2. juantxo

    Lehenengo saiakerakoak ere ikusi nituen eta ez zeukaten itxura txarrik, ezta gutxiago ere!!!
    Rincon del Segurako irina hain indartsua ez denez, kontuz ibili behar gara likido kopuruarekin. Kontutan izan behar dugu errezeta bat kopiatzerakoan ogi hori egin duenak eta guk, ziur asko ez dugula irin bera erabiliko beraz … “al loro”.

    Ba, nik ere, sagarra eta olo kopoekin egiten den ogi bat nire zerrendan daukat eta ziur asko opor hauetan egingo dut. Ateratzen zaidana, hemen ikusiko duzue.
    Ez nuen behar izan hainbeste pazientzia, lasaii!!!

    Muxu bat

    • Juantxo,
      Zuk beti animatzen!!! Mila esker.
      Lehenengoa ere ondo atera zan baina, bigarrenean ateratako emaitzak gehiago harrotzen nau.
      Zure gomendioa Rincon del Segurako irinari buruzkoa oso garrantzitsua da. “Al loro” ibiliko naiz urrengoetan, zin dagizut.

      Eta, azkenik ea noiz erakusten dizkiguzun zuk egindako ogi zerrenda hori!!!! makinón!

      Muxu haundi bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s