Txorizoz beteriko otartxoak.

Cabuérnigan (Cantabria) nago, oporretan. Aspalditik daukat loiba nagusia atzetik hauxe esanez: tio, txorizoz beteriko ogia noiz egin behar diguzu? Irina daukat, txorizoa ere, bainaaaa … ez nuen ikusten momentua. Herenegun (larunbata), kriston eguraldi txarra izan genuen, 18ºtik gora ez ginen pasatu eta etxeko batzuk hotzez hiltzen zeunden. Aitzaki ederra laba martxan ipintzeko pentsatu nuen, etaaa … aurrera!!! Karapaixoa nuen buruan bainaaa, irudi hau ere. Berari arrautza egosia ez zaio gustatzen beraz, erabakia oso erreza izan zen.

Osagaiak:

  • 350 gr. ogia egiteko galirina.
  • 100 gr. zekale erdi integrala.
  • 50 gr. zekale zuria.
  • 275 gr. ur.
  • 225 gr. ama ore.
  • 12 gr. gatz.
  • Txorizoa.

Katilu baten irinak eta gatza ondo nahasi. Ura eta ama orea gehitu, ondo nahastu. Ordu erdi inguru laga autolisia egiten. Ondoren, mahai gainera atera eta nahi duzuen teknika erabiliz, 5-10 minutuz oratu.

Olioztatutako katilu baten sartu lehenengo hartzidura (atzo, 3 ordukoa) egin dezan. Ordu betero tolesdura bat eman nion. Azkenengo tolesdura ondoren, bola forma eman, eta 15 minutu inguru egonean laga.

Bolatxoak egin (100 gramoko hamar atera zitzaizkidan), eta txorizo zatiak goitik behera sartu.

Kontutan izan, bigarren hartziduran (ordubete eta hogeita hamabost minutu + hogeita bost minutu labea berotzen) eta labean orea hasi egiten dela beraz, txorizoaren beste hainbeste kanpoan laga.

Ordubete eta berrogei minutu pasa ondoren, labea 250º-tara berotzen ipini. Tenperatura hartu duenenan otartxoak sartu eta 12 minututan eginda daude.

Behean ikusten duzuenari atzo, goizeko 11etan, haginkada eman nion. Ezetz asmatu nolakoa zegoen, bai bai, zegoennnn!!!

Muxu bat.

10 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

10 responses to “Txorizoz beteriko otartxoak.

  1. mari

    Joe Juantxo,
    seguru iloba eta inguruko guztiak txoratzen utziko zenituela, eh? luzitu zara orain ere. Argazkiak punttu erotiko bat eta guzti daukate (ogi erotikoak?!? ;-)).
    Beraz oporretara ere ama ore potearekin joaten zara? bueno, beste batzuk loroa kaiolan eramaten dute, jejejeje…

    Ondo pasa oporrak eta muxu asko.

    • juantxo

      Aupa mari,
      Iloba, inguruko guztiak eta nik neu, nik ere dastatu nituen eta.
      Punttu erotikoarena; komentario bera egiten duen hirugarrena zara eta azkenean sinistu egingo dizuet😉 Beharbada post-ari izena aldatu beharko nioke, ez? jeje.
      Amaiaren lehengusu batzuen etxera etortzen gara eta ama orea gurekin bidaiatzen du, loroarena ere ezaguna egiten zait, bai🙂

      Berdin mari eta muxu pila zutzat ere.

  2. Olaia

    Oso itxura ona dute bai!! Polit-politak geratu dira gainera.

    Olaia

    • juantxo

      Aupa Olaia, eta Aitor?😉
      Politak eta goxoak. Txoripan-“preñauak” egiteko beste era bat. Desberdina eta dirudienez erotikoa🙂

      Muxu bana.

  3. Juantxo ta txorizoa!!!
    Edo, ta zezina?????
    Oso dotoriak ogiak. Marirekin bat nator puntu ogi erotikoak badirudite ere bai, je je. Hauexek ez al dira izango “Juantxoren maitasun ogiak” ez???

    Lan ederra

    Muxu haundi bat

  4. juantxo

    Aupa guapiximaaaa,
    Oporretatik bueltan, e????
    Ba ogitxo hauek txorizoa daramate, baina abuztu hau zalantzarik gabe zezinarena izan da😉 muxos thanks.
    Azkenean, “por aclamación popular” ogi erotikoak deitu beharko diet🙂 jeje.
    Maitasun ogia? zure iruzkinari esker blogean ez dagoela konturatu naiz, egun baten egin eta argitaratu egingo dut, zer iruditzen zaizu?

    Muxu bat polittori

  5. Zu bai benetako okina, oporretara ere ama orea besotan hartuta! Asturiasko egun euritsu baterako errezeta bikaina Juantxo! Zorionekoak zure ilobak! Gozatu oporrez!
    muxu

  6. juantxo

    Aupa Oihana,
    Jeje, etxe batera bagoaz gurekin etortzen da, bai. Azken finean okin baten altxorra hori da, ez? Ilobek ez dira kexatzen, ez!!! baina zure blogean ikusi dudanez zurea ere ez dago kexatzeko moduan, e?
    Zuk ere ondo pasa.

    Muxu bat

  7. idu

    Hamarretakoan ogitxo hauetako bat jan ezkero, goxatuko litzateke lanerako buelta!

  8. juantxo

    Aupa Idu,
    Arrazoia duzu, momentu onak zein azkar pasatzen diren eta hauek hamarretakoan jateko ezin hobeak. Buelta ahal den eta lasaien hartu, urtea luzia da eta.

    Muxu bat guapetona.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s