Piperrada pizza

Asko gustatzen zaidan janaria da. Oporretan hainbat egiten ditut baina gero, urtean zehar, ia ez ditut egiten. Zergatik? uff, zeinek daki!!! Gehien gustatzen zaidana zera da, edozein osagai onartzen dutela. Zalantzarik gabe gustokoenak barazkiak daramatzatenak ditut, besteak ere, baina barazkianaaaak txapeau!!! Gaurko hau, niretzat, Euskal Herrian plater mitikoa den batekin apaindu dut.

Osagaiak:

  • 170 gr ogia egiteko galirina.
  • 80 gr gari-semola fin fina (semolina?).
  • 100 gr ama ore.
  • 100 gr ur.
  • 30 gr olio.
  • 3 gr azukre.
  • 6 gr gatz.
Katilu baten, irinak, azukrea eta gatza nahasi. Ura eta ama orea gehitu, ondo nahastu. Hamar minutu inguru egonean laga. Mahaira atera eta 7-10 minutu inguru oratu (oso errez oratzen da). Berriz ere katiluan sartu, estali eta hartzidura egiten laga. Tenperaturaren arabera luzeagoa edo motzagoa izango da. Honek, ordu bete eta hiru ordu laurdenekoa egin zuen. Sukaldean 26º inguru zeunden.
Hartzidura egiten duen bitartean piperrada prestatu.
Osagaiak:
  • Tipula erdia.
  • Piper gorria.
  • Piper berdea.
  • Azenario txiki bat.
  • Berakatz-ale bat.

Apaintzeko osagaiak:

  • Piperrada.
  • Oliba olioa.
  • Etxean egindako tomatea.
  • Oliba beltzak.
  • Mozzarella gazta.

Hartzidura eginda duenean mahaira atera berriz ere. Gasgabetu, bola forma eman eta hamabost minutu inguru laga. Horrela, gero, forma ematea errezagoa egingo zaizue. Forma eman, biribila bada hobe bestela ez da ezer pasatzen. Zabalduta dagoenean olio pixkatekin igurtzi, etxean egindako tomatea, piperrada, oliba beltzak eta mozzarella gaztarekin apaindu. Aurrez, labea denak emanda berotuta izango dugu. Sartu eta hamar-hamabost minututan egina dago.

Normalean, oregano eta albaka pixkat ere jartzen diet, baina oraingo honetan ahaztu egin zitzaidan eta egia esaten badizuet hemendik aurrera pizza honi behintzat, ez dizkiot ipiniko. Horrela, piperradaren zaporea askoz nabariagoa delako, goi-mailakoa.

Semolina lehenengo aldiz pizza honetan erabili dut eta zin dagizuet hemendik aurrera pizza guztietan erabiliko dudala. Beste ikutu bat ematen dio.

Muxu bat.

Gehigarria.- Nire blogean behialak egindako galdera bati erantzuteko gehigarri hau ipintzea bururatu zait. Honetan, semolina eta nire harteko maitasun/gorroto istorioa kontatuko dizuet. Sarean (blog baten?), irakurrita neukan semolinak pizzari beste ikutu bat ematen diola. Horren ondorioz, bila hasi nintzen eta ez nuen inon aurkitu. Eibarren belardenda bateko tipoa “laostia” daki, eta beregana joan nintzen.

Semolina? Semola esatea nahiko duzu.

Ez ez, semolina.

Aurpegi arraroa jarri zuen eta ez zeukala inoiz entxunda komentatu zidan. Eta ez hori bakarrik, inoiz ez ziotela eskeini eta inoiz ez duela ikusi berak duen katalogoan (15.000 produktu). Semola orde, bai. Berriz ere sarera bueltatu nintzen eta ogi foroan, De Cecco markak zuela irakurri nuen, bainaaa ez. Hor ere, semola azaltzen da. Googlen, semolina ipini eta wikipedian hau azaltzen da. Imagenes-en klikatu eta hor azaltzen diren irudi gehienetan ikusten dena, nik Eibarren ikusita neukan. Argi nituen gauza batzuk, euren artean, guk erabiltzen ditugun irinak baino latzagoa dela. Zer egin nuen? joan eta zegoen finena erosi.

Sarrera honetan azaltzen den pizza egitera joan nintzenean, semola kafe-errotatik pasatu nuen pixkat gehiago fintzeko baina ez zen askoz gehiago findu e?, nahiko fina delako.

Irudien artean hau topatu nuen (itzulpena egiten duenean zer jartzen dizue? neri semola), eta beste hau (candeal?) ere, eta hau eta ….. Azkenean, txoratu baino lehenago neukanarekin egitea pentsatu nuen eta kitto!!! Baina gauza bat esango dizuet, argazkietan azaltzen dena bada, nik semolina daukat😉 Zuei zer iruditzen zaizue? daukat edo ez?

2 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

2 responses to “Piperrada pizza

  1. mari

    Aupa Juantxo, ze itxura ona daukan honek!!
    Oraindik ez dut inoiz egin pizzarik ore amarekin, bada probatzeko garaia, ezta? kontatuko dizut.

    Portzierto, irin etxe honek semola eta semolinaren arteko diferentzia granuluen tamainaren arabera egiten du. Zer iruditzen?

    muxuak eta laister arte

  2. juantxo

    Aupa mari,
    Probatu bildur barik, ez dut uste damutuko zarenik eta. Pizza eta piperrada bikote ona egiten dute, itxurosoa.
    Etxe horren orrialdea ere ikusi nuen.
    Sarean azaltzen diren orrialdeetan ohartzen bazara, semolina izena, ia beti ingelesez daudenetan azaltzen da eta euretariko askotan itzulpena egiterakoan “semola” jartzen du.
    Ez dakit ondo nabilen edo ez baina ia seguru nago gauza bera dela.
    Semola izena duen bat erosi nuen eta fina da, pixkat gehiago birrindu eta kitto!! ez duzu uste?😉

    Muxu haundi bat eta laister arte, bai.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s