WBD – World Bread Day 2010

World Bread Day 2010 (submission date October 16)

Baietz!

Ogiaren Nazioarteko eguna. Ezetz jakin halakorik zegoenik, ala bai? Orain dela 5 urte Zorrak bere blogean ekimen honetan parte hartzeko gonbidapena egiten du. Aurreko deialdietan zer labekatu den jakiteko, blogean begirada bat bota besterik ez duzue egin behar. Ogiak, pizzak, eta abar, denak oso gozoak, eta partaidetza handia munduko leku guztietatik. Geuk ere, gure blogean zuei jakinarazi nahi izan dizuegu, eta gustokoa izatea espero dugu.

Ogia egin nahi izanez gero, zuen blogean lehenago argitaratu ez duzuen sarrera prestatu. Gero,  Zorraren blogari berari ere aipamena egin eta, azkenik imprimaki hau bete. Prozesu hau jarraituz gero zuek ere ekimen honetako “aktore eta aktoresak”  izango zarete ; )

Benooooooo, eta zer egiten duzue hor eseritaaaaaaa????? Animoooooo!!!! Gaur baino ez zaigula geratzen, ai ai ai…..

Dena den, norbaitek astirik ez badu ogia prestatzeko, hala egin dezala: okindegian gustoko ogia erosi, argazkia(k) atera, eta goian aipatutako prozesua jarraitu.

Ez da batere zaila.

Animatu parte hartzera!!!

Kontauko diguzue, ez?

Hurrengora arteeeeeee…

6 Iruzkin

Irinak eta Urunak-ek idatzia atalean

6 responses to “WBD – World Bread Day 2010

  1. xabihirulau

    Kasualitatea edo patua?

    Gonbidapena jaso eta eguna finkatu genuenean ogiaren nazioarteko eguna zenik ez genekien baina … bihar, hilak 16, Gasteizera joango gara Artepanekoak (http://www.artepan.com/) lanean ikusi eta ikastera.

    Etxean ogirik egiteko tarte haundirik ez dugu edukiko, baina horrelako egun bat ospatzeko primerako modua izango da.

  2. xabi,
    Aupiiii!
    Ez genuen egin aproposa baina primeran atara da. Ikasi, asko, ez al da holan izan?
    Pena haundia izan dut zuek Gasteizen uzteagatik, benetan.
    Ospakizun haundia, baietz!

  3. juantxo

    Atzo Ogiaren Eguna zela kontutan izanda, egin genuen bisitatxoa egiteko egun aproposena, ez duzue uste?. Geroz eta gehiago gustatzen zaizkit halako egunak, laster beste bat ez? Horretarako Bizkaia ez da toki txarra, ez duzu pentsetan ;)?

    Muxu bana.

    • Juantxo,
      nik ere gero eta gustokoagoak izaten ditut, zuk bezela. Pena izan nuen itzuli behar izateagatik baina…., urrengorako izan beharko da.
      Bisita antolatu genuenean ez genuen kontuan hartu izan kasualidadez Ogia eguna izango zenik ta ederto baten atara zan dan dana. Ze gustora Txemarekin eta taldearekin, zenbat farre!
      Eta, je, je je, Bizkaia ez da toki txarra ezta pentsatu ere. Ados nago zurekin : )
      Muxutxuak

  4. idu

    Oso gustora pasa genuen eguna, bai horixe! Hain ondo hartu gintuzten Artepan-ekoek, eta Txema, gidari ezinhobea. Beste bat! Beste bat! Nik ere beste bat nahi dut!!

  5. mari

    Gora gu, okinok!
    Irin artean bueltaka, umeak eskolan bezala gure mantala zuriekin, ogi egin berriaren usaina, Teba idatzi eta idatzi, Juantxo 40 urteko “Levito”ari helduta poz-pozik ateratzen, ogi dastaketa dotorea txorixo eta guzti, eta ondo bukatzeko pote pare bat eta bazkari luuuuzea. Zer gehiago behar dugu ba?

    Eskerrak eman nahi dizkiot Txemari, ea irakurtzea okurritzen zaion, bisita benetan interesgarria egin zuelako, eta gainera giro ezin hobean.

    Muxuak denoi, segi ondo. Aio!

    P.D.: hor nabil argazki eta bideoekin, nire arazotxoak ditut baina kontatuko dizuet postaz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s