Usurbilgo ogi tailerra

Usurbil, azaroak 6, goizeko 9ak. Agerialdeko sukaldea.

Han elkartu ginen Teba, Juantxo, Aitziber eta ni dena prestatzen hasteko eta ikasleei itxaroteko. Mahaiak prestatu eta azken momentuko nerbioak lasaitu ostean, jendea pixkanaka-pixkanaka agertzen hasi zen ikast0lara. Lehenengo bat, gero bestea, pixkanaka-pixkanaka, baina denak ere ogia egiten ikasteko gogoz. Bakoitzak etxetik bol bat, taperra, mantala eta kristalezko poto bat ekarri zuen, betiko moduan despistaturen bat ere izan zen arren. Lixto! Jada ikastaroa ematen hasteko prest geunden.

Juantxok eta Tebak irina eta ura neurtuta ekarri zuten partaide bakoitzarentzat, tope profesional!

Lehenik eta behin, okinaren proportzioari buruz jardun ziren.  Horretarako, ekarri zituen irinaren eta uraren neurriak nola kalkulatzen zituen azaldu zuten, eta beste ogi batzuk egiteko zer ur kantitate erabili behar den, eta kantitate hori nola neurtu irina oinarri hartuta. “Ikasle” gehienek ez zuten okinaren proportziori buruzko arrastorik ere eta denek harrituta, eta aldi berean, jakin-minez entzuten zuten, oharrak hartuz.

Teoria pixka bat azaletik azaldu ondoren, nahasketa egiten hasi ziren, eskuak orean sartu arte ez baitago ikasterik! Juantxok eta Tebak ama ore pixka bat eman zioten ikasleei eta gero bakoitzak ura eta irinarekin nahastu zuen bolean. Nahi zuenak gatz pixka bat ere bota zuen. Hasiera batean, nork pentsatuko zuen ore likatsu horretatik ogia atera zitekeenik!!!! Nahasketa egin ondoren,  orea deskantsatzen ari zela, oratzeari buruz jardun ziren eta Dan Leparden liburua ere erakutsi zuten. Oratzeko teknikak irakatsi zituen, teknika frantziarra, tradizionala… Ikastaroan, teknika frantziarra erabili zuten ogia oratzeko.

Orea fermentatzen zegoen bitartean, ama-oreari buruz hitz egin zuten luze eta zabal. Nola egiten den, nola kontserbatzen den, nola erabili, usaia hartzen badu txarra dagoen, igotzen ez bada zergatik den… badakizue, hasi berriaren ohiko zalantzak argitzen aritu ziren. Izan ere, baten batzuek aipatu zuten noizbait egiten hasi eta bota egin behar izan zutela igotzen ez zelako edo usain txarra hartu zuelako. Juantxo eta Teba gai horretan argiak izan ziren: ama-orea ez da bota behar! Izan ere, normalean konponbidea izan ohi du. Ogiaren fermentazioari eta tolesdurei buruz ere hitz egin zuten, bai eta nola egiten zen erakutsi ere.  Halaber, ogiaren mozketen garrantzia ere azpimarratu zuten. Bien bitartean, Juantxok eta Tebak prestatuta ekarritako orea labean sartu zuten. Jendea zur eta lur geratu zen, ura sartzeko ontzirik ez genuenez, Juantxok ura zuzenean labera bota baitzuen. Sua itzaliko ote beldur ere izan ginen, baina azkenean dena ondo joan zen.

Ogia labean zegoen bitartean, zalantzak argitzen jarraitu zuten: ama-orea, zenbat denboraz hartzitu behar den ogia, hozkailua zertarako erabili dezakegun, mila gauza… Kontsultatzeko web-orri eta liburu batzuen berri ere eman zuten, eta nola ez, Irinak eta urunak blogari ere promozioa egin zioten.

Hori guztia egiten zuten bitartean, labetik kriston lurrin gozoa ateratzen ari zen. Ogia labetik ateratzeko garaia heldu zenean, denak emaitza ikusteko gogotsu zeuden. Atea ireki eta OOOOOOOOOO luze bat egin zuten denek! Hori da hori ogi ederra! Kontuan izan behar da labe ezezaguna zela eta zer-nolako emaitza izango zen ez zekitela. Beraz, emaitza biribila izan zela esan daiteke. Hona hemen “los padres de la criatura”:

Ikasle guztiak oso pozik geratu ziran tailerrean ikasitakoarekin, eta ogia egiteko harra bati baino gehiagori hasi zitzaion ernetzen. Bukatzeko, denei ama-orea eman zieten, etxean ogia egiten jarraitzeko, eta bakoitzak bere orea eraman zuen etxera, etxeko labean ogiteko. Bertan egindako ogia, bazkal garaian jan genuen, eta esan beharra dago oso ona zegoela. Ikastaroa benetan arrakastatsua izan zenez, urtarrilean beste bat egitea erabaki genuen, data orain zehazteko dago, baina Juantxo eta Teba, badakizue zuek nahi duzuenean etor zaitezketela Usurbilera, hemen pozik itxarongo zaituztegu. Eskerrik asko artistak!

10 Iruzkin

Axeridantzak idatzia atalean

10 responses to “Usurbilgo ogi tailerra

  1. Primeran pasatu duzue ezta? Pilo bat gustatu zaizkit argazkiak. Ze giro ona!

    • axeridantza

      Joe! ni enitzan ikastaro oso-osoan egon, baina ikasleak behintzat oso pozik geatu zian eta oso rollo ona eon zala nabari da. ea argazki guztiak picasara igotzen ditudan eta postean esteka jartzen dudan, argazki guztiak ikusi ahal izateko!

  2. A zelako zortea duzuen Usurbildarrek, ez da erraza bi horiek harrapatzea, ia hurrengo gabonetan Berangon beste txanda bat antolatzen dugun guk zuek ikasi duzuen beste ikasteko. A zelako anbientea dekozuen txoko horretan!!!

    • axeridantza

      Bai, jejeje, zortekoak garela esan dezakegu, biyak gugana etortzen dia eta gustoa geatzen diala emateu, asi ke ongi gabiltzala esan dezakegu. Anbientea ederra deu, bai, elkarrekin ondo konektatzen deun jendia bildu gea eta horrela gauzak bakarrik eta errax itten dia, ezer fortzatu gabe.

    • Ahal bada, primeran neritzon. Juantxok eta besteek ahal badute ere data aukeratzea ta ea besteek zer dioten!!!
      Muxu bana

  3. juantxo

    Aupiiiiiiiiiiii,
    Bueno, bueno, bueno!!!
    Joe, argazkiak ikusterakoan barre batzuk egin dittut behintzat. Azkenengo hori, mundiala zeok🙂; Teba, “pol puto suelo” eta ni aurpegi horrekin txorradak esaten. Uste dut jendea pozik atera zela, hori komentatu ziguten behintzat. Oain, gauza bat bai esan dezakedala, Teba eta ni pozez zoratzen bueltatu ginela, bai horixe!!!
    Eta bazkaria? Mundiala!!!
    Galdera bat; norbaitek komentatu dizue ogia nola atera zitzaien?

    Usurbiltzenkoentzat, jarraitu horrela.
    Nire ustez kriston lana egiten ari zarete eta.
    Oso, oso, ondo. Txapeau!!!!!!!!!!!!

    Intxaurtsu, Berangon elkartzearena momentu honetan ezin dizut ziurtatu baina posible badut, zergatik ez?

    Portzierto, oso ondo pasa genuen😉

    Muxuak.

    • axeridantza

      Beno, juantxo, jendea pozik ez, oso oso pozik geratu zen, eta batek baño geyok ikastaro abantzaturako abixatzeko eskatu zidan. Dan Leparden liburua azkenik zazpirentzat eskatu dut, beraz, ogia egiteko gogoa piztea lortu zenutela ezin ukatu. joe, ba oraindik ez diet galdetu ogiyakin zer onda baño liburuagatik geyenei dettu bier diedanez urdun galdetuko yet. aitziberrek esan zian oain ogiyak normalian baño gutxiyo irauten diotela, beraz, nahiko ongi, ezta? Bai, zu lasai. Guk horrela jarraituko deu nola edo hala, traba eta oztopo ugari eta laguntza gutxi deu, baina gogoko tokian aldaparik ez dagoenez, guk gogotsu jarraituko deu gure lanakin, zeoze lortuko deu ta. zuek etortzen jarraitzen bazue gañea, gu encantadas de la vida!! muxu handi bat!!!!!

      • Aupa denoi!
        Ni oso gustora, uste dut horretaz dena esanda dagoela.
        Jendearekin oso ongi ta ni ere oso pozik atara nintzen. Urrengorako prest, abantzurakoa ala oinarrizkoa.
        Ikasleak ezin jatorragoak, zenbat farre egin genduana!!!
        Mila esker Axeridantza eskaintzagatik!!
        Muxu bana

  4. eneritz

    kaixo kaixoo

    Zelako edarto!! pozik egoteko moduen dauz Usurbil alde horretan. Ia laster lortezn dogun tailertxo bat antolatzie Mallabin.

    Laster, laster…

    Mosuek danoi

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s