PanForum 2010 – okin artisau eta amateurren lehenengo topagunea


http://madridtienemiga.wordpress.com weborrialdetik hartuta

Kaixo denoi,
Sarreratxo honetan PanForum izeneko ekimenaren berri iragarri nahi genuke. Hurrengo Abenduaren 3an Madrilen, PanForumen, Okin artisau eta amateurren lehenengo topaketa” ospatuko da.

Antolatzailea Bak Pan Casero da eta laguntzaileen artean El amasadero, Bonsfocs, Madrid tiene Miga, El foro del Pan eta Smeg daude. PanForum-a espacio Offlimits izeneko lekuan (Escuadra 1, kalean) izango da. Hementxe behean mapa duzue non dagoen kokatuta ikusi ahal izateko.


Egitaraua goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara programatu da. Ekimen honetara ogi munduan diren pertsonai ospetsuak hurbilduko dira; Xabier Barriga Turris okindegikoaDan LepardIbán Yarza; Lorenzo Alonso “Confederación Española de Asociaciones de Panadería (CEOPAN)” presidentea; Xevi Ramón Naturaleza Triticum blogalaria eta Txema Pascual, Artepaneko zuzendaria, alegia.

PanForum-en zer egongo da? Hitzaldiak, ogi tailertxoak, ogi txapelketa, eta abar. Informazio zehatz guztia irakurri nahi izanez gero, klikatu hemen. Toki mugatua izango denez zuen asistentzia iragarri egin beharko duzue helbide elektroniko honetara idatziz panforum@bakmadrid.com

Joan ezin duzuenok, egon zaitezte lasai, ekimenari buruzko informazioa minutuz minutu eskuragarria izango baita bai Twiter-ren bai UStream-en bidez eta Ogi foroan ere bai.

Zuetariko norbait etorriko al da????

Aioooooo!!!!

6 Iruzkin

Irinak eta Urunak-ek idatzia atalean

6 responses to “PanForum 2010 – okin artisau eta amateurren lehenengo topagunea

  1. juantxo

    Ni, banoa.
    Astixa badaukat ogia eramateko asmoa dut, ikusiko dugu. Ea asko ikasten dugun gero blogean ipintzeko, kontatuko dizuegu😉

    Muxu bana

  2. idu

    Neuk ezin ba joan, Juantxo, zure informazioaren zain geratuko gara. Ondo pasa!

  3. usurbiltzen

    Buaaaaaa, ni gustoa jungo nintzateke, baina lan pilla bat dakat eta urtarrilera arte ezin izangot. joe, ke pena. twitterrarena ondo dago, baina bueltakuan kronika zehatz bat beharko deu? Inbidia sano pixka bat emateko bada ere! ongi ongi pasa!
    patxoak!!!!!

  4. Juantxo,
    Ni ere joango naiz eta horrenbeste okin famatuengandik asko ikastea espero dut. Kontaukotsuegu!

    Idu,
    lasai, ekimen honen kronika iragarriko baitugu.

    Usurbiltzen,
    Ez izan inbidia den-dena jakingo baituzue. Lana, lana da…. Lasai hartu ta pazientzia izan, zer besterik???

    Patxoak guztioi

  5. jo

    Hau bai “movida madrileña” eta ez beste hura.

    Ondo ibili!

    • Aupa jo!!

      Egia!
      Eta mobida gero eta haundiagoa omen da!!! Txema, Artepanekoa ere etorriko da eta, Anna Bellsolá, eta Daniel Jordá…..

      Ona, ona prestatuko da se-gu-ru!!!!

      Muxu bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s