Espelta eta zekalezko ogiak

 

A ze estrenoa! Gaur ogia erre zait!!!

Ikusi behar zenuten nere aurpegia labetik atera dudanean…

Ez da nik normalean erabiltzen dudan labea, eta kaña gehiegi sartu diot dirudienez…, ogia goitik beltz beltza atera da gaixua…. Halere barrutik oso ona dago, eta egia esan jaterakoan ia ez da nabaritzen.

Bigarren labekada bai, hori kolore politarekin atera da.

Espelta eta zekale irinez egindako ogia da, zapore oso goxoa du, eta kantitate asko egin dut, bestela segituan bukatzen zaigu ta!

Hauek izan dira erabili ditudan osagaiak:

– 700gr. Espelta integrala

– 300 gr. Zekale integrala

– 600 ml. Ura

– 450 gr. Ama orea

– 2 goilara txiki gatz (pixkat xoxa naiz, nahi badezue gehio bota!)

PROZEDURA:

Osagai guztiak nahastu gatza izan ezik, eta ordu erdiz estalita utzi. Ondoren gatza gehitu eta mahai gainean olio pittin bat zabaldu, nahasketa bertan bota, eta nahi duzun bezala oratu. Ni 15 segunduz edo aritzen naiz (gaur ahal izan dudan moduan, ze nahiko zaila zegoen asuntoa…). Gero bol garbi batetan utzi eta estali.

10 minutu igarotakoan berriz oratu eta lasai utzi. Prozesu hau errepikatu lehenengo 30 min. utziz, gero ordu bete, eta beste ordu bete azkenik.

Denbora hau igarotakoan, mahaia irineztatu eta masa bertan utzi. Bitan zatitu eta bola forma eman. 15 minutuz utzi.

Gero nahi dugun forma eman eta zapi batetan bildu, lau bat orduz lasai utziko dugularik.

Azkenik labea berotu, ogiari taxu batzuk eman eta labera 50 min. gutxi gora behera.

Kontuz ogia erre ez dadin!!!!



Hozten utzi eta ON EGIN!!!

11 Iruzkin

Olatzek idatzia atalean

11 responses to “Espelta eta zekalezko ogiak

  1. xabihirulau

    Aupa Olatz!

    Hau esteinua! Itxura oso ona dauka ogi horrek.

    Nik espelta eta zekalea erabili izan ditut, baina bakoitza bere aldetik, ogi ezberdinak egiteko. Zer moduz biak batera? Bata besteari gailentzen al zaio? Zekale baino espelta gehiago erabiltzeak zaporeak orekatzeko bidea dirudi, hala izan al da?

    ongi etorri!

  2. Aupa Xabi!

    Ufa, ze galdera zailak!!!
    Egia esan espelta erabiltzen dudan lehenengo aldia da, eta zekalea erabili dudan arren, esperimentatzen nabil oraindik. Baina oso zapore desberdina ematen diote ogiari, nik ez dut holakorik inoiz probatu eta harrituta nago. Bizi osoa ogi txuria jaten eta begira zer deskubritu dudan orain!
    Ikasten jarraitu beharko det beraz!!

    Ondo segi!

  3. Bikain Olatz, a zelako ogia atera zaizun labetik, nik horrelako taxua izateagatik ordainduko nuke…itxura itzela benetan…

  4. mari

    Aupa Olatz, uauuu! itxura ezin hobea, dastatuko nituzke tostadatxo batzuk… Nik zekalea asko erabiltzen dut, ia ogi guztietan sartzen dut, gutxiago edo gehiago, espelta berriz ez, eta dena behin esperientzia txar bat izan nuelako (erabili nuen lehenengo aldian maneia ezineko ore bat atera zitzaidan, gorputzik gabekoa). Ongi etorri eta segi horrela!

    mxk

  5. Iepa Intxaurtsu eta Mari!
    Eskerrik asko!!

    Neri ere kosta zitzaidan orea dominatzea, ez pentsa… porlana egiten ari nintzela zirudien! Nork esan behar zuen hortik ogia aterako zela!!
    Pazientzia pixkat behar da, bai, hori ez dizuet ukatuko.
    Baina emaitzak pena merezi du!mmmmmm….
    Besarkada bana!

  6. axeridantza

    Aupa Olatz!
    Estreinu bikaina izan duzu, ogia pixkat erre arren. Nik espelta asko erabiltzen dut, eta izugarri gustatzen zait. Zentenoak kriston tokea eman beayo, bai horixe. Neri zapore aldetik eta ogi earra ateratzen zaizkit, baina itxura aldetik… puff, menudos monstruos. uantxe ai naiz pixkat tankera hartzen ogiyan kontu honi eta zeoze txukuna in beziñ laster nik ere argitaratuko dut. ea zureak bezain itxura ona duen.
    patxo handi bat!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

  7. Kaixo Axeridantza!
    Zure ogiak goxuak badaude garrantzitzuena egina dago!
    Kanpoko itxura..enfin, batzutan ondo ateratzen da ta bestetan ez, ogiaren asunto hau misterio bat bait da. Baina nik nahiago det mimoz egindako “monstruo” goxo bat, superreko ogi polit, zozo eta industrial bat baino.
    ANIMO!!

  8. juantxo

    Aupi Olatz, ongi etorria izan.
    Irin integralekin egina egoteko mami dotorea geratu zaizu, bai horixe. Erretzearena badakizu konpondu daitekela? Kolore larregi hartzen ari dela konturatzen bazara, gainetik aluminiozko papera ipini eta konponduta. Momentu horretan ez daukazula, ba ogia buruz bera jarri. Duela hamar egun, tailer baten, horixe egin genuen. Atzetik gehiago erretzen dela, ba ogia jiratu eta halakoak😉
    Galdera bat, labe barruan ez duzu urik ipintzen lurruna sortzeko?
    Hasiera polita, Olatz.
    Muxu bat

  9. Kaixo Juantxo!

    Labearen azpikaldean bandeja bat jartzen det urarekin, bai.
    Halare labe hau ez da nik erabiltzen dudana, eta sustoa ogia ateratzerakoan hartu nuen, ordurarte ongi zijoala pentsatzen bait nuen..agian goitik bakarrik berotzen zuen, edo halako zerbait.
    Hurrengorako kontuz ibiliko naiz labe “ezezagunekin”, eta zure aholkuak ere kontutan hartuko ditut, noski.

    Eskerrik ako!!!

  10. idu

    Estrenaildi polita Olatz, ogi dotorearekin! Neuri ere kosta zitzaidan labe berriari trukua hartzea,, baina ogi “morenito” bat edo beste, eta hortik aurrera primeran. Konpainia ederrean jarri duzu ogia argazkian,, oliba olioa,, ai ene, astebete kanpoan pasa ta abstinentzia sindromea dut, gaur etxeratzean lenego lana ama oreari “jaten” eman behar diot..

  11. errotari

    Jeje, ni ere berdin nabil. Lau egun pasa ditut etxetik kanpo eta eskuak oretan sartzeko irrikitan nago!!
    Eta oliba olioa eta gatz pixkat, nola ez, ogia laguntzeko onena. Udara iristen denean, baratzeko tomatearekin igurtzita ere…mmmmmmmmm!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s