Tipula eta mahatspasa ogia

Ogi hau, urte zahar gauean foie-rekin jateko egin nuen. Berez, sagar zatiak ere jarri nahi nizkion, baina etxean sagar gabe nengoenez, horrelaxe egin nuen. Gero, jateko, fin-fin moztu eta labeko gratinadorearekin egin genituen, gorrituak egon arte.

Osagaiak:

  • 500g gari irin zuri
  • 200g ama ore
  • 295ml ur epel
  • Gatz goilarakadatxo bat
  • 2 goilarakadatxo azukre
  • Tipula erdia, mugurdi ozpina, azukre goilarakada bat, olioa eta gatza
  • Mahats-pasa eskukada bat

Hasteko, ama orea prest zegoenean, irina, ama orea, ura, gatza eta azukrea nahastu nituen goilara batez. 30 minutu horrelaxe utzi ondoren, oso ondo oratu nuen. Olioztatutako ontzi batean sartu nuen, eta film-arekin estali ondoren, leku epel batean utzi nuen igo zedin.

Bitartean, tipula karamelizatua prestatu nuen. Horretarako, tipula juliana finean moztu nuen, eta olio tanta eta gatz pixka batekin zartagin batean egin nuen biguna egon arte. Ondoren, azukre goilarakada bat gehitu, sua igo eta azukre guztia deseginda zegoenean, ozpin txorrot bat bota eta guztiz lehortua egon arte egin nuen. Gainera, pasak ur edalontzi batean sartu nituen, pixka bat biguntzeko.

Ogi orea egin eta ordubetera, lehen tolesturarekin batera, tipula eta pasak gehitu nizkion, ore guztitik sakabanatu. Ondoren, beste 2 tolestura egin nizkion. Guztira 3 orduz eduki nuen orea lehen fermentazioa egiten.

Ondoren, boleatu eta forma luzexka eman nion. Bannetoiean sartu, eta beste ordu t’erdiz utzi nuen leku epelean. Azkenik, labea 250ºC-tara berotu, eta bertan egin nuen ogia 20 minutuz ura zipriztinduz, eta ondoren, 200ºC-tara beste 30 minutuz.

Hozten utzi, eta jan!

NOTA: Podéis leer la misma receta en castellano en mi blog

8 Iruzkin

Olaiak idatzia atalean

8 responses to “Tipula eta mahatspasa ogia

  1. Ba nik foierekin ez baina oliba tepanaderekin zein txanpi erreekin gustora jango nukeen..

  2. juantxo

    Aupi,
    PanForumen egon ginenean, Daniel Jordàk (http://www.panes-creativos.com/Default.aspx), tipula karamelizatuarekin eginiko ogia dastatu genuen eta zaporearekin flipatu egin nuen/genuen eta nola gainera. Zapore aldetik goxoa, ezta Olaia?

  3. Olaia

    Aupa bioi!

    Tapenaderekin mundiala egon behar du… Asko gustatzen zait neri ere.

    Juantxo, oso goxoa geratzen da karamelizaturiko tipula. Guri asko gustatzen zaigu

  4. Tipuladun ogia…mmmmmm!!!
    Edozerrekin jango nuke nik, eta bakarrik ere, ez dizuet gezurrik esango!
    Egunen batetan probatuko dut nik ere, zihur!

  5. idu

    Ai ene Olaia,, ogi hau,, foie ona eta ahabi mermelada pixkat duela gainean,, ahoa bete zait

    • olaia

      mmm ze goxoa foie ahabi mermeladarekin… Horrelaxe jan genuen urte zaharretan. Amak ahabi batzuk erosi eta mermelada prestatu genuen foie-ri laguntzeko. Sagar purearekin ere oso goxoa geratzen da!

  6. Olaia ahir vaig vore al fons del frigorífic vinagre de gerd que ja sé en que el tinc que gastar.
    La molla es veu molt bé.
    Muxu bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s