Gorputz txuria, bihotz beltza.

Ogi dotore hau halakoa da.
Azkenengo tailerrean sobratutako bi irinen nahasketa neukan eta aprobetxatu beharra zegoen.
Bi irin txuri ekologikoak, hortik gorputz txuriarena. Eurekin batera ama ore integrala erabili nuen, hemendik bihotz beltzarena.
Ogi integralak egiteko normalean ama ore integrala erabiltzen dut, baina gaur arte inoiz irin txuriarekin. Probatxeko momentua zen eta hemen emaitza.

Osagaiak:
250 gr. galirin txuri ekologikoa “Los Pisones”.
250 gr. galirin txuri ekologikoa “Rincon del Segura”.
230 gr. ama ore integrala.
285 gr. ura.
13 gr. gatza.
Osagai guztiak nahastu, gatza ezik. 30 minutuko autolisia egin, gatza gehitu, nahastu, mahai gainera atera eta oratu. Suabe suabe, gozo gozo, eta prisa barik oratu nuen. 10-12 minutu, tarteka atsedenalditxoak emanez.
Olioztatutako bol baten sartu eta hiru orduko hartzidura eman nion, ordu betero tolesdura bat eginez. Boleatu, 10 minutu erlaxatzen utzi, formatu tentsioa emanez eta bannetoian sartu. Berandu zenez hozkailura sartu nuen.
Handik 12 ordura hozkailutik atera eta labea martxan jarri nuen. 260ºra heldu zenean, ura sutan ipini, orea bannetoitik atera, taxuak eman, labean sartu eta ura irakiten behealdean nuen ontzi batera bota.
Labea amatatu eta tenperatura 200ºra heltzen ari zenean berriz piztu nuen. 15 minutu geroago ontzia atera, eta ordu erdi beranduago ogia egina zegoen. Labea amatatu, atea pittin bat zabaldu eta bertan beste hamar minutu inguru laga nuen.

Izozkailuan sartu baino lehenago zati bat jan dugu eta samur samurra dago. Benetan goxoa, redio!!!

Sarrera hau asko estimatzen ditudan pertsona batzuei dedikatzea nahiko nieke, Usurbileko peñari hain zuzen ere.
LeIRe, Aitziber U., Jabi, Andoni, Pernando, Aitziber, Jakoba, Ikatz🙂, eta beste guztiei. Zareten modukoak zaretelako, merezi duzue, ke ostias!!!
Mila esker. Muxu bana denontzat.

16 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

16 responses to “Gorputz txuria, bihotz beltza.

  1. Roser

    Juantxo, ke ostias!!! ho he entés perfectament. Un altre pa “marca de la casa”. Tinc moltes ganes de probar la farina de Los Pisones.
    Petons

  2. Horrelako batekin egiten dut nik amets egunero, ia noiz beteko zaizkidan niri ametsak, Cojones!!!

  3. juantxo

    Aupa Roser,
    La verdad es que ha quedado guapo, con un bonito color y rico del carajo.
    La que nosotros usamos es ecológica y de media fuerza. A mi particularmente me esta gustando.

    Petons.

  4. juantxo

    Aupa Intxaurtsu,
    Beteko zaizkizu, lasai egon.
    Espero duzun baino arinago gainera, kopon!!!

    Muxu haundi bat

  5. axeridantza

    Ene Juantxo!! Ze detallea!! Joe, enun halakoik espero!! Ikatz ere hemen ondon dakat, buztana astintzen poz-pozik. zuk eta tebak gure etxera nahi dezuenen etortzia dakazuela esateko esaten dit, bere kuartua prestatuko dizuela nahi dezuneako, jejeje. Joe, egia esan zer esan ez dakitela geatu naiz. Ogia earra, itxura behintzat espeziala daka.
    patxo handi handi bat, eta bakizu usurbilen nahi dezuneako bakazula txoko bat gure etxean
    paaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa

  6. juantxo

    Aupa axeridantza,
    Ez daukazu ezer esan beharrik.
    Joan garen bakoitzean etxean bezala sentitu naiz/gara eta eskertzeko modurik onena iruditu zitzaidan. Uste dut merezi duzuela eta ziur nago Tebak ni bezala pentsatzen duela.
    Ikatzi esaiozu, berriz ere joango garela eta prest izateko😉
    Itxura espeziala eta zaporea ere.

    Muxu haundi bat eta gorantziak besteei.

  7. Andoni eta Aitziber

    Kaixo Juantxo,
    mil esker gurekin gogoratzeagatik eta batez ere egiten duzuen lanagatik. Jakin ikastaroetan izan den jendea, ogia egiten ari dela etxean. Ea laister ikusten garen, beranduenik maiatzaren 7an (oraingoan Andoniri ez diot utziko gaixo jartzen, jejejeje).
    Muxuak zuretzat eta Tebarentzat.
    Aiooooooo

  8. Aupaaaaa Andoni ta Aitziber!!!!!
    Mila esker ni ere gogoratzearren, snif!!! Hunkitu egin nauzue.
    Gero ta gutxiau urrengo ikastarorako. Zindu Andoni baaaaaale????? Egun hori iritsi baino lehen “antigripal” naturala emon badaezpada.

    Muxuak

  9. Aupa LeIre!!!
    zaindu Ikatz, je je je ta eskaiozu baimena bere gela okupatzeko. Ea urrengoan ez digun kriston sustua emoten, je je je, Juantxo kuitaua!!!!
    Muxu bat akordatzearren.
    Egongo gera, guapisssssima

  10. juantxo

    Aupa bikote,
    Joe, oain hitz barik geratu dena neu naiz.
    Mila esker zuei, Usurbiltzen osatzen duzuenoi. Lana zuena, eta beste guztia txorradak🙂.
    Bai, lehenago ez bada maiatzean ikusiko gara.
    Andoni, hurrengoan gaixorik jartzea debekatuta daukak, e? Aitziber, zainduizu ondo mutil hori kaguenlalessse!!!

    Muxu pila zuentzat ere eta zainduuuu.

  11. Juantxito
    Ogia earra, beti bezala.
    Artistaaaaaaaaaa, a por la tercera criaturaaaaa, ez?????
    Muxu haundi bat, juantxito

  12. juantxo

    Aupiii guapisimaaaa,
    Ogia mundiala!!! Hirugarrenaren bilaaaaaaa, alaaaaaa!!! biba la juergaaaa.

    Beste bat zutzat, pelofantix.

  13. idu

    Mmmmmm!!! Nireak bihotz beltza zekalezkoa darama,, mundiala!

  14. juantxo

    Aupa Idu,
    Kasu honetan ere zekalezkoa zeukan, eta dinozun moduan, mundialaaaa!!!

    Muxu bat

  15. Jakoba Errekondo

    Mila esker gurekin gogoratzeagatik eta badakizue, hurrengoan ere nahikoa sagardo izango da hemen, nahi duzutenerako,
    Ongi bizi.
    Jakoba

  16. juantxo

    Aupa Jakoba,
    Gonbidapen tentagarria hik egindakoa, e? Apuntatuta, baina hurrengoan ogia gure kontura izango da. Euretariko bat, hau izan daiteke ez?
    Sarrera honen eskaintza ez da asko gurekin nola portatu zareten kontutan hartzen badugu. Ogi dotorea eta goxoa geratu zitzaidan, hau eurentzat pentsatu nuen, eta hor daukazue.

    Mila esker Teba, Amaia, Toni, Piti eta nire partez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s