Txakinarto eta gari ogia

Bueno, ba ogi honekin Luis Azillonari omenaldi xume bat egitea nahiko nioke eta bide batez nire mirespena azaldu.
Pertsona bategaz gauza asko entzuten dituzu (egiak, gezurrak?) baina ezagutzea beste gauza bat izaten da. Kasu honetan entzundako guztia egia zan, baina nire ustez orain arte entzundakoa ez zen merezi duen neurrira ailegatzen.
Txakinartoa zer den jakiteko berarekin egotea ezinbestekoa da. Gauza asko irakurri daitezke, entzun ere, baina bera da horren gainean gehien dakien pertsona dudarik gabe. Eta oso argi daukat gauza bat, txakinartoa gure artean badago berari esker dela, bere bizitzako ordu eta ordu asko horretan eman dituelako, eta zorionez emango dituenak.
Joee!!! bertan jandako taloa ez dauka izenik. Horrek bai merezi dituela izar batzuk.
Eta ogi hau, hemen duzuena, Luisi esker da.

Osagaiak:

150 gr. galirin txuri ekologikoa (RdS)
150 gr. galirin txuri ekologikoa (Los pisones)
200 gr. txakinartoa
220 gr. ama ore txuria (%100)
390 gr. ura (%82)
13 gr. gatza
Lehenengo aldiz egiten nuela eta ez nuen nahi arrieskatzerik, beraz ogi honek ez dauka misterio haundirik. Gehienak bezala egin dut.
Gatza ezik, beste osagai guztiak nahastu, autolisia, gatza gehitu eta oratu. Eskuetan lagatzen duen usaina flipantea, itzela!!! 1. hartzidura, tolesdurak, formatu, 2. hartzidura eta labekatu, besterik ez.
Honi, hirugarren tolesdura ematea kostatu zitzaidan orea oso oso indartsu zegoelako. Orea sartu nuenean labea 270ºtan zegoen.
Hurrengoan (ez du behar) ur gehiago botako diot onartzen duelako eta txakinarto gehiago ere.

Ogia, gaur, amaren urtebetze eguna ozpakizunean jan dugu, eta den denok haluzinatu egin dugu. Neri borona/artuaren zaporea ekarri dit burura.

Gomendio bat; ahal baduzue bisitatzera joan, ziur nago ez zaretela damutuko, ezta gutxiago ere.

Mila esker, Luis eta familia.


18 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

18 responses to “Txakinarto eta gari ogia

  1. Uauuuuu!!
    A ze itxura…eta kolore horixka horrekin gainera, artoaren tokea gozada bat izan behar du.
    Neri atzo azpeitiko okiñak artoz bakarrik egindako ogi bat eman zidan probatzeko. Esan didatenez fin fin moztu behar da eta esnetan irakiten utzi. Pixkat biguntzen denean katilura bota eta bero bero hartu. Ez omen dago gorputzetik hotza kentzeko hau baino hoberik!!
    Gure aiton-amonek bazekiten zeozer, artazopak egiten ditudanean kontatuko dizuet zer moduzkoak diren!
    Juantxo: artista bat egina zaude. ON EGIN!!

  2. idu

    Ez nuen izan errota bisitatzeko plazerrik, baina txakinarto irina probatzeko aukera izan dut, eta benetan zapore ona ematen dio ogiari. Ai, eta forma perfektu hori Juantxo!! Hauxe ba ogi borobilla

  3. olaia

    Nik errotara joan eta hurrengo egunean taloak egin nituen amaren etxean, meriendatzeko mmm…

    Eta hortik bi egunetara, zuk gaur egin duzun ogiaren antzeko bat. Dagoeneko ez zaigu ia ezer geratzen…

    Oso goxoa dago irina, eta Luis oso oso jatorra, benetan!

  4. Jakoba Errekondo

    Iepa Juantxo, eta bizkaieraz egiten ez dugunontzako: zer da txakinartoa?

  5. Juantxo!
    Zelako itxura duen ogi horrek! Ni errota bisitatu eta hurrengo goizan taloak gozaldu nituen, eta jadanik 3 talo-afari egin ditut!!

  6. juantxo

    Aupa errotari,
    Ogia ikusgarria zan eta kriston zaporea zeukan😉
    Zuk dinozun, borona edo artua, aspaldi ez dut jan baina txikitan mogollon.
    On egin zigun bai.
    Mila esker eta muxu bat.

  7. juantxo

    Aupa idu,
    Ba errota bizitatzea merezi izan zuen, pena ezin zinala etorri. Zaporea izugarria, baina usaina, aii!!! usaina, kristona. Oratu ondoren ez dakit zenbat denbora pasatu nuen eskuak usaintzen, zein ona!!!
    Forma polita, e idu?
    Muxu bat zuretzat ere.

  8. juantxo

    Aupa olaia,
    Taloak e, eta zer moduzkoak geratu zitzaizkizun? Luisek egindako bezain onak?
    Ogia ere ona, ezta? Guri asko gustatu zaigu. Irina mundiala da, joe baietz!!!
    Muxu bat

  9. juantxo

    Aupa Jakoba,
    Txakinartoa, arto mota bat da, besterik ez🙂 eta Luis Azillonari esker mantentzen da gure artean.
    Garai baten Gamiz-Fika inguruan asko ereiten zan baina gaur egun bera da ereiten duen pertsona bakarra. Inguruko batzuekin tratua egin zuen eta beste pare bat baserritar ere hasi dira ereiten berandako.
    Artaburu bakoitzak zortzi ilara arto ditu bakarrik eta oso gogorra da, bestela nire hortzei galdetu😉 Artaburuak jaso ondoren bi egunetan labean sikatzen izaten dituzte.
    Bertan, berak prestatutako taloak jan genituen, eta normalean ferietan saltzen dituztenekin ez zeukaten zer ikusirik. Mundialak!!!
    Irina, oso oso ona da eta neri izugarri gustatu zait.
    Muxu bat

  10. juantxo

    Aupa Marilu,
    Joe, Olaiarena eta zurea irakurri ondoren zuetariko bat ez da animatzen taloen inguruan sarrera bat argitaratzen, ein? Animatuuuu!!!!!!!!!!!!
    Muxu bat.

  11. Aupa Juantxo,
    Oso ogi borobila ta polita ta seguru nago, oso goxua ere bai.
    Jakobarentzat eta jakin nahi dutenentzat hemen duzue>
    2006an argitaratu zuten posterra, arto irinari buruzko informazioa argitzeko.
    Nik oso interesgarria deritzot.
    Zuek esan.
    Muxu bana

  12. Eneritz

    Ze dotorie ogixe Juantxo, eskerrik asko zure lanak erakustearren eta ondino egiten ausartzen ez banaz be, esperantzatxoak piztuta jarraitzen dau neregan. Zuei esker asko ikasi dot, eta jarraitzeko asmotan irakurriko zaittuet hemen.

    Mosuek eta segi holan, lan edarra egiten dozue eta.

    Eneritz

  13. juantxo

    Aupiii teba,
    Borobila, polita eta goxoa ere😉
    Joe, informazioa mundiala, oso polita.
    Muxu haundi bat.

  14. juantxo

    Aupa Eneritz,
    Mila esker.
    Ez laga esperantza amatatzen e?🙂 laster Mallabitik pasako gara eta.
    Mosuek zutzat ere.

  15. Maisu a zelako itxura, museokoa….rediosss

  16. juantxo

    Aupa Zaloa,
    Museokoa ez dakit baina, avatar-ekoa bai😉

    Muxu bat

  17. Nere postekin loturak: Okinaren portzentaia. |

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s