The txakinarto experience- Gamizeko errotara bisita Luis Azillonarekin

Gure bizitzan, batzuetan, denbora gelditu egiten dela ematen du. Aintzinako pertsonaiak gaur egun desagertzear dauden iraganeko lanbideak zelan egin ziren azalduz datozkigu, euren jakituriaz, halakoak galdu ez daitezen. Eurei esker tradizioak ez dira galdu ta oroipenak iraungo du.

Hauxe pentsatu nuen Gamizeko Errota gidatzen duen gizona, Luis Azillona, ezagutu nuenean. Luis kalitatezko produktua biziki defendatzen duen gizona baita. Bere esanetan “Errotak ez du ematen bizi ahal izateko adina” baina, berak gogoz mantendu ta zaintzen ditu bai errota bai txakinarto arto mota.

Luis Azillona – Gamiz errota

Nire barnean halako istorio politak denbora luzerako gordeko ditudala seguru nago. Luis bezalako gizonak aurrean izanda aho zabalik utziko zaituzte, mundu osoan ibilitakoa ta bere errota eraikitzaile, teknikari ta ingeniero bihurtu baita. Pasioz kontatuko dizue zelan bilatu zuen errotako engranajea konpontzeko brontzea, galbahe-motorra zahia baztertu ahal izateko nola asmatu zuen, alegia. Den-dena bere eskuz eta autodidakta erara. Luis oso pertsonai hurbila ta maitakorra da, bere lanbidea ta txakinartoa maite dituena. Errotara bisitan joaten bazara ez duzu inoiz ahaztuko halako esperientzia .

Txakinartoa Ameriketatik ekarritako arto mota omen da. Euskalherrian indabarekin batera ereiten da izurriteari kontra egiteko. Zortzi lerro ale ditu, oso zuntza gitxikoa (beste arto hibrido motekin alderatuz) eta zapore izugarria duena..

Taloak “económica”-ren gainean

Txakinartoak bere ezaugarriak ditu: uztatzen denean fresko dago ta Luisen esanetan “ondino izerdi apur bat dauka”. Orduan, ondoko baserrian adreilu errefraktariozko labean 48 orduz sikatu egiten da. Lehortze prozesuak bere eragina du artoaren irinean: bere zapore ta usainean. Gainera, irina ur hotzarekin oso erraz nahasten da, sinestea zaila egiten den arren. Ez da batere astuna digeritzeko eta gauez lo seko egin nahi izanez gero ez duzu esnearekin nahaztu besterik egin behar, Luisek oso ondo azaltzen duen moduan.

Hurrengo bideoan Luis taloak prestatzen ikusiko dugu.


Bisita honek bere eragin sakona izan du gure blogkideengan. Gure blogeetan argitaratu diren sarrerei begiradatxoa bota besterik ez duzu: rosa rosaela libélula roja, Juantxoren idatziak, hemen euskeraz ta hemen erdaraz, ta nirean be erdaraz.

Zeliako gaixotasun (gluten intolerantzia), gluten alergia edota gari proteina alergia dutenentzat txakinarto irina oso interesgarria eta gomendagarria da. Luisek bere errotan artoa bakarrik birrintzen du. Ez du beste zerealik birrintzen ta ez dago glutenarekin kutsatzeko aukerarik. Txakinarto irina erosi nahi duzuenok, Luisekin harremanetan jartzea besterik ez daukazue ta berak mesulariaz bialduko dizue edozein helbidetara.

Nutrizio aldetik, birrintzen duen irina osokoa da eta Luisek ez dio gehigarririk (aditiboak) gehitzen irinari. Irinak bitamina A ta E ditu baina B taldeko bitaminak ta Niacina oso kantitate eskasean agertzen dira. Ez dauka proteina kantitate haundirik eta gainera, garrantzitsuak diren bi aminoazido (proteinako osagaiak), triptofanoa ta lisina izenekoak urri izaten dira. Dena dela gatz mineral iturria da: fosforoa, potasioa, kaltzioa, magnesioa, sodioa, burdina, kobrea, manganesoa ta zinka. Irin osokoan ere, ernamuinean dauden gantz osasuntsuak, oleiko ta linoleiko gantz azidoak agertzen dira. Arto irinezko nutrizio balioa indartzeko lekaleekin edota barazkiekin batera jatea komenigarria da. Animali iturri diren jakiekin ere jan ahal da: txistorra edota gaztarekin. Informazioa: Composición química y valor nutricional del maíz, FAO-koa (Organización de las Naciones Unidas para la Agricultura y la Alimentación)

Ez nuen inoiz talorik eginda ta gogo haundia neukan. Betidanik oso eginkizun zaila ta korapilatsua zela uste izan dut; ur beroarekin nahasten zelakoan nengoen, edota taloak zabaltzeko burdin beroan egin beharko zela… Baina, Luisek oso argi utzi zigun talo onak egiteko ez genuela halako tresneririk behar. Taloak jateko gomendioak hortxe dituzue: antxoak oliotan, piper gorritxoak, gazta, txokolate, eta abar. Imanol Izaguirrek, Aparthotel Jardines de Uleta-ko sukaldari arduradunak email baten azaldu zidan Baztanen be marrakuku taloa jaten dutela. Gazta zahar zati bat berotzen da etxeko suaren gainean gerrena erabiliaz ta biguna dagoenean taloaren gainean zabaldu. Nire ustez pintxo tabernetan halako taloak dida batean salduko lirateke goxo-goxoak baitira. ea ahuntz gazta ta foie-a desagertzen diren pintxo askotatik ematen baitu jendeari gustatzen zaizkien osagai bakarrak direla.

Katalan eragin haundia daukadanez taloak butifarrarekin prestatzea bururatu zait. Toma fussion cook!!!! Hona hemen argazkitxo pare bat. Ondino estuagoak egin beharko ditut, baina lehenengo saiakera dela kontuan izanda oso pozik nago.

Ze onaaaaaak!!!!!

Hemendixik nire agurrik beroenak Luis Azillonarentzat, nire blog-eko kideentzat, Txema Pascualentzat (Artepan okindegiko nagusia) ta Imanol Izaguirrerentzat.

¡Bon apetit!

8 Iruzkin

Tebak idatzia atalean

8 responses to “The txakinarto experience- Gamizeko errotara bisita Luis Azillonarekin

  1. xabier

    itxura itzela daukate taloek!
    parkatu, lehenengoz idazten dot hemen eta ahiztu zait aurketztea: arratia aldeko ogizale bat naz, zeuen gune honegaz maitementzen hasi dena.
    Txakinartoaren kontu honek gure inguruan sarri entzun dodan “artoigarra” ekarri dit gogora (labean igartzen ei dan zen artoa).
    Gainera, Diman badago artoa lehengo erara ihoten duen errota bat, Indusin (eta besteren bat Zeanurin?)

  2. Aupa xabier!
    Mila esker taloei buruzko eritziagatik . Je, je. Gu oso pozik gaude emaitzarekin baina urrengoetan finoagoak ittea saiatuko dugu.
    Artoigarra izen hori Luisi ere entzunda diot. Ez al da “borona” izeneko ogia antzekoa edota “artoa” be???
    Ta aipatzen duzun errota ( Hauxe al da?. ) apuntatuko dut, agian urrengoetan bisita itteko.
    Mila esker zure maitasunagatik.
    Ondo izan

    • xabier

      iepa Teba!

      Bai, horixe da errotea; gure ingurko jentea bertara joaten da sarri arto-uruna erosten; urun zuririk ez ei dute ihoten.
      Artoigerra arto garauak dira, baina labako suan igartuak, gerora ihoteko eta “jateko”.
      Zuk diñozun beste “arto” hori da esnetan bustita jaten dena; arto-urunarekin egindako opil sendoa; kutxilloagaz ebagita txatalka jaten da (nik dakidala behintzat).

      Gure inguruan, “arto” horretaz gain, pamitxea, baserriko ogia, mokotza eta tremesa (gaurko ogi integrala) egiten izan dira. Gaur egun zapatu-domeketan leku askotan egiten eta saltzen dira oraindik pamitxak eta baserriko ogiak. Diman leku bitan gutxienez.
      Parkatu txapagatik eta ondo ondo ibili!

      • Aupa xabier!!
        Zenbat ikasteko daukat ondino!!! Ogi motiei buruz ta ogi munduko hiztegiari buruz be.
        Ez daukat ezer barkatzerik, txaparik ez baita.
        Eskerrik asko zure informazioarengatik, oso baliagarria baita.
        Ondo ibili

  3. errotari

    Taloa butifarrarekin izugarria egon behar du. Nik atzo bertan jan nuen, baina ogiarekin lagunduta.
    Muxu bat catalunyatik!!

  4. juantxo

    Egun dotoria pasa genuena, bai horixe!!! eta Luis, oso ondo egon zan.
    Laster, berriz ere, irin bila noa. Ez dakit zenbat ogi egin ditudan eta egin beharko ditudanak😉
    Taloak oaindik ez ditut egin baina laster takadatxo bat egiteko asmoa dut🙂

    Muxu haundi bat polittori.

  5. idu

    Pena nik ezin bixitatu izana, ea hurrengo batean Luis ez du ezagutzen, baina txakinarto irina bai, eta zuek diozuenarekin, mereziko du bixitak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s