Ogiaren ingurukoak Ahotsak-en

Euskal Herriko Ahotsak proiektuak Euskal Herriko ahozko ondarea eta hizkerak bildu eta zabaltzea dauka helburu. Ahotsak.com webgunean jasotako elkarrizketa batzuk ikusgai dituzte, eta beste baten batzuk etorkizun hurbilean eskuragarri egongo dira.

Denetariko gaiak lantzen dira adinekoei egindako elkarrizketa horietan, baita ogiaren ingurukoak ere: okinen bizimodua, ogi moetak, banaketa eta salmenta, errazionamendua, … Hemen horietako pasarte batzuk jaso ditut adibide gisa, baina askoz gehiago daude hortik. Bertan murgiltzeak pena merezi du.

Okindegiko lana

Ogi-banatzaile

Ogi ona saldu eta txarra jan

Errotariarekin tratua; ogia egiteko modua

Milesker Badihardugu Euskara Elkarteari Ahotsak.com-eko edukiak cc-by-sa lizentziapean (Aitortu-Partekatu baimen berberarekin)  partekatzeagatik.

3 Iruzkin

Uncategorized, Xabihirulauk idatzia atalean

3 responses to “Ogiaren ingurukoak Ahotsak-en

  1. olatz

    Ni azpeitin nagoenetik ohartu naiz, jendeari entzunez zenbat ikasten den. Hemen ia denak dira baserrian jaiotakoak, eta askok beren kabuz bizirauten zuten, kalera jetxi beharrik gabe. Baratzea eta animaliak zeuzkaten, eta auzolana eta trukea askotan erabiltzen zituzten.
    Eta hau dena orain dela urte gutxi.
    Ezin degu jakintza guzti hau alperrik galtzen utzi…
    Badugu zer ikasia, bai hoixe!

  2. Monika

    Oso post polita eta interesgarria, ahotsak proiektua zein baliagarria den erakusten duena. Gure herriko grabaketetan ere arakatzeko asmoa genuen, gai honen inguruan monografiko bat osatzeko, ea zerbait ateratzen den eta kontatuko dizuet…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s