Suediako arrantzalen ogia

Gogoa nion. Moldea aspaldi erosita nuen baina betikoa, alferkeria, utzikeria, …. zeinek daki.
Sarri, zerbait egiteko aitzaki baten beharra izaten dut, eta kasuan, gauza bera gertatu zait.
Ogi hau Dan Lepard-en liburuan “zekalezko ogi goxoa” izenarekin azaltzen da, baina izena aldatu diot. Zergatik? Arrantzaleen lana izugarri gogorra iruditu eta ogi honek duen istorioa gustatzen zaidalako. Ez dakit egia den edo ez, baina bitxia bai dela behintzat.

Diotenez, Suedian, arrantzaleak denbora luzerako itsasora (Báltico) ateratzen zirenean ogi hau eramaten omen zuten. Itsasoaren baldintzak kontutan zituzten eta horregatik du azala hain beltza, ogia babesteko hain zuzen ere. Jaterakoan, azala kendu, eta barrukoa jaten zuten, azal beltz horri esker mamia bigun mantentzen zelako.
Ez al zaizue xelebrea iruditzen?
NOLA EGIN?
8-10 ordu lehenago beratzen ipini:

  • 240 gr. ura irakiten
  • 50 gr. zekale irin txuria
Aukerako espeziak:
  • Cardamomo hiru lekaren hazi ehotuak.
  • Anis berdearen haziak, koilaratxokada bat.
  • Laranja baten birrindura.
Orearen osagaiak:
  • 200 gr. zekalezko ama orea.
  • 140 gr. ezti.
  • 50 gr. ur 20ºtara.
  • 290 gr. bezperan beratzen jarritakoa.
  • 300 gr. zekale irin txuria.
  • Itsas gatz fina, koilaratxokada bat.
Lehenengo, bezperako nahasketarekin hasiko gara. Horretarako ura irakiten jarri, eta tenperatura 80ºtara jaisten denean, pixkanaka pixkanaka eta pikorrik ez sortzeko ondo irabiatuz, irina gehituko diogu. Estali eta pausatzen laga 8-10 ordu.
Orea egiteko ama orea, ura, eztia eta bezperako nahasketa ondo irabiatu. Irina eta gatza gehitu eta irabiatu berriz ere, ore lodi eta homogeneoa lortu arte. Zekaleak ez du gluten malgua itsaskorra baizik, eta ez du merezi oratzerik. Espeziak gehitzeko asmoa badugu, orain da momentua. Moldea olioztatu, orea bertara bota, eta espatula batekin leundu. Estali eta 25ºko toki baten, 5-6 ordu laga hartzidura egin dezan.
Labea 200ºtara berotzen jarri. Moldearen tamainua duen aluminiozko paper bat olioztatu eta moldera ondo egokituz, estali. Ordu eta erdi labekatu, aluminiozko papera kendu, eta beste ordu bete labekatu azala ondo ilundu arte. Parrila baten gainean ipini, hotza dagoenean moldetik atera, eta olioztatutako landare-paperarekin bildu. Horrela 48 orduz laga etaaa …. on egin.
Goxoa, benetan … eta erreza, oso erreza.
Zein izan ote da, oraingoan, ni martxan ipintzeko aitzakia? Baaa, bi (edo hiru?) urtebetetze.
Norenak? Bata, kuadrilako batzuen alabarena. Astelehenean, 15 urte bete zituen. Ondotxo dakit zein den eguna, ikastolan lanean hasi nintzen egun berean jaio bait zen. Joooer!! gogoratzen dudala.
Besteak, gaur bertan betetzen ditu. Ogiak lagun asko eman dizkit, baina dudarik gabe hau haundiena eta bereziena da, bai horixe!!!
Bati, badakit gustatu zaiola. Besteak, gaizki ez badoa behintzat gaur bertan jasoko du, eta berari ere gustatzea espero dut.
Zorionak, Jone eta Teba.
Un bico para cada unha dende Galicia, guapetonaasss.

2 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

2 responses to “Suediako arrantzalen ogia

  1. Juantxo,
    as usual, you impress me!!! Zenbat maite zaitudan!!!
    Ze gozoa ogia ta ze polita idatzi duzuna. Ez daukat hitzik adierazteko : )
    Ondo pasa Juantxosan,
    segi horren ogi goxiak egiten,
    nire artista maitatua❤

    Ondo ibili ta datorren asteburura arte!

  2. juantxo

    Aupiii,
    Hunkituta? Ba, pozten nau.
    Zekalea asko gustatzen zaizula jakinda, ogia gustatuko zitzaizula banekien😉
    Astea bukatzen ari zaigu baina ondo aprobetxatuta, bai horixe!!!🙂
    Nik ere asko maite zaitut pottola.

    Muxu haundi bat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s