Istanbulen ikusitakoa

Han egun batzuk pasa ostean, gaur bertan itzuli naiz Istanbuletik.

Bertan, okindegi baten paretik pasatzerakoan (badakizue, begiak nahigabe holakotara joaten zaizkigu)  ate ondoan ogiz betetako bi poltsa ikusi nituen zintzilikaturik. Itxuraz okinak bertan uzten ditu ogirik erosteko dirurik ez daukatenek dohainik eraman ditzaten.

Hantxe nengoela, kalean bizi den behartsu bat hurbildu eta poltsetariko bat eraman zuen, behar zuen bezainbeste bakarrik, argazkian agertzen den hori beste norbaitek ere jasotzeko aukera utziz.

Ez dakit egun bereko ogiak edo aurreko eguneko soberakinak ote ziren. Ezta beste okindegi batzuetan gauza bera egiten ote duten ere, nik behintzat ez nuen halakorik ikusi. Baina musulmanen eskuzabaltasunaren adibide on bat iruditu zitzaidan.

Iruzkin 1

Xabihirulauk idatzia atalean

One response to “Istanbulen ikusitakoa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s