Zugarramurdiko inguruetan (I) edo Amaiurko eta Infernuko errotak bisitatu

Zugarramurdi

Aurreko asteburuan okinok txangoan irten gara, eta hainbat leku interesgarri ezagutzeko aukera izan dugu, errota, zereal, irin, ogi eta bertako gaztaren inguruan. Magiaz betetako egunak izan dira, Euskal Herriko ipar eta hegoaldearen mugetan barrena.

Larunbat goizean, kafetxo baten inguruan taldea bildu ondoren, Amaiurko errota bisitatu genuen. Bertan Felipek etxeko txistorraz eta gasna ekologikoaz betetako taloekin hamaiketako ederra prestatu zigun, eta ondoren Amaiurreko historia eta bertako errotaren funtzionamenduari buruzko gauza pilo bat kontatu zizkigun. Bera ere irinen munduan murgilduta bizi dela antzeman genuen, hazien jatorria eta etorkizunarekin kezkatuta. Bertako arto autoktonoaren hazi mordoxka bat oparitu zigun, seguru denok dakigun baten lurretan hauetatik zerbait aterako dela! Bisita oso atsegina izan zen.

Amaiurko errota

Hamaiketakoa dastatzeko txokoa

Inguruko jatetxe polit batean bazkaldu, eta mendi bideetan zehar hainbat kurba eman ondoren, Salaberrikobordan Peiomarik gasna nola egiten duen kontatu zigun. Ingurune zoragarrian bizi dira, naturaz inguraturik. Pena da, baina kanpoaldeko argazkirik ez nuen hartu. Lasai ederrean eman zizkigun prozesuaren azalpenak, ardiak eta arkumeak erakutsi, zerriak ere bai, eta bukatzeko etxera gonbidatu zigun kafetxo bat hartzera, bere amaren konpainian, goxo-goxo. Hemen beste erritmo batera bizi dira, nabaria da. Batzuk etxerako oparitxoarekin atera ginen handik. Mmmmmm, ze goxoa!

Gasna egin berriak

Salaberrikoborda utzi, eta paraje zoragarrietan barna (eta inorekin gurutzatu gabe!) beste kurba mordo bat eman ondoren, Etxebertzekobordara iritsi ginen. Hemen kotxeak utzi, eta ordu erditxo batez misterioz betetako bide zidor bat jarraitu ondoren, Infernuko errotara iritsi ginen. Errota hau aspaldikoa da, eta gerra garaian gauez etortzen omen ziren alea ehotzera, inguruetan kontrolatu gabe zegoen errota bakarra zelako. Ez da harritzekoa, lekutan dago eta! Mendi artean, sakon-sakon sartuta doan erreka baten gainean eraikita dago. Orain berritua dago, atea irekita dauka eta mekanismo guztia ikus daiteke. Argazkian ikus daiteke errekak mugitzen duen mekanismoa, goian errota-harria mugitzen duena.

Infernuko errota

Bueltako pasioa egin ondoren, zerbezatxo bat hartu genuen Etxebertzeko bordan, eta eguna amaitzear zegoenean  Zugarramurdira iritsi ginen, taldeko anfitrioiek eskainitako txokoaz gozatzera. Deskantsatu, oheak prestatu, afari ederra dastatu eta taldeko txiste kontalari txiki eta handiekin afaloste polita pasa genuen. Baten batek gazta zahar (oso zahar) eta laban handi batekin biolina jo daitekeela ere demostratu zuen, besteen begirada beldurtuaren aurrean.

iluntzean

Hurrengo goizean taldekide batzuk oso modu aktiboan hasi zuten eguna, baina hori hurrengo sarrera baterako utziko dugu, hauxe luzeegi geratzen ari baita…

Gero arte, lagunok!

5 Iruzkin

Irinak eta Urunak-ek idatzia atalean

5 responses to “Zugarramurdiko inguruetan (I) edo Amaiurko eta Infernuko errotak bisitatu

  1. juantxo

    Aupiii,
    Onaaa, redio!!!
    Asteburu dotoria, benetan.

    Muxu bana

  2. Ondo aprobetxatu dezue asteburua, bai horixe. Txoko ikusgarriak bixitatu, ikasi, dastatu, eta gozatu dituzuela nabari da. Pozten naiz!
    Ia hurrengo okin-topaketan egon naiteken…azkenaldin beste gauzatxo batzukin liatuta nabil..kontatuko dizuet.
    Muxu haundi bat kuadrilla!!

  3. Ooooooooso polita : )
    Mila esker Mari azalpenak idaztearren.
    Errepikatuko dugu, ez????
    Muxuak

    • mari

      Horixe baietz Teba,
      Matthieuk ateliera martxan jatzen duenean bueltatzea proposatzen dut!
      Ea sarreraren bigarren partea laister publikatzen dugun, niretzat asteburuko bisita izarra izan zen, eta hori erdia ikusi gabe joan behar izan nuela.
      Muxuak,

  4. amaia

    errotak eskolan gabiz pentzetan gure gaia errotak izetea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s