Gluten gabeko panini-ak

Ze gogorra den ikerlariaren bizitza!

Lan haundia izan eta tarteka estresa metatzeaz gain, momentu goxoak ere izaten ditugu. Une honetan “International Coeliac Disease Symposium” (Nazioarteko Gaixotasun Zeliako Sinposioa) ekitaldira gonbidatua nintzen, Oslon (Norvegian). 
Gainera, oso jende atseginarekin joan nintzen (hemendik agurtzen zaituztet). Eurekin momentu polit ta interesgarriak konpartitu nituen. Egia esan Norvegiatik pozarren itzuli nintzen, penaz, eta itzultzeko kriston gogoarekin. 

Zeliako gaixotasun monografiko nazioarteko ekitaldi baten imajina ezazue zenbat zientzia ikusteko aukera dagoen. Ikerkuntzako “pope”-ak ezagutzen dituzunean, aurpegia ta ahotsa ipintzen dizkiezu. Jende atseginarekin egiten duzu topo, ze moduz zauden galdetzen dizutenak, oso lagungarriak direnak, aholkatzen dizutenak. Sinestezina da. Eskandinavian gluten gabeko elikagaiak egiten dituzten enpresak ezagutzeko grina haundia ere neukan. 

Batzuek badakite zein zaila den gluten gabeko irinak erabiliz, ogia egitea. Aitortu behar dut behin saiatu nintzela, eta emaitza hain txarra izanda, zaramara bota nuela. Aurrerantzean, “gluten gabeko ogiak ta produktuak” izenarekin sarrera bat idazteko asmoa dudanez, irakurtzeko aukera izango duzue. Ogia egiteko aparte, beste gauza batzuetarako balio duen gluten gabeko osagai nahazketa perfektuaren bila jarraitzen dut. Nire ustez gluten gabeko produktuak eskuragarriak, elikagarriak, goxoak ta anitzak izan beharko lirateke. Eskatzekotan….

Halere, zeliako gaixoa daukaten familietan, elikagaietan duten aurrekontua hirukoiztu egiten omen da. Produktu hauek, nutrizio aldetik nolakoak izango ote diren nire zalantzak ditut; oso eszeptikoa bainaiz. Normalean, elikagai hauek almidoia (arto irinetik, arroza edota galirinetik, behin gluten kenduta), azukreak eta gantzak dute osagai nagusi. Gluten gabeko produktu askok bere ezaugarri nutrizional batzuk betetzen dituzte, kaloriak, proteina ta karbohidratoak, alegia. Baina, zer gertatzen da zuntzarekin, bitaminekin, gatzekin? Akaso gantz saturatu asko dute? Gluten dituzten elikagaiek baino kaloria gehiago ote dute? Erantzun zehatza izateko, galdera hauek, elikagaiak egiten dituztenei egin beharko genien.   

Normalen, produktuak frogatzera ez naute gonbidatzen, baina produktu honen berri nahi izan dudalako ematen dizuet, besterik gabe. Elin Cornell (beheko argazkian) ezagutu nuen Cornells Alternativ paradan eta, euren irin nahasketekin eginiko ogiak ta produktuak dastatzeko aukera izan nuen. Berbetan hasi ginen eta nik gustora frogatuko nuela komentatu nion ogiak, gofreak, pizzak, eta abar labekatzeko oso aukera ona iruditu zitzaidalako. Nire ustez, duen desabantaila bakarra bere prezioa da. Norvegian, dena, hemen baino garestiagoa izaten da: kafe batek 5 euro balio du, garagadoak 11, eta abar. Cornells irin nahasketak (750 gramoko paketea) 120 NOK balio du (15,5 € gutxi gora behera), garraio barik, eta kontuan hartu Norvegia Europar Batasunatik kanpo dagoela. Dena den, Elinarekin harremanetan jarri nahi izanez gero bere weborrialdean edota helbide elektroniko honetan egin ahal duzue. Cornells produktuak erosteko interneteko denda BonusHelse izenekoan lortu ahal dira. Zoritxarrez, bai Cornells weborrialdean bai BonusHelse interneteko dendan Norvegiarrez daude.
Elin Cornell (erdian dagoena)
Jonas Meek (ICDS 2011) argazkilariaren esker
Elini bere produktuak jakinaraziko nituzkeela egiaztatu nion berak zeliako gaixoen elikadura hobetzeko ikuspegiari oso egokia iruditzen zaidalako. Egia da bere ogiak zapalak direla baina ze goxo dauden. Ez ahaztu Elinena beste ikuspegi bat dela. NIk ekarritako irin nahazketa pakete urdinekoa zan, “Mel-og frøblanding” izenekoa, (itzulpen zuzena “irin osoko sendoa” lirateke). Nahasketa honetan: quinoa, quinoa malutak, artatxiki malutak, arroz malutakamaranto irina ta kalabaza haziak, denak ekologikoak. Taulan 100 gramo produktu ta panini bakoitzeko (orea soilik) nutrizio balioa laburbiltzen dizuet. 

Halako nahasketan pseudozerealak, gluten gabeko irinak ta fruitu lehorrak (kalabaza haziak) daude. Quinoa ta amarantoa landareak dira, ezaugarri nutrizionalak harrigarriak dituztenetarikoak. Gluten gabeko produktuak egiteko gero eta gehiago erabiltzen direnak. Esnekirik ez duenez, laktosari intolerantzia edota esne produktuei alergia dietenek ere, jan ahal dute. 

Hauxe da Cornells irin nahasketa itxura

OSAGAIAK, 8 panini-ak egiteko: 

  • 330 g Cornells irin nahasketa, pakete urdina “Mel- og frøblanding” 
  • 165 g ur
  • 25 g oliba olio
  • 5 g gatz
  • Apaintzeko, zuek nahi dituzuen osagaiak: tomate saltsa, pistoa, txanpinoiak, piper berdea, tipulina, eta abar

EGITEKO:

Robot-an edo kafe-errotan irin eta hazi nahasketa birrindu (nik thermomixa erabili dut; 10garren abiaduran, pare bat segundu). 
Gatza, olioa ta ura bota eta ondo nahastu. Utzi 30 minutu atsedenaldia hartzen. 
Orea oso biguntxoa da ta eskuz oso erraz maneiatzen da. 8 bolatxotan zatitu (60 gramokoak). Labeko erretilua landare-paperarekin estali. 

Eskuak olioztatu eta 10 zentimetroko diametroa izan arte bolatxoak zapalzu. Gustoko dituzuen osagaiak gainetik ipini (argazkian: pistoa, txanpinoia, piper berdea, tipulina, antxoa ta mozzarela gazta)

200 gradutan, 15 minutu inguru labekatu. 
Oso goxoak daude. Mila esker Elin.

On egin dezazuela!!!

2 Iruzkin

Tebak idatzia atalean

2 responses to “Gluten gabeko panini-ak

  1. juantxo

    Aupiii,
    Sarrera oso interesgarria eta itxura dotoria panini hoiena, ezin hobea esango nuke.
    Baina nire kasuan, ezjakintasunetik zalantza bat daukat.
    Ogi dexente egin ditut, beti tresna berdinak erabiliz. Egunen baten gluten gabeko ogia edo paniniak edo …. egitea bururatzen bazait, tresna hoiek erabili ditzaket? Ez dira egongo “kutsatuta”?

    Muxu haundi bat.

  2. Aupa Juantxo,
    Mila esker!
    Zure galdera oso ona ta egokia dela uste dut. Egia da zure eta nire sukaldeetan bai tresneria, bai errota bai laba glutenekin kutsatuta dagoela irin arrasto guztiak ezin baitugu erabat kendu. Benetako gluten gabeko ogiak edota elikagaiak prestatzeko kontu haundiz ibili behar da leku berean gluten daukaten aleak erabiltzen baldin badira.

    Muxu haundi bat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s