Ama ore desberdina II.

Hemen duzuen ogia, honen berdina da.

Taxua desberdina, artaziekin eginda. Hortik punta zorrotz hoiek.

Eta orduan? pentsatuko duzue.
Ba, gauza bat bai duela desberdina, garrantzi haundikoa gainera esango nuke.
Hasteko, aurrekoan bezala, pasa zen ostegunean ama ore desberdina (aurre-hartzigarria?) egin nuen. Goizeko 07:00etan prestatu, sukaldeko mahai gainean utzi eta lau ordura hozkailuan sartu nuen.
Eta nun dago desberdintasuna? baaa, denboran.
Ama orea prestatu nuenetik, ogia egin arteee ……… 74 ordu t´erdi pasa zirela. Hiru egun pasatxo eta emaitza hor dago. Nire ustez, oso erosoa eta kriston autonomia eman dezakena, estuasunak amaitu dira😉.
Zuei, zer iruditzen zaizue?
  • Atzo, nire blogeko sarrera prestatzen nengoela albiste txar bat jaso genuen. Deportiboko lagun bat, mendi istripu baten ondorioz hil zitzaigun.
Sarrera hau, hiri dedikatua Juan Luis.
Animo!!! MertxeZiortzaEhari, ….
Muxu bana.

2 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

2 responses to “Ama ore desberdina II.

  1. Aupa Juantxo!
    Atzo esan nizun bezela oso ogi dotoria legami apurra erabilita. Oso egokia denbora luzea izan ezean. Seguru nago goxo goxo dagoela, ez dut zalantzarik.
    Puntatxoak oso politak, baietz!!
    Dedikatoria ere oso hunkigarria Juantxo.
    Muxu haundiiiiiiaaaaaaa

  2. juantxo

    Aupiii,
    Ogia dotoria, bai, baina askoz dotoriagoa hozkailuan pasatu duen denbora. Hiru egun asko dira eta berdin berdin funtzionatu du, eta horrek, lasaitasun ederra ematen digu ez duzu pentsetan?
    Taxuak emateko beste modu bat, joku haundia eman dezaken modua. Punta politak eta kriston ziztadak ematen dutenak, kopon!!!
    Juan Luis-ek, dedikatoria hau eta askoz gehiago merezi zuen pertsona zan, bai horixe!!! eta ogi honek dituen puntak, berak igotakoak dirudite🙂 elurra ta guztiz😉

    Muxu haundi bat polittori, eta mila esker.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s