Eguraldi txarrarekin sukaldean jo ta fuego

Pasadan asteburua sukaldean emon neban eta… nola ez, labeari martxa emon neutsan.

Ogia, galletak eta Txokolatezko Muffinak egin dodaz. Muffinak … mmmmhhhh… benetan gozoak egozan, behintzat nire familia eta lagunei zoragarri gustau jake.

Ogiarekin hasiko gara. Juantxoren “Gorputz zuria, bihotz beltza” errezetarekin egin neban hemen baina etxean neukazan osagaiak erabilita. Hau da, ama ore zuria erabili neban, nire ama orea zuria dalako, eta baltz tokea emoteko “Rincon del Segura”ko urun zuri ekologikoaren 130 gr ordez “Rincon del Segura”ko urun integral ekologikoa ipini dot. Oraingoan ez dot bannetoia erabili, oren ordez ogi txiki biribil eta luzenka batzuk egin dodaz.

Emaitza … oso, oso, ona. Ogiak benetan gozo egozan eta gainera, Juantxoren aholkuei esker ogiak politak eta benetan karraskatzu egozan. Mila esker, Juantxo.

Muffinak, ere, zoragarriak egozan. Dan Leparden “Chocolate Custard Muffin” errezeta erabilita egin nebazan hemen baina laranja toke batekin. Niretzat Laranjak eta Txokolateak kriston bikotea egiten dabe, ta…

Nire aldaketa txikiekin egindako errezeta itxiten deutsuet.

Txokolate kremako Muffinak

50 gr Maizena Irina

3 koilarakada kakao-hautsa

100 gr azukera baltza

225 ml ur otza (nik, laranja baten zukua eta 225 ml bete arte ura)

75 gr gurina, kubo txikitan

125 gr txokolate baltza, zati txikiak eginda

75ml eguzki-lore olioa

2 arrautz handi

125 gr urun

2½ koilara txiki Royal legamia

laranja azukrea: 125 gr azukera eta laranja baten azala irabietako tresna edo Thermomix ekin ondo birrindu. Ez badaukazue olango tresnarik laranja birrindura azukerakin nahastauta ere balio dau.

Lehenengo, krema egin behar dogu: Maizena, kakao-hautsa, azukera baltza eta ura lapiko batera bota, lapikoa sutan ipini eta nahastau su txikitan irakin arte, lodi eta gozo egon arte. Sutik atera, gurina eta txokolate zatiak gaineratu eta nahastau desegin arte, ondoren eguzki-lore olioa eta arrautzetariko bat gaineratu eta nahastau ostera bat eginda geratu arte. Beste arrautza eta laranja-azukera gaineratu eta nahastu barriro krema gozo eta lodia lortu arte.

Neurtu uruna eta Royal legamia bol batean, nahastau eta krema gainera bahetu eta nahastau ostera ondo elkartuta egon arte.

Paperezko madalena moldeak Muffin erretilu baten ipini eta txokolate kremarekin bete.

Berotu labea 180 zentigradutara eta egosi laban 25 minutu.

4 Iruzkin

Uncategorized atalean

4 responses to “Eguraldi txarrarekin sukaldean jo ta fuego

  1. olatz

    Uauuuuu!!
    Zure etxean eguraldi txarra noiz egingo zain egongo dira, holako zapore festa prestatzen badiezu!!
    Ogiek itxura itzela dute, eta muffin-enak ez dauka izenik…mmmm!!!
    Probatuko det zure errezeta, madalenak egin izan ditut, baina ni naizen txokolaterakin muffin-ena izugarria izango da.
    Labetik atera behar den usaina imaginatzea bakarrik…eneeee!!!!

  2. mari

    Aupa martxosa, segi horrela!
    Oso errezeta tentagarria, batez ere bigarrena, ea proba egiten dudan. Agian hurrengo asteburu euritsuan…

    muxuak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s