Intxaur eta mahaspasa ogia

Gabonak berton daukaguz eta horregaitik egon naz pentsetan zer gauza aurreratu ahal dodan gabon bazkari/afariak obeto eramateko.

Gabonetan “Micuit”a prestatzen dot eta hau prestatzea pentsetan nengoela intxaur eta mahaspasa ogia prestatzea bururatu jat “micuit”arekin batera ateratzeko.

Ogiak egin, xerratu eta izozkailuan sartu dodaz behar dodazanean izozkailutik atera, erre apur bat eta ateratzeko prest eukiteko.

Erabili dodan errezeta, ogiekin hasi nintzanean Babett en ikastaroan ikasi nebana da.

Hemen errezeta:

400gr.   ogia egiteko uruna

400gr.   urun integrala

470gr.   ura

400gr.   ama orea

100 gr.  intxaurrak

100gr.   mahaspasak

22gr.     gatza

Bol baten nahastu ama orea, ura eta urunak, eta itxi ordu erdi batez tapauta.

Mahai gainea olioztatu eta orea bertara atera rasketagaz lagunduta. Gaineratu gatza eta eskuak bustita dekozuzen bitartean ore barruara sartu. Oratu, nahi duzuen teknika erabiliz, itsaskor ez egon arte.

Intxaurrak eta mahaspasak gaineratu, ore barruan sartu eta tolestu. Oratu apur baten, ondo banatuta egon arte. Orea tolestu eta boleatu.  Olioztatutako bol baten sartu eta ordu eta erdiko hartzidura egiten itxi. Denpora eta gogoa badaukazu, tolestu pare bat egin hartzidura onetan.

Denbora pasa ondoren orea ondo jaiki dan egiaztatu.

Ondoren, boletik atera, oratu txiki bat egin, orea ebagi (behar izan ezkero), boleatu eta itxi hogei minutu bat.

Forma emon eta banetoi edo “couche” baten ipini. Bigarren hartzidura emon orea bikoiztu arte, gitxi gorabehera ordu bi eta erdikoa.

Labea, 250 gradutara berotzen ipini metalezko ontzi bat barruan daukala.

Orea banetoian igon bada, urunetik pasauko ohol baten edo erretilu baten gainera atera eta ebagia emon.

Ogia sartu baino lehen,  ura irikitan bota metalezko ontzian. Hamabost minutu pasa ondoren ura atera eta ordua erdira bajatu tenperatura 215 gradutara. Berrogei eta bost minutu pasa ondoren begiratu ia eginda dagoen.

Ogia prest dagoenean, zabaldu labako atea eta hamabost minutu bat itxi laba barruan. Gero atera eta itxi hozten “rejilla” baten gainean.

Ez daukat xerren argazkirik baina niretzat zulo larregi atera dira. Hurrengoan formakeran moldeko ogiaren teknika erabiliko dot “micuit”a ez galtzeko zuloetatik.

3 Iruzkin

Uncategorized atalean

3 responses to “Intxaur eta mahaspasa ogia

  1. Ba igual zulo haundiak dituen baina itxura dotoria be!
    Oooooso politak : )
    Muxu haundia

  2. mmmmmm, zuloetan micuit gehiago sartuko da! jeje

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s