Zapatuko erroskoiak

Beno,

Hau poza!

Pasa den zapatuan, 17an,  gure blogeko bost pertsona txoko baten batu ginen erroskoiak ta ogiak egiteko. Eguna luzea izan zen, baina ez neketsua ezta aspergarria bez. Bost erroskoi, sei blogkide ta euria.

“Kedada” ondo atara zedin, bezperan dena prestatzen hasi nintzen.

Goizean goiz erroskoi orea etxean prestatu nuen, huraxe gure postrea izango baitzen. Beranduago txokoan beste 4 erroskoi prestatu genituen, bat laktosa gabekoa.

Hemen duzue zelan egin genituen.

OSAGAIAK

Prefermentoa:
  • 90 g Harimsa markako indar irina.
  • 2 g legami freskoa.
  • 55 g esne erdigaingabetua.
Infusioa:
  • 70 g esne erdigaingabetua.
  • limoi eta laranja azalak.
  • kanela-zotza.
  • 15 g azahar.
  • 25 g ron-a.
Orea:
  • 260 g Harimsa markako indar irina.
  • 8 g legami freskoa.
  • prefermentoa.
  • 2 arrautz ertainak “M”.
  • 100 g azukre (bete barik badoa) edo 75 g (esnegainarekin beteta badoa).
  • 50 g infusio.
  • nahi bada, laranja eta limoi azal birrindua.
  • 70 g gurina.
  • gatz pittin bat.
Apaintzeko:
  • arrautz bat margotzeko.
  • almendrak.
  • fruta antzigartuak.
  • azukre buztia, …..
  • nahi den guztia.

EGITEKO MODUA

Prefermentua: bi ordu lehenago edo bezperan prestatu. Prefermentuko osagai guztiak nahastu ta utzi. Hozkailuan gordetzekotan utzi kanpoan 15 minutu  inguru legamia aktibatzeko, ondoren estali ta gorde.
Infusioa prestatu. Lapikotxo baten esnea, kanela zotza eta zitriko azalak irakiten ipini, baztertu. Epeltzen denean ron-a ta azahar ura gehitu.
OREA:
OSO GARRANTZITSUA: Harimsa markakoa ez den irina erabiliz gero, ez ipini bapatean likido guztia. Irin guztiek ez dute likido kantitate bera xurgatzen, ta likidoa bapatean botatzen badiozue orea likiduegia eta orekatzeko OSO ZAILA geratuko zaizue. Ez ahaztu!
Oratzeko olioa behar baduzue, erabili beldur barik.
Oratu ondoren, orea, olioztatuko bol batean sartu. Estali ta utzi leku epel baten.
Lehenengo hartzidura: 2 ordukoa 23 gradutan (berogailua piztuta zegoen)
Orea mahai gainera atera, pixkat oratuz gasgabetu egingo dugu (behar izanez gero olioa erabiliz). Bolatxo forma eman eta hamar minutu inguru erlaxatzen utzi.
Labako papera prestatuko dugu erretiluaren gainean ipintzeko.
Eskuak irineztatu ta bi hatzamarrekin oreari erdi erdian zulotxoa egingo diogu, gero airean hartuko dugu ta bueltak emanez irekiko dugu erroskoaren forma tipikoa hartu dezan. Labako paperaren gainean ipini ta arrautz irabiatutarekin margotu. Toki epel baten utziko dugu.
Bigarren hartzidura: 2 ordukoa 23 gradutan (berogailua piztuta zegoen)
Laba 220 gradutara berotuko dugu .
Erroskoia, labekatu baino lehenago apainduko dugu: lehenengo arrautz irabiatuarekin margotu ta gero almendrak, fruta antzigartuak, azukrea…

Labekatzerakoan 220ºtara sartuko dugu, ta gero 200ºtara jaitsi, 16 minutu inguruan egina egongo da.
Eginda dagoen edo ez jakiteko, labana sartu ta garbi ataratzen bada eginda daukagu.
Zuon erroskoiak goxo goxoak  eta gureak bezain arrakastatsuak izatea espero dut.

15 Iruzkin

Tebak idatzia atalean

15 responses to “Zapatuko erroskoiak

  1. Arratiko

    Itxura itzela dukate!! Zorionak!
    danok parauko gara roskoiak egiten aurtengo Gabonetan.
    Zalantza bat: prefermentoaren ordez ama oroe erabili lei? esneagaz errefreskatuta…?

    eskerrik asko

  2. Aupa Arratiko!
    Hemen duzu erroskoia ama orearekin egiteko lotura. Gure blogkide Juantxok pasa den urtean argitaratu zuena. Ta, ama orea esnearekin elikatu ahal da bildur barik.

  3. Itxura BIKAINA dute benetan!! Benetako profesionalak, ez gaur egun okindegietan saltzen dituzten “prefabrikatu” horiek bezela. Egun ona pasa zenuten orduan, aiii, gogoratu nintzen zuekin bai,,, ea hurrengoan! Nik ere jan dut jada etxeko errosko bat,,, mmmmmmmmmmm!

  4. Aupa idu!
    Mila esker. Egun ederra pasa genduan, bai. Pena zuek ez etortzea baina zuetaz gogoratu ginen, ez pentsa!
    Animatu erroskoi hau egiten. Erreza ta goxoa, benetan.
    Muxu haundiiiaaaa

  5. Eneritz

    Hori enbidia!!
    Gabonetako oporretan bat behinik behin egiteko asmoa dut neuk ere, kontatuko dizuet zelan urteten daben.
    Musuak eta ondo pasa oporrak

    Eneritz

    • Aupa Eneritz!
      Erroskoia prestazen baldin baduzu ez duzu inoiz erosi behar izango.
      Zure esperientzia kontaiguzu mesedez.
      Musu haundi bat ta ondo pasa zuk ere bai!

  6. mari

    Uauuuuuu!
    Gabon hauetan tartetxo bat hartu saiatu behar dut, beldur pixka bat ematen didan arren.
    Larunbatean ni ere gogoratu nintzen zuetaz, ea hurrengoa noiz egiten dugun!

    mxk

  7. Ummmmm!!! Zein Itxura ona. Pena bat zuekin egon ahal ez izatea. Ia hurrengoan posible dan. Musu haundi bat.

  8. Aupa mari!
    Mila esker gutaz gogoratzearren : )
    Gu ere zuetaz akordatu ginen.
    Probatu erroskoia; nik uste dut hau ez dela zuk egin duzun gaularik zailena.
    Muxu haundi haundi bat
    Animo guapa!

    Aupa Ainhoa,
    Oso itxura guapa guapa ta zapore ederra.
    Besarkada haundia ta muxuak!

  9. Teba estupendo roscón. Observo que ha greñado y a mi me ha pasado lo mismo con el roscón que hice para la cena del día 5. Yo lo achaco a que le faltó un pelín de 2ª fermentación y en el horno tiró mucho para arriba. ¿que opinas?. Desde luego los intolerantes a la lactosa ya no tienen escusa para comer roscón.
    Petons

    • Hola Roser,
      Efectivamente en mi experiencia este año con los roscones he podido comprobar que unos se han abierto y otros no, como el que he horneado hoy. Pienso igual que tú, creo que es que no ha completado la 2ª fermentación y te lo comento porque esta mañana he horneado uno que ha estado 36 horas en la nevera haciendo la 2ª fermentación. Se ha inflado bastante y ha cogido un volumen majete. Después lo he sacado esta mañana y ha estado media hora a temperatura ambiente antes de hornearlo. Éste no se ha abierto y ha cogido un volumen impresionante. Es el que se van a comer en el curro el lunes : )
      Seguro que estarán encantados.

      Petons

  10. olatz

    Kaixo teba!
    Atzo egin nuen erroskoa zuen errezetarekin, eta izugarria atera zen!! Gogokin nago beste bat egiteko, ze zati txiki-txiki bat jan ahal izan nuen, eta gogokin geratu nintzen…Hurrengoa neretzako bakarrik, jeje!!
    Gainera orain bat gehio gera familian🙂 , eta sake ederra dauka gainera, beraz gutxienez birengatik jatea tokatzen zait!

    Besarkada hestu bat kuadrilla guztiari!!!

    • Aupa Olatz!!!
      🙂

      Aupa zu!!!! Zu arrakastatua izateak izugarri posten nau. Arten nire lankide batzuek ta Marik ere bai errezeta hauxe frogatu dute eta emaitza ezin hobea izan da. Guztiok pozik, ni pozarren. Benetan.
      Azkeneko erroskoia gaur goizean labekatu dut. Orain plaztikozko filma bilduta hozkailuan gorde izango dut datorren astelehenean hamaiketakoan dastatzeko ta espero dut zu bezain arrakastatsua izatea.
      Zaindu umetxoa ta zu be. Ondo pasa, bale???
      Besarkada sakona ta, bide batez urte berri on.
      Muxu haundia

  11. eneritz

    Kaixo Teba
    Gure etxean aurtengo errege eguneko bazkariko erreoskoa nik egina jan dugu!! eta ze arrakasta, datorren urtean ere egiteko eta ni pozik, noski!! baina baten faltan bi ere egin nituen, bata nire gurasoen etxerako eta bestea nire senarraren familiakoek jateko. Morenoegiak atera zitzaizkidan, ez nintzen fijatu aluminio paperaren detaileaz… Eta beste post batean irakurri nizunez, legami freskoa konjelatua neukan eta harekin egin nuen eta txapo!! Gehien gustatu zitzaidana baina, eskuz oratzea izan zen, eta noski guatura jan zela ikustea. Argazkiak jarriko ditut Facebookean emaitza ikus dezazun.

    Muxuak eta eskerrik asko berriz ere

    Eneritz

  12. Aupa Eneritz!
    Ez dakizu zenbat pozten naizen! Benetan😉
    Urrengoetan ez ahaztu aluminiozko papera gogoratzea ore hau oso erraz beltzaratzen baita.
    Mila esker nire jarratzaile izatearren.
    Muxutxuak ta urrengora arte

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s