Santo Tomas ogia

Santo Tomas eguna dela eta, txorixoz beteriko opil bat egin dut nire mutilaren eskaeraz. Gainera, ogi osoa jarraian egiteko astirik ez nuenez, lehen hartzidura hozkailuan egin nuen, egun batetik bestera utziz.


Osagaiak:

  • 250g gari irin zuri
  • 140ml ur
  • Gatz pixka bat
  • 3g legami fresko
  • Txorixo bat

Lehenik eta behin, irina, ura, legamia eta gatza nahastu nituen koilara batez lehenik, eta eskuz, ondoren. 10 minutu horrelaxe utzi ondoren, ondo oratu nuen dena, eskuz, orea lixo-lixo eta ‘membrana proba’ pasa zuen arte. Orduan, olioztaturiko ontzi batean sartu, plastiko batez estali (ez lehortzeko) eta hozkailuan sartu nuen hurrengo egunerarte.

Hozkailutik ateratakoan, desgasifikatu, opil itxura eman eta 5 minutuz lasaitzen utzi nuen. Ondoren, forma luzexka eman eta barruan txorixoa sartu nuen. Ondoren, orearen gainazalari tentsioa eman nion eta opila prest utzi nuen. Bitartean, labea berotzen jarri nuen 230ºC-tara. 45 minutu igaro ondoren, orea berriz igota zegoen, eta labea beroa zenez, laberatu egin nuen. Lehen 20 minutuak 230ºC-tara ur-lurrunarekin, eta beste 25 minutu 200ºC-tara eta urik gabe.

 

OHARRA: Errezeta hau hemen topa dezakezue gazteleraz.

AVISO: Podéis encontrar esta receta en castellano aquí.

4 Iruzkin

Olaiak idatzia atalean

4 responses to “Santo Tomas ogia

  1. mari

    Aupa artista, hori da opiltxo dotorea!!!
    Santo Tomas eguna niretzat oso maitatua da, parte zaharrekoa izateaz gain, egun horretan jaio bainitzen! aurten ere Zumaian lanetik irten eta trenez buelta bat ematera joan nintzen, eguraldi horrekin penagarri xamarra zegoen arren.

    Muxu handi bat,

  2. Itzi

    oso onaaaa!!!
    zorionak… asko gustatu naiz zure bloga

  3. Olaia que rico se ve este pan. Está claro que con muy poca levadura y tiempo salen buenos panes.
    Petons

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s