Mari Domingirentzat briotxea

Nik uste pare bat urte pasatu direla Tebak briotxearen errezeta pasatu zidanetik.

Han zegoen, sukaldeko liburuen apalategian gordea.

Bere momentua itxoiten.

Eta momentua azkenean ailegatu zen, pasaden astean. Gabon hauetan gure etxean Olentzeroren laguntzaile lanak egin dituen norbaiti eskerrak emateko zerbait berezia egin nahi nuen eta briotxeaz oroitu nintzen.

Hauexek dira osagaiak:

– 500 gr. indar-irina

– 57 gr. azukre

– 10 gr. gatz

– 337 gr. arrautze (6 arrautzeren pisua, pil)

– 15 gr. legamia fresko

– 250 gr. gurin

Lan gehiena aurreko egunean egin behar da:

1.- Osagai guztiak (gurina izan ezik) nahastu eta oratu.  10 bat minutuz.

2.- Gurina gehitu eta oratu, oratu, oratu, oratu. Ore xuabe-xuabe eta distiratsua gelditu behar da. Oratzea briotxearen zatirik garrantzitsuena da, gero ondo igo dadin.

3.- Hozkailuan sartu.

Egunean bertan:

1.- Hozkailutik atera eta 30-60 minutu utzi giro-tenperatura hartu arte.

2.- Forma eman eta hartzitzen utzi, tamaina bikoiztu arte. Briotxe bakarra edo hainbat briotxe txiki egiten bada, denbora gehiago edo gutxiago izango da.

3.- Arrautzakin margotu eta 190ºtara dagoen labean sartu (haizagailuarekin hobe). 10 minututara zilar-papera jarri nion gainetik, eta 15 minutu gehiago izan nuen barruan. Halere, hurrengoan zertxobait gehixeago kontuko dudala iruditzen zait.

Nahiko harrotu zen arren, hozterakoan berriz ere pittat jeitsi egin zen, pentsatzen dut denbora gutxiegi egon zelako.

Milesker M., zure laguntza gabe norbait oparirik gabe gelditzeko zorian egon zelako.

13 Iruzkin

Irunek idatzia atalean

13 responses to “Mari Domingirentzat briotxea

  1. mmmmmmmmmmmmm…….zelako itxura

    • Labetik aterata ikaragarrizko itxura zuten. Egia da, eta ez dut erran, labetik aterata Iduren sagarrekin egin nuen pseudo-jaleaz pintatu nituela. Horregatik itxura disdiratsua…

  2. Ainhoa

    Oso itxura ona. Probatu beharko dot.

  3. Que bó que sembla aquest briox i la forma que li has donat me sembla molt original. A veure si ho encerte, gurin es mantequilla i arrautze es llet?.
    Petons

  4. mari

    Uauuuuu, zorionak! Mari Domingik urtero bere lanak txukun egiten jarraitu baietz!

    Muxu handi bat, eta beste bana lau begi-pare urdin horientzat (bueno, hiru pare urdin eta bestea berdea, uste dut)

    Uiiiii Roser, casi-casi!😉

  5. mamen

    Itxura primeran zegoen eta oso goxua ere. Hurrengo gabonetan Olentzerori laguntzeko prest nago.
    Mila esker denagatik.

  6. Pare bat urte????
    jaaaaaaaaa?????
    Ezin dut sinetsi pare bat urte pasa dituela.
    Oso briotxe ederra, guapa.
    Muxu haundia

  7. Mari domingi izan nahi dut!!! A ze itxura Irune!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s