Bonpain (%100) arabarra.

Eibarko kontsumo kooperatibako partaidea naiz. Bertan kontsumitzen dugun guztia ekologikoa da, eta era guztietako jendea gabiltza. Euren artean Biolur-eko teknikari bat.

Behin, ogia gora ta behera hasi ginan. Orduan, ogia egiten nuela enteratu zan eta errota txiki bat nuela ere.
-Alea edo irina erosten duzu? Non? galdetu zidan
-Biak, normalean interneten bidez Albacetetik ekartzen ditut. Hemengoa kontsumitzea nahiko nuke baina ez dakit norbaitek ekoizten duen, esan nion.
-Ui, ba nik ezagutzen dut ekoizle bat. Adolfo du izena eta Heredia-koa da, alea saltzen du, baina errota baldin baduzu ez daukazu problemarik.
Adolforen telefono zenbakia eman zidan. Deitu nion, eta duela urtebete inguru bertatik pasa nintzan. Berba dezente egin genuen eta ale kilo batzuk ekarri nituen, Bonpain garia hain zuzen ere. Pare bat kilo Tebari pasatu nizkion, eta beste hainbeste hor zeunden, etxeko izkina baten erdi ahaztuta. Probatzeko gogoa neukan ….
Larunbatean errota martxan ipini nuen, dena ehotu eta %78-ko erauzketa egin nion. Irina prest.
Ama orea hozkailutik atera, 10gr. hartu, eta elikatzen hasi nuen. Bi bider elikatu eta domekan, goizeko 8:00etan, prest neukan.
Osagaiak:
  • Arabako Bonpain irin ekologikoa, 600 gr. (100 gr. ama orean)
  • Ura, 445 gr. (100 gr. ama orean)
  • Gatza, 12 gr.
Bol baten 500 gr. irin jarri nituen, 275 gr. ur eta 200 gr. ama ore.
Nahasketarekin hasi bezain pronto ur gehiago behar zuela ikusi nuen. Beste 25 gr. gehitu nizkion eta berehala gehiago zurrupatuko zuela konturatu nintzan. Pixkanaka pixkanaka gehitzen joan nintzan 345 gr.-ra ailegatu arte. Beharbada pixkat gehiago ere onartuko zuen, baina momentu horretan zeukan ehundura gustatu zitzaidan eta ez nion gehiago bota.
Ordu erdiko autolisia eman, gatza gehitu eta oratu. Errez oratu nuen, pixkat itsatsen zan baina ez zidan arazo haundirik eman. Ondoren, olioztutako bol baten sartu eta estali.
Lehenengo hartzidura, 21ºtan, hiru ordukoa eman nion, ordubetero tolesdura bat emanez. Boletik atera, boleatu eta 10 minutuko atsedenaldia eman erlaxatzeko. Ondoren, formatu eta banetoian sartu bigarren hartzidura (21º) egiteko.
Ordubete pasa ondoren labea 250ºtan martxan ipini, beheko partean lurruna sortzeko ontzi bat jarriz. Tenperaturara ailegatzen denean, orea banetoitik atera, taxuak eman, labean sartu, lurruna sortu eta 40-45 minututan egina dago. Hasieran 250-225ºtara eduki eta azkenengo 20 minututan 200ºtara jaitsi.
Nahiko indartsua iruditu zait, eta kontutan izanda “Bonpain” ogi ona esatea nahi duela baaa, atera kontuak.
Gaur, mozketa eman, eta hori da atera zaigun mamia. Lehenengo aldiz frogatzen genuela, eta zaporea gustatu zaigu.
Kiloa pasatxo geratzen zait, laster Herediatik buelta bat eman beharko dut. Arabako lautadak, zalantzarik gabe, bisita bat merezi du eta beharbada batzuk, apuntatzea nahiko dute 😉
On egiinnn!!!
Muxu bat.

9 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

9 responses to “Bonpain (%100) arabarra.

  1. Aupi Juantxo
    ¿entiendo que has comprado cereal a Adolfo Beltrán, a través de la cooperativa, la has molido en el molino que tenéis tanto Teba como tú y has hecho pan? ¿Qué tal el sabor del pan?
    Muxu bat

  2. juantxo

    Aupiii Roser,
    Uyy, casi casi.
    El cereal se lo compre a Adolfo en su almacén, situado en Heredia (Llanada Alavesa). Me entere de que había empezado a cultivar trigo ecológico en la cooperativa de consumo a la que pertenezco y automáticamente me puse en contacto con él. Fui y le pille unos kilitos.
    Parte de ellos se los pase a Teba y el resto los he molido hace ná e hice este pan. Chupa bien de agua, tiene bastante fuerza y me resulto muy agradable de amasar.
    El sabor nos gustó, y la verdad es que tengo pensado volver.

    Petons.

  3. Aupiii Juantxo
    Bien, poco a poco voy pillando…jejeje… El pan se ve fantástico
    Muxu bat

  4. Eeeeepaaaa!!!!

    Ni bisita horretara joango nintzake oso gustora!
    Aspaldi erabili nuen Bonpain garia ta ez dut gogoratzen zenbat ur zurgatzen zuen. Baina emaitzak oso onak ta dotoriak. Beti bezala 🙂
    Muxu haundiiiiiaaaaaa

  5. juantxo

    Aupiii Teba,

    🙂 😉
    Beste bat zutzat

  6. IRune

    Ni, ni, ni ere apuntatzen naiz…

    Muxuak,

Leave a reply to Roser Utzi erantzuna