Pistola, Sopako.

Ogi honi Eibarren betidanik Pistola deitu izan diogu, baina orokorrean Euskal Herrian Sopako deitzen zaio. Fama haundia duten errezetetan erabiltzen delako gure etxean eta Euskal Herri osoan asko kontsumitu den ogia. Arrain zopan, berakatz zopan, zurrukutun-ean, ….
Sarritan, Eibarko Gure Leku tabernan afaltzen dugu, ta ondo afaldu gainera. Negu partean batez ere berakatz zopa izaten dute eta asko gustatzen zaidanez eskatu egiten dut, bueno, egia esanda, ez daukat eskatu beharrik ere ez😉
Egun hauetan daukagun eguraldiak erdi lotuta nauka etxean, eta pistola etorri zait burura. Garai baten ogi soberakinekin etxean prestatzen nuen, baina gaur egun ogi pittin bat ere ez zaigunez sobratzen, ba aspaldi prestatu barik neukan, baina gaurko gure afaria berakazopa izango da, bai horixe!!!

Osagaiak:
  • Los Pisones galirin txuri ekologikoa, 150 gr.
  • Rincon del Segurako galirin txuri ekologikoa, 50 gr.
  • Ura, 120 gr.
  • Legami freskoa, 2 gr. (duela 5 hilabete iraungitua, jeje.)
  • Gatza, 5 gr.
Bezperan 100 gr. irin, 100 gr. ur eta legami gramu batekin prefermento bat prestatu nuen. Goizean bol baten osagaien errestoak ipini eta prefermentoa zatituta gehitu. Oratu, olioztatutako bol baten sartu eta estali. Lehenengo hartzidura 21ºtan ordu eta erdikoa egin du.
Bol-etik atera, gasgabetu eta boleatu. Hamar minutuko atsedenaldia eman eta formatu. Ondoren, ore erdian, goitik behera eta alde batetik bestera taxu bat eman eta zabaldu. Bigarren hartzidura, lehenengoaren berdina egin du. Labea 240ºtara heltzen denean sartu, lurruna sortu, 200ºtara jaitsi eta 37/40 minututan egina dago. Kolore ilunagoa nahi izanez gero, grill-a piztu eta nahi dugun tonua hartu duenean atera.

On eginnn.
Muxu bat.

10 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

10 responses to “Pistola, Sopako.

  1. olatz

    Joe Juantxo, ze langile zabiltzan azkenaldian!
    Zerbait sobratzen bazaizu bidalidazu neri, erositako ogi exkaxa bakarrik jaten bait det azkenaldian…
    Erroskoa egin nuenetik ez det labea gehio piztu, eta ama orea hor daukat, frigoan aparkatuta, enfin…
    On egin ta segi holaxe, lan da lan!!
    Patxo bat!

  2. juantxo

    Aupiii Olatz,
    Ba ez pentsa oso langile nabilenik, e? izozkailua ogi beteta dudanez, aspaldi ez ditut egin. Panettonea eta pistola aspaldiko erronkak ziran, baina beste gauza batzuk bezala aparkatuta izan ditut.
    Berakazopa “de traka” zegoen, biontzat askotxo iruditu zaigu baaaina, ez zaigu ezer sobratu😉 sentitzen dut.
    Hurrengoan neurriak aldatu eta 400 gramoko ore bat egingo dut, eta bertatik 200 gramoko bi ogi atera. Nire ustez, horrela hobeto aprobetxatuko ditugulako.
    Ama orea aparkalekutik atera eta martxan jarri guapa, etxean eskertuko dizute ta🙂 Nahiz eta ogia ez egin, elikatzen baduzu, ondo etorriko zaio eta indartsu jarraituko du.

    Muxutxuak hirurontzako.

  3. Intxaurtsu

    Aiiii….ni hemen, Gaubean, bertan isolatuta, edurretan, hotza, redios zelako hotza, kanpineko bakardadean sobreko zopa txungoa afaltzen eta zuk berakatzopa ekartzen dostazu gogora, armosetako be hartuko neuke nik zure zopa!!!
    Klaro, eta gainera etxeko ogiez indakoa….
    Nik masa madrea a tope dekot azken boladan, ez dakizu zein motibatuta nauen….dagoeneko beharreko bik ogia egiten dabe eta hemen gabilz, greña, hartzidura, boleoa…eta abarrekin borrokan. Nik astelehenero ekarten dot ogia eskolara, gaurko dagoeneko apur txiki bat besterik ez da lotzen…….eta ziur, zure ogi hau ekartekotan ez zala apur hori be geratuko…

  4. juantxo

    Aupiiii Intxaurtsu,
    Hotza? ez da egongo ba. Kontutan izanda ikastolan -5º ditugula, Araban zer esanik ez. Horrela egongo zinala jakin ezkero, berakazopa izango zenuke😉
    Irakurtzen dudanez etxeko okinen gremioa geroz ta haundiagoa egiten ari da, eta hori seinale ona da. Motibazioa egonda, borroka hori “txupauta” daukazue.

    Eta hotza kentzeko, muxu bero bero bat🙂 Zainduuuuu

  5. IRune

    Harrituta utzi nauzu, Juantxo.
    Nik gehienez astebete iraungitua daraman legamia erabiltzen dut. 5 hilabetez iraungitua dagoenari, ez dakit ba, freskoa dei dakiokenik!

    Goraintziak,
    IRune

  6. juantxo

    Aupiii IRune,
    🙂 ba erabili baino bost ordu lehenago oooso freskua zegoen, ze freskua, izoztuta. Izozkailuan, 2 gramoko zati bat geratzen zait eta hilabete barru erabiliko dut, aber funtzionatzen duen. Nonbait urtebete beranduago erabili dutela irakurrita daukat, baina ez dut gogoratzen non.
    Legami freskoaren buruz jendeak ez du informazio haundirik, eta paketean jartzen duenari kasu egin ezkero baaaaa, zenbat legami zakarrontzira.

    Gorantziak zuentzat ere eta muxutxuak.

  7. Maritxu

    Kaixo, Juantxo!
    Parkatu baina nire euskera ez da oso ona, orduan, gaztelaniaz hitz egingo dut;
    acabo de descubrir tu blog a través del de Ibán Yarza y lo poco que he visto me ha encantado, viva el pan, muxu bat!

  8. juantxo

    Aupiii Maritxu,
    Zuk esaten baduzu, zure euskera ez da ona izango, baina idatzi duzuna behintzat oso ondo dago😉 baina badaezpada erderaz jarraituko dut.
    Me encanta que hayas descubierto nuestro blog, y digo nuestro porque de momento (no es algo cerrado) somos 16 las personas que lo formamos. Puedes visitarnos, salsear, coger, opinar, …. siempre que quieras y nosotr@s encantad@s🙂

    Beste muxu bat zuretzat.

    • Maritxu

      A mí me encanta que me recibáis tan bien!
      Qué bueno, 16 harineros/as, hasta ahora sólo conocía blogs de 1 ó 2 personas, ¿y os ponéis de acuerdo? qué difícil!
      Gracias por la invitación para salsear por aquí, me pasaré todos los días; prometo volver al euskaltegi un año de éstos, cuando pueda,
      Hamasei muxu zuentzat!

  9. juantxo

    Aupiii Maritxu,
    Para publicar lo tenemos fácil. Para otras cosas nos cuesta mas, pero vamos para adelante y a gusto.
    Lo del euskaltegi, txapeau!!!

    Muxu bat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s