Azenario bizkotxoa – carrot cake

Beno,

Neguko barazkien otarrari etekina ateratzeko, beste errezeta goxo-goxo bat. Eta postrea gainera!!!

Zenbat  gustatzen zaidan, eta nola pasatzen dudan!!!

Pasa zen asteburuan halako hiru bizkotxo jausi ziran. Iaz, “andereño konsortea” bezala joaten naizen ogi ikastaro batera blog hontako kide batek eraman zuen, eta izugarri gustatu zitzaigun. Errezeta, “Little Things” blogetik atera zuen.

Goxoegia ez izateko azukre pixkat kendu nien, ez nien ez gatz eta ez esnerik bota eta emaitza dastatzaileen arabera, mundialak zeundela.

Oliba olio birjina, intxaurrak (mila esker Edu), galirin integrala, azenarioak … dituenez, benetan osasuntsua gainera. Nork esango zigun elikadura zainduko genuela hain goxoa eta hain osasuntsua den postre batekin? Zuntzan aberatsa, monoinsaturatu koipeak, nekez kolesterola, …

Gogoan hartu s´il vous plait arrakasta ziurtatuta dago eta.

Bizkotxo baterako OSAGAIAK:

  • Galirin integrala (Rincón del Segura), 200 gr.
  • Hauts-legamia (edo gasifikatzaile bat), 3 koilaratxokada.
  • Ehotako espeziaz betetako koilaratxo bat; kanela, intxaur muskatua eta iltzea nahastuz.
  • Ehotako intxarrak, 60 gr.
  • Kanabera osoko azukre beltza (Rincón del Segura), 150 gr.
  • Oliba olio birjina, 130 gr.
  • 2 arrautz, “L” tamainakoak
  • Zuritu eta birrindutako azenarioa (laborantza ekologikoa), 170 gr.

25 zentimetro inguruko luzeera duen moldea beharko duzue. Gurinez ez igurtzeko, paperez forratu dezakezue. Errez ateratzen da.

Errezetaren kantitateak bikoiztu egin nituen, eta horregatik beheko argazkietan bi bizkotxo ikusiko dituzue🙂

ELABORAZIOA:

Labea, 180ºtara aurreberotzen dugu.

Intxaurrak robot baten, ehogailuan edota almerizean ehotu.

Katilu batean irina, hauts-legamia eta espeziak bahetuko ditugu. Ehotako intxaurrak gehitu eta erreserbatuko dugu.

Zuritu eta birrindu azenarioa. 

Olioa, azukrea eta arrautzak beste katilu baten nahastu. Azenarioa gehitu eta nahasi. Azkenik, lehenengo katiluan daukagun nahasketa gehitu, eta ondo nahastuko dugu.

Nahasketa moldera bota eta labean sartuko dugu.

Tenperatura 170ºtan mantendu eta ordubete inguru labekatuko dugu.

Atera eta parrilla baten gainean hozten laga.

Zuen gustokoa izatea espero dut.
😉

10 Iruzkin

Tebak idatzia atalean

10 responses to “Azenario bizkotxoa – carrot cake

  1. IRune

    Atzo berean amaginarrebak beraien baratzeko pastanabre pila (halaxe deitzen zaie Zugarramurdin) eman zizkiguten… Eta nik ez nekiela zertan erabili horrenbertze pastanabre!

    Milesker Teba

  2. juantxo

    Aupiiiii,
    Ondo gogoratzen dut lehenengo dastaketa hura, eta ordutik ez dakit zenbat bider egin dudan eta denetan kriston arrakasta izan du. Goxoa benetan.

    Muxu haundi bat

  3. Maritxu

    Kaixo, txiki!
    Qué sorprendente este bizcocho que no sabe a zanahoria, a mis hijos se lo dije después de haberlo probado y no se lo creían; probaré a hacerlo como el tuyo, con harina integral, gracias, ikusi arte!

    • Hola Maritxu!
      Pues como pruebes ya te aviso que les va a gustar tanto que no querrán otro. A mí me suele hacer gracias que me digan eso de “lo integral no me gusta” sin haber probado esta maravilla de bizcocho.
      Un muxu eta ikusi arte guapa!!!

  4. Idu

    Umm, itxura bikaina Teba! Probatuko dut

  5. Aupa Teba. Probatu beharko dot, nik kalabaza muffinak egiten dodaz eta oso onak ateratzen dira.
    Galdera bat, nork jaten dau zure etxean hainbeste bizkotxo????
    Musu bat

    • Aupa AinhoaAinhoa!!
      Galderaren erantzuna: lanean “piraña” kuadrila dotoria dago beti nire bizkotzoen zain. Alemaneko klasean beste hainbeste🙂
      Musu haundiiiaaaa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s