Kalabaza ogia

Sarrera hau Doniene berri baserriko Mirian eta Nereari eskeintzea nahiko nieke. Eurek dira barazkia ekartzen digutenak eta ogi honek duen kalabaza eurena da.
Kontsumo kooperatiba bateko partaidea izanda eta laneko kide batzuk baserritarrak badira, ba azkenean normalena hozkailua barazkiz beteta eukitzea izaten da. Otarran denetik izaten dugu, dena goxoa, eta zerbait arraro samarra badago errezetak ta dena ematen dizkigute🙂
Horraino ondo, baina jakina!!, norbait ez dakit zenbat kiloko kalabaza batekin badatorkizuuuu, zer egin? Ba ogi bat edo gehiago, noski!!!
Alemaniako blogetatik buelta bat eman eta honek atentzioa deitu zidan. Moldaketa txiki batzuk egin, ta aurrera!!

Osagaiak:

  • “Los Pisones” galirin txuri ekologikoa 375 gr. (100 gr. ama orean)
  • “Rincón del Segura” galirin integrala 75 gr.
  • “Rincón del Segura” zekale integrala 75 gr.
  • “Rincón del Segura” zekale txuria 75 gr.
  • Ura 425 gr. (100 gr. ama orean)
  • Ama orea 200 gr.
  • Gatza 12 gr.
  • Kalabaza (xerra fin eta estutan moztua) 275 gr.
  • Piperbeltz beltza ehotu berria (sei ehogailu-ukitu)
Kalabaza eta gatza ezik, beste osagai guztiak katilu baten ipini, ondo nahasi, estali eta 45 minutu laga. Gatza gehitu, mahai gainera atera ta 5 minutu inguru oratu. Oso oso itsaskorra denez, olioaren laguntza ez zaizue batere gaizki etorriko. Pixkanaka pixkanaka kalabaza gehitzen joan dena ondo integratu arte. Katilua olioztatu, orea bertan sartu eta estali. Lehenengo hartzidura 21ºtan hiru ordu eta erdikoa eman nion, denbora horretan lau tolesdura emanez.
Katilutik atera, kirtena egiteko 50 gramoko zati bat kendu eta boleatu. Hamar minutu pasa ondoren, zati biei forma eman eta *hozkailuan gorde. Haundia banetoi baten barruan eta txikia tuper txiki baten.
*Etxean nengoen, baina ore biguna zenez bigarren hartzidura hozkailuan ematea erabaki nuen.Zergatik? ba ogiari kalabaza edo antzeko forma ematea nahi nuelako. Hain biguna egonda, mozketak ematerakoan zabaldu egingo zan eta forma galdu egingo zuen. Hozkailuan hotzarekin orea tentetu egingo zela pentsatu nuen, eta asmatu nuela esan dezaket.
Lau ordu pasa ondoren hasita zegoela ikusi nuen, hatzamarrarekin ikutu eta tente zegoenez labea martxan jarri nuen. 250ºtara ailegatu zenean, orea eta kirtena labetik atera nituen.
Oreari mozketak eman, kirtena ondo pegatu eta barrura, baaaina … istripu txiki bat izan nuen. Labean sartzerakoan kirtenak goikaldean jo zuen eta jausi egin zan, mekatxisss!!!!!!!
Lurruna sortu, hamar minutu pasa ondoren ura atera, tenperatura 200ºtara jaitsi eta 50-55 minututan eginda.
Gaur goizean moztu dut eta hor mamiaren argazkia. Hezea dago eta kriston zaporea du, oso ona.
Hurrengoa, honen antzekoa egingo dut.
On egin!!!
Muxu bana.

4 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

4 responses to “Kalabaza ogia

  1. Aupa Juantxito!

    Ze ogi goxoa!!
    Galdera bat: ogi hau egiteko zer erabili zenduan, ama orea ala legami freskoa? Hauxe nire jakingura🙂

    Muxu haundiiiiiaaaaa

  2. juantxo

    Aupiii Teba,
    Goxoa benetan.
    Sarreran dagoena egiteko ama orea erabili nuen (neurriak parentesi artean), baina pasa zen astean froga bat egin nuen prefermento batekin. Eibarko batzukin elkartu nintzen prefermentoak nola prestatu, zergatik erabili, legamia nola neurtu eta abarrekoak esplikatzeko, eta bertan prestatu nuena erabili nuen.
    Nahi duzu sekretotxo bat kontatzia? Prefermentoarekin prestatutako ogian kalabazaren zaporea askoz nabariagoa zan😉 baina ama oreak ematen dion tokea, tela!!!🙂

    Muxu haundi bat.

  3. Maritxu

    Kaixo,zer gauza ona!
    Qué pinta tiene este pan, nunca lo había visto, sólo bizcochos y galletas de calabaza, qué bien sabes surtirte de lo bueno y ecológico, ¿eh?
    Qué suerte tienen estas chicas de vivir en el paraíso y de trabajar siguiendo la tradición familiar, será duro, pero qué satisfacción! Muy curioso el tupinambo, no sabía que había aquí, siempre aprendiendo, gracias!

  4. juantxo

    Aupa Maritxu,
    Ederra Maritxu, ederraaa🙂
    Tenia en mente que había visto panes de calabaza en blogs alemanes, pero en este primero no quería el clásico de color sino algo diferente y cuando lo vi dije: este, y lo hice. Me llamo la atención la miga con sus trozos de calabaza.
    La verdad es que fue un acierto entrar en la cooperativa y ellas se enrollan bien.
    Lo del tupinambo? dímelo a mi, que la primera que lo pusieron no sabia ni lo que era.

    Muxu bat

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s