Artxiboa gaika: Ainhoak idatzia

Dan Lepard liburuko Ogi Zuria

Hau nire estreinua da blogean. Orain arte ez naz ausartu ezer idazten baina egunen baten izan behar da lehena, ez?

Ogi hau Dan Lepard’en “The Hand Made Loaf “,orain Ibanek erderatutako “Hecho a Mano”, liburutik ateratakoa da.

Gehienetan ogia egiteko Rincon’eko irinak erabiltzen dodaz baina kasu honetan Elenari (220ºgrados) erositako irina erabili dot eta emaiera asko gustatu jat. Irina Naparra da eta uste dot hemendik aurrera irin hau erabiliko dodala.

Ogia gabon gauerako egin neban eta arrakasta handia eukin eban. Ogi bi atera ziran baina bakar batena daukat argazkia.

OSAGAIAK:

500 gr indarreko galirin

200 gr ama ore

300 gr ura

12 gr gatza

PROZEDURA:

Liburuan errezeta hau orduekin agertzen da eta niretzat  laguntasuna danez horrela ipinten deutsuet.

7.30h: Bol baten nahastau ama orea eta ura. Irina gaineratu eta nahastau ondo.Liburuan ez dau jartzen, baina nik gatza bota aurretik ordu erdi bat itxiten dot autolisia egiten.

8.00h: Gatza bota eta ondo nahastau ostean itxi , bolean bertan ,  10 minutu atseden egiten.

8.10h: Zabaldu olio apur bat mahai gainean eta bertan orea jarri. Oratu 10/15 segundo, biribildu eta itxi beste 10 minutu mahai gainean tapauta. Bola garbitu, sikatu eta olio apur batekin igurdi.

8.20h: Oratu beste 10/15 segundo, biribildu, bol barruan ipini orea eta itxi bertan beste 10 minutu.

8.30h: Oratu beste 10/15 segundo, biribildu, bol barruan ipini orea eta itxi bertan 30 minutu.

9.00h: Oratu beste 10/15 segundo, biribildu, bol barruan ipini orea eta itxi bertan ordu bete.

10.00h: Oratu beste 10/15 segundo, biribildu, bol barruan ipini orea eta itxi bertan beste ordu bete.

11.00h: Oratu beste 10/15 segundo, biribildu, bol barruan ipini orea eta itxi bertan bi ordu.

13.00h: Zatitu orea bi zatitan. Biribildu zati bakoitza eta itxi, tapauta, atseden egiten 15 minutu.

13.15h: Zati bakoitzari forma emon, banetoian sartu, tapau eta itxi egoten lau ordu eta erdi edo eta orea bikoiztu arte.

Berotu labea 220 gradutan. Nik barruan ontzi bat ipinten dot eta ogiak labara sartu baino lehen ur apur bat jartzen dot ontzi honetan.

18.00h: Ogiak banetoietik taula edo laberako paperaren gainera iruli, ebakidura egin, urez beteko espraiarekin busti eta labara sartu.

18.15h: Labako tenperatura 180 gradutara bajatu, ur ontzia atera eta beste 30-35 minututan ogiak eginda izan beharko ziran. Atera labatik eta itxi labako parrilan hotzitu arte.

Advertisements

7 Iruzkin

Ainhoak idatzia atalean