Artxiboa gaika: Mariluk idatzia

Zekale eta martorri ogia

Gutxinaka, baina banoa ogiekin aurrera. Mundu honetan lehen pausuak ematen nabilen arren, irina eta errezeta ezberdinak frogatzen hasi naiz, kasu honetan %100eko zekalezko ogia martorriarekin, nire ikuspuntutik ogi erraza, gutxi oratu behar delako eta hartzidura bakarrekoa delako.

Errezeta, Beak La Cocina de Babette-eko “Pan para principiantes” ikastaroan emandako errezeta baten eta Iban Yarzak “El foro del pan”en jarritako beste baten arteko mix bat da. Holako txapeldunekin ogia ondo irten behar da, ezta?

OSAGAIAK

Zekalezko ama orea 400 gr.

Zekalezko irina 380 gr.

Ura 300 gr.

Eztia 25 gr.

Birrindutako martorri haziak 6 gr.

Gatza 12 gr.

EGITEKO MODUA

Ama orea eta ura nahastu.

Irina, gatza, martorri haziak eta eztia gehitu. Egurrezko koilara edo eskuekin ondo nahastuz.

Cake moduko molde bat olioztatu.

Esku bustiekin orea hartu eta moldean sartu. Plastiko batekin estaliz.

Hiru orduko hartzidura egiten utzi eta labean sartu 230ºtara. 10 minutu pasa ordoren labea 200ºtan jarri.

Jateko 24 ordu itxaron beharko dituzu.

Advertisements

5 Iruzkin

Mariluk idatzia atalean

Lasturko errotak

Saturioren Tahona Bikiakera egindako irtenaldiaren arrakasta ikusi ondoren, igande honetan irinak eta urunakoak, Bixigu, Jo, Juantxo, Mari, Teba, Xabi eta ni, Lasturko errotak ikusteko batu egin gara berriro. 

Bixentek Plazaolako erroten jardunbidea erakutsiz gain, Euskal Herriko ohituren, ogibideen eta erroen inguruan duen jakintza zabala helarazi zigun. Bisitaldia gomendagarria da benetan, Alaitz eta Maiderrek esango zuten moduan txanpon baten truke (euro bat) bakarrik. 

Irinez bakarrik ez garenez bizi, errotak ikusi ondoren txorizo frijitu batzuk jan genituen Tebaren 2 “super-ogiekin”. Geroago Kanala Jatetxera joan ginen, hemen hamaika gairi buruz hitzegin genuen bazkalondoa luzatuz eta luzatuz jantokian geratzen ziren bakarrak izan arte. 

Ez larritu, oraindik hitzegiteko mila gai ditugu, gutxi barru berriro batzeko eta hitzegiteko irrikan nago, geroz eta lagun gehiago izan, hobeto.

15 Iruzkin

Mariluk idatzia atalean

Iban Yarzarekin ikasten

Ordu aldaketa eta lagunekin izan nuen janari-afaria dela eta, bazirudien Iban Yarzak The Glutton Clubekoen eskutik Sukal Lekun emango zuen tailerrera berandu helduko nintzela.

Hala ere, zazpiretan (zortziak aldaketarekin…) lau hankako animalitxo batek esnatu ninduen gozaria eskatuz. Sinestu ala ez, nire katuak, Kattalinek, erlojutxo bat dauka, ikusi ez dudan arren zihur nago bere izateaz goizero zazpiretan puntu-puntuan esnatzen nauelako.

Horrela, zazpiretan (zortziak aldaketarekin…) presaka esnatu nintzen, eta katuari esker tailerreko lehenengo ordu laurdena bakarrik galdu nuen. Han Juantxo, Teba, Olaia eta ni batu ginen benetan interesgarria izan zen goiza elkarrekin pasatzeko asmoz. Ciabatta, munduko focacciarik onena eta zekalezko ogi alemaniarren sekretuak ikasiz gain, existitzen zela ere ez nekien beste zeozer ikasi nuen, aurre-hartzidurak: Biga, Poolish, Belakia…etxean egindako ogiaren kalitatea, egitura eta usaina are gehiago hobetzeko mila posibilitate.

Arratsaldeko txandara Ohiana, Maddi, Idurre eta Aitor animatu ziren, eta ziur gu bezain ondo pasatu zutela.

Oharra: Ibanek, zabaldu berri duen Foro del Pan aurkeztu zuen. Bisita ezazue, ikustea merezi du eta.

17 Iruzkin

Mariluk idatzia atalean