Artxiboa laburpen hitzeka: zekalea

Zekale (%100) ogi mingotsa

Aspaldi nahi nuen zekalearekin ogi bat egitea, nahastu barik, guztiz zekalezkoa, eta gaurkoa Dan Lepard-en “the art of handmade bread” liburutik atera dut. Bertan, Eskandinavian okin baloratua den Jan Hedh-ek zekalea nola manipulatu erakutsi ziola dino.

Ia irakiten dagoen ura irin pixkatekin nahasturik, zekaleari, malgutasuna ematen diola eta uraren tenperaturaren arabera emaitza desberdinak lortuko ditugula esaten digu. Nahasketa horri, gelatina deitzen dio.

Gelatina egiteko osagaiak:

  • Ura 90ºC-tara 240gr.
  • Zekale irina 60gr. -kasu honetan, erdi integrala-

Orea egiteko osagaiak:

  • Zekale ama orea 200gr., 21ºC-tara.
  • Ura 50gr., 19ºC-tara.
  • Gelatina 300gr.
  • Iragazitako zekale irin fina 300gr. -kasu honetan 200gr. integralak eta 100gr. zuriak-
  • Gatza 6gr.

Gelatina egiteko. Irina bol batera atera, ura irakiten jarri eta 90ºC hartzen dituenean irinarekin nahastu. Ondo irabiatu. Nahasketa pikortsua ez izatea lortu behar dugu, ados? Bol-a estali. Giro-tenperaturan ordu bete eta hogeitalau ordu artean utziko dugu, horrela, zekalea gelatinizatzea lortuko dugu eta horrek mamiari nolabaiteko malgutasuna emango dio.

Honekin batera zekale ama orea berpizten hasiko gara.

Dakizuenez, nik, ama orea hiru bider elikatzen dut. Berpiztu orduko 18 ordu pasatu ziren, bai? Ba, gelatina ere, denbora bera egon zen estalita, ados?

Orea egiteko. Bol baten irina eta gatza nahastu. Beste baten, ura eta ama orea jarri eta ondo irabiatu.

Gelatina dagoen bol-etik bi koilarakada gorde, gero, ogiari gainetik emateko.

Ura eta ama orearekin egindako nahasketa gelatina dagoen bol-era bota, ondo nahastu eta irina eta gatza dauden bol-era pasatu. Ondo nahasi.

Mahai gaina olioztatu, orea bertara atera eta gozo gozo oratu. Boleatu eta laga.

Bannetoi bat irineztatu, oreari forma eman eta bertara sartu. 5 orduko hartzidura hartzen lagako dugu edo, ia bikoiztu arte.

Labea 210ºC-tara berotzen ipini. Orea, landare-paperakin estalita dagoen erretilu batera atera eta gelatinarekin margotu. Urarekin zipriztindu, labean sartu eta bost minutu pasa ondoren, berriz zipriztindu. 50 minututan egina dago. Parrila baten gainean, laga hozten.

Hotzitu ondoren, landare paperarekin estali eta 24 ordutan laga horrela.

Uff!!! Hau urduritasuna, eta hortik zer aterako da?

Paketea zabaldu etaaa … tatxannnnnnnn!!!

Hemen duzue atera zena.

Pisu dexente zeukan eta mozten hasi nuenean totxoa zela iruditu zitzaidan, bainaaaa keeeba, malgua da!!, eta kontutan izanda duen irin guztia zekalea dela, oso malgua dela esango nuke. Goxoa redio!!! Zekalea gustokoa baduzue egin, ez zarete damutuko eta. Kalera irten, lagunekin elkartu eta 30 minututan janda zegoen. Ahoan lagatzen duen zaporea, ez dauka izenik …. sinestezina!!!

Oharra.- Ogi hau, laister, errepikatzeko asmoa dut neurri batzuk aldatuz. Esango dizuet.

On egin!!!

Muxu bat

Advertisements

12 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean