Artxiboa laburpen hitzeka: sesamo

Ogi kirrikatsua.

Lehenengo saiakera honetan esan bezala, zahiarentzat irtenbide baten bila nabil, eta hau ez da batere txarra. Bigarrena duzue eta aurrekoa baino gehiago gustatu zait.

Osagaiak:

  • 75 gr. zekale irin integrala.
  • 50 gr. galirin integrala.
  • 50 gr. galirin txuria.
  • 100 gr. zekalezko ama ore integrala.
  • 140 gr. ur.
  • 4 gr. gatz.
  • 2 gr. txarpoil.
  • Zahia eta sesamo.
Aldaketa txiki batzuekin, prozesu berbera erabili dut.
Aurrekoan bi erretilu egin nituen eta oraingoan bakarra egitea nahi nuenez irinaren neurriak aldatu egin ditut. Txarpoila gutxitu egin diot, niretzat aurrekoan zapore larregi zeukatelako. Oraingoan, eta lagun bati kasu eginez, sesamo gehitu diet eta kriston ukitua eman die. Labea 200ºtara izan dut, hamar minutu piztuta eta 15 minutu amatatuta eta atea erdi irekita.
Nik dakidan bat, hor dabil, kris-kras batean.
Benetan, goxoak.
Muxu bat.

Iruzkin bat utzi

Juantxok idatzia atalean