Artxiboa laburpen hitzeka: Aholkuak

Irin ugari, intxaur eta mahats pasa ogia

Bueno, aspaldian idatzi gabe. Nire ogien taxuak obsesionaturik izan naute. Baina, ez taxuek soilik, baita ama orea kontrolatzeko gaitasun falta ere. Hau da, ama orearekin ogia egingo dudala aldez aurretik pentsatu behar dut, hau elikatua izan dadin. Honaino, primeran!!! Baina, beti dago zerbait. Ama orea elikatu behar dudan momentuan ez nago etxean, ala ogia egin nahi dudan egunean s.o.s planen bat ateratzen zait, ala lokartu egiten naiz, ala ama ore madarikatua ez dago prest nik nahi dudan momenturako, ala goizean ziztu bizian ateratzen naiz etxetik eta nire laranja erdiak elikatu behar du ama orea, baina erabili beharreko irina erabili beharrean, arrainerako erabiltzen dugun irina erabiltzen du.

Eta hau nola konpondu????

Ba hau da nik egin dudana. Ostegunean, larunbatean ogia egingo nuela erabaki nuen. Baina, arrain irinaren experientzia zela eta,  berriro hasieratik hasi behar izan nuen ostiral arratsaldean. Gainera, gure iberdrola maiteak matxura bat izan zuen eta gure etxea izoztuta zegoen, beraz, larunbatean ez neukan ogirik egiteko aukerarik.

Iganderako 600 gr nahi nituen, beraz, ostiralean 40g ama ore, 40 gr ur eta 40 gr irin nahastu nituen. Larunbatean goizean elikatutako 120gr ama ore nituen eta  iganderako 600 gr osatzeko 480 gr gehiago behar nituen. Hortaz, kantitate hau bi “toma”-tan banatu nuen. Larunbatean goizean 240 elikagai eman nion (120 ur-120 irin), eta gauean gauza bera. Igandean goizeko 7.00tan berogailuaren ondoan jarri nuen, eta goizeko 10.00 tan poz-pozik zegoen , hori bai, 690 gr nituen, ez dakit nola!!!

Ondorioz, ez agobiatu, eta ama orearekin joka ezazue, horrela honen kontrola izaten ikasiko duzue. Niri izugarri kostatu izan zait, baina, ahaleginak merezi izan du.

 

 

 

 

 

 

 

Behin 690 gr nituela, okinaren portzentaia kalkulatu eta aurrera.

  1. Osagaiak nahastu (gatza izan ezik)
  2. 30 min erlaxatzen utzi
  3. gatza gehitu eta oratu
  4. 3 h artzidura (tolesdurak barne
  5. boleatu eta tentzi oa eman
  6. utzi 5 min erlaxatzen
  7. forma eman eta banetoira
  8. labekatu

Hau guztia egin ondoren honako ogi hauek atera zitzaizkidan

Nabaria da ogia pixka bat erre egin zirela, baina, ogi luzeak labean goi-goian jarri izan nituen hirurentzako lekua egon zedin.

Ikusten denez taxuekin izugarri hobetu dut, nahiz eta ogi borobiletan nik nahi dudan perfekzioa ez lortu. Baina, orain, taxu polita lortzeko aholku batzuk eman diezazkizuet (hain tematia izatearen ondorioa):

  1. Ogia laban sartu eta ura beheko lapikotxoan jartzean, laba 10 minutuz itzali (nik 10 min baino gehiago ere izan ditut). Gero, berriro 200º ra piztu eta horrela utzi amaitu arte.
  2. Tentsioa oso, oso garrantzitsua da, beraz, tentsioa ondo eman
  3. Ama orea bere puntuan egon behar du barneko mamia ondo garatu dadin.
  4. Artzidura kontrolatu egin behar da, ez denbora luzeegia ezta laburregia ere.

14 Iruzkin

Intxaurtsuk idatzia atalean