Artxiboa laburpen hitzeka: Erroskoa

Zapatuko erroskoiak

Beno,

Hau poza!

Pasa den zapatuan, 17an,  gure blogeko bost pertsona txoko baten batu ginen erroskoiak ta ogiak egiteko. Eguna luzea izan zen, baina ez neketsua ezta aspergarria bez. Bost erroskoi, sei blogkide ta euria.

“Kedada” ondo atara zedin, bezperan dena prestatzen hasi nintzen.

Goizean goiz erroskoi orea etxean prestatu nuen, huraxe gure postrea izango baitzen. Beranduago txokoan beste 4 erroskoi prestatu genituen, bat laktosa gabekoa.

Hemen duzue zelan egin genituen.

OSAGAIAK

Prefermentoa:
  • 90 g Harimsa markako indar irina.
  • 2 g legami freskoa.
  • 55 g esne erdigaingabetua.
Infusioa:
  • 70 g esne erdigaingabetua.
  • limoi eta laranja azalak.
  • kanela-zotza.
  • 15 g azahar.
  • 25 g ron-a.
Orea:
  • 260 g Harimsa markako indar irina.
  • 8 g legami freskoa.
  • prefermentoa.
  • 2 arrautz ertainak “M”.
  • 100 g azukre (bete barik badoa) edo 75 g (esnegainarekin beteta badoa).
  • 50 g infusio.
  • nahi bada, laranja eta limoi azal birrindua.
  • 70 g gurina.
  • gatz pittin bat.
Apaintzeko:
  • arrautz bat margotzeko.
  • almendrak.
  • fruta antzigartuak.
  • azukre buztia, …..
  • nahi den guztia.

EGITEKO MODUA

Prefermentua: bi ordu lehenago edo bezperan prestatu. Prefermentuko osagai guztiak nahastu ta utzi. Hozkailuan gordetzekotan utzi kanpoan 15 minutu  inguru legamia aktibatzeko, ondoren estali ta gorde.
Infusioa prestatu. Lapikotxo baten esnea, kanela zotza eta zitriko azalak irakiten ipini, baztertu. Epeltzen denean ron-a ta azahar ura gehitu.
OREA:
OSO GARRANTZITSUA: Harimsa markakoa ez den irina erabiliz gero, ez ipini bapatean likido guztia. Irin guztiek ez dute likido kantitate bera xurgatzen, ta likidoa bapatean botatzen badiozue orea likiduegia eta orekatzeko OSO ZAILA geratuko zaizue. Ez ahaztu!
Oratzeko olioa behar baduzue, erabili beldur barik.
Oratu ondoren, orea, olioztatuko bol batean sartu. Estali ta utzi leku epel baten.
Lehenengo hartzidura: 2 ordukoa 23 gradutan (berogailua piztuta zegoen)
Orea mahai gainera atera, pixkat oratuz gasgabetu egingo dugu (behar izanez gero olioa erabiliz). Bolatxo forma eman eta hamar minutu inguru erlaxatzen utzi.
Labako papera prestatuko dugu erretiluaren gainean ipintzeko.
Eskuak irineztatu ta bi hatzamarrekin oreari erdi erdian zulotxoa egingo diogu, gero airean hartuko dugu ta bueltak emanez irekiko dugu erroskoaren forma tipikoa hartu dezan. Labako paperaren gainean ipini ta arrautz irabiatutarekin margotu. Toki epel baten utziko dugu.
Bigarren hartzidura: 2 ordukoa 23 gradutan (berogailua piztuta zegoen)
Laba 220 gradutara berotuko dugu .
Erroskoia, labekatu baino lehenago apainduko dugu: lehenengo arrautz irabiatuarekin margotu ta gero almendrak, fruta antzigartuak, azukrea…

Labekatzerakoan 220ºtara sartuko dugu, ta gero 200ºtara jaitsi, 16 minutu inguruan egina egongo da.
Eginda dagoen edo ez jakiteko, labana sartu ta garbi ataratzen bada eginda daukagu.
Zuon erroskoiak goxo goxoak  eta gureak bezain arrakastatsuak izatea espero dut.

15 Iruzkin

Tebak idatzia atalean

Errege-erroskoa

Egun hauetan korreo batzuk heldu zaizkit errege-erroskoaren errezeta eskatzen. Errezeta hau errege egunean bertan argitaratzea pentsatuta neukan baina, azkenean aurreratzea erabaki dut. Horrela norbaitek egitea nahi badu gure blog berri honetan irakur dezake.

Gaur argitaratzea noana, oratu eta 1º fermentazioa etxean bertan egin nizkion. Amaiera, Berangon eman genion. Genion idazten dut amaiera, asko maite ditudan hiru lagun minekin eman niolako.

Errezeta jarriko dizuet.

Osagaiak:

  • Galirin zuria 300 gr.
  • Ama orea 200 gr.
  • Esnea 55 gr.
  • Ura 55 gr.
  • Azukrea 100 gr. (edo gehiago)
  • Gurina 40 gr.
  • 2 Arrautz (bat oreari botatzeko, bestea margotzeko).
  • Ron 30 gr.
  • 3 koilaradatxo azahar ura.
  • Laranja eta limoi azal zatiak.
  • Kanela-zotza (ez nion bota ez nuelako)

Esne-ontzi batera esnea, ura, azalak eta kanela bota, irakitzen duenean baztertu. Ron eta azahar ura gehitu. Infusioa epeltzen laga.

Bol baten irina eta azukrea nahastu. Infusiotik 90 gr. bota, arrautza eta ama orea ere. Ondo nahastu, osagai guztiak ondo integratu arte. Ziur asko likido gehiago eskatuko dizue, gutxinaka gutxinaka bota, baina kontuz!! Orea oso arina eta itsaskorra izan behar da. Boletik mahai gainera atera eta Bertinet teknika erabiliz oratu (20´ inguru) oso leuna egon arte.  Mintz edo membrana teknika gainditu behar du. Laga egonean, bost minutu inguru.

Gurina gehitu eta oratu berriz ere. Orea leuna, suabe eta distiratsua geratu behar zaizue, ados? Olioztatutako bol batera sartu eta estali.

1º fermentazioa hamalau ordukoa egin behar zaio, berriz oratu eta forma eman. Margotu eta hiru orduko 2. fermentazioa eman. Ondoren berriz margotu eta nahi duzuen moduan apaindu.

Hemen labera sartzeko prest eta detailea.

Aurretik 200 gradutara berotutalo labean sartu, eta 20 minutu ingurutan egina dago. Ondo eginda dagoen edo ez jakitzeko orratz bat sartu eta garbi ateratzen bazaizue, parrilla baten laga hozten.

Kontutan izan behar diren gauza batzuk.

Nire kasuan erroskoa esne gainarekin betetzen dut. Betetzeko momentuan oparitxoa sartzen diot. Badakizue, “txorradila” hori, jeje. Esne gainari azukre gehiago gehitzen diot.

Berangon egondako batzuk bete barik nahiago zuten beraz, ez genion esne gaina gehitu. Zer pasatu zitzaigun? azukre falta zeukala. Ez betetzea erabakitzen baduzue, oreari azukre gehiago bota eta forma ematerakon “txorradila” sartu. Oso ona zegoen, merezi du egitea. Ez du lan askorik.

Sarrera hau proiektu honetan nirekin batera dabiltzan guztiei eskeintzen diet.

Muxu bana eta animo.

25 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean