Espeltazko ogia, sagar eta intxaurrez beteta.

Gaur, hego haize epelak lagunduta, udazkeneko ogi bat egitea pentsatu det.

Garaiko produktuak erabili nahi izan ditut, eta hortarako azkoitiko sagarrak, urretxun ekoiztutako sagar zukua, eta… ejem!… superreko intxaurrak erabili ditut.

Idu eta Josune, ogi hau zuei eskeinia da, aurreko igandean pasatako egun ezin hobea eskertzeko!!

Osagaiak:

– Espelta integrala: 500gr.

– Ama orea: 200 gr.

– Sagar zukua: 250 gr.

– Bi sagar txiki eta 7 intxaur zatituta.

– Gatz apur bat.

Espelta, ama orea eta zukua nahastu ditut lehenik, eta orea ordu erdi batez utzi det estalita.

Gero gatza nahastu eta minutu batez edo oratu det, 5 minutuz lasai utziz.  Prozesu hau lau bat aldiz errepikatu det, eta azkeneko aldian tolestu eta bol garbi batetan sartu det.

Lau orduz lasai utzi, eta berriz ere mahaira pasa det, pixkat zabaldu eta sagar eta intxaur zatiak nahasteko.

         

Zati guztiak batu ditudanean bola forma eman eta ordu laurden batez estalita utzi det.

Gero forma emateko garaia heldu da, eta izerdi batzuk bota behar izan ditut, zatitxo guztiak ateratzen hasi bait dira eta nere ideia barruan mantentzea zen…baina bueno, ahal izan dudan moduan bildu eta beste ordu bete pasatxo utzi det estalita.

Azkenik ,labea 250ºtan zegoenean sartu, eta 45min. edo eduki det barruan (ordu laurden bat zeramanean 200ºra jetxi det).

Eta… hau da emaitza:

         

Ogia mundiala dago, eta  oso zapore goxoa dauka. Nabaritzen da sagar-zukuaren eta sagarraren azukre ikuttua, eta ez du beste ezer behar laguntzeko, bakar bakarrik jateko aproposa da.

Nik kafesnetan bustita jan det gaur bertan (ezinezkoa da egun batez ireki gabe uztea!!)

MMMmmmmmm!!!

13 Iruzkin

Olatzek idatzia, Uncategorized atalean

13 responses to “Espeltazko ogia, sagar eta intxaurrez beteta.

  1. mari

    Uauuuuu, kafesnean bustitaaaaa! A ze inbiri ematen duen, oso errezeta goxoa eta tentagarria iruditu zait, aupa zu. Aprobetxatu eta segi esperimentuak egiten, orain denbora daukazu eta, 😉

    Muxu handi bat,

    mari

  2. Ze ona!
    Ze ideia ona sagar zukua erabiltzea!
    Itxura primerazkoa!
    Zorioooonak.
    Muxus

  3. olatz

    Eskerrik asko bioi!!

    Sagar zukuarena probatzen badezue esango didazue zemouz. Neri asko gustatu zait emaitza eta errepikatuko det, zihur! (zukua dagoen bitartean, noski, ze martxa hontan…)
    Eta orain denbora daukadala ba ogi pila egitera, gero ez dugula ezertarako denborarik izango!

    Ondo segi!!

  4. jo

    Hain egun bereziak merezi zuen bai kategoriko ogia.

    Mila esker

  5. olatz

    Ia hurrengo urtean ere errepikatzen degun…babarrun eta guzti, eh!

    Muxu bat.

  6. xabihirulau

    Ideia eta itxura bikaina Olatz!
    Ni be saiatuko naz sagar zukua ogirako erabiltzen. Kontatukotzut. Hori bai, hemen be laister izen biheko da , ze erritmo hontan … datorren urtera itxoin barik Idu eta Josuneri laister bigarren zuku saio bat eitxia eskatu biherrien egongo naz.
    mx!

  7. olatz

    Aupa Xabi,

    Gustatuko zaizu zagar zukuaren tokea, ikusiko dezu.
    Nere ustez kanela punttu batek ere lagunduko lioke, edo mahaspasa batzuk agian…(ni kanelazale amorratua naiz!)
    Esperimentatzen jarraitu beharko deu…
    Hurrenarte!

    • xabihirulau

      Aupa Olatz, saiatu naz eta itxura ona dauko. Intxaurrik ez baina zuk esan bezela kanela erabili dot, juxtu usein hori izen da labetik urteten zana. Bixar probaukot, baina hemen aurrerapen argazkixa: http://flic.kr/p/aAm91J

  8. idu

    OOOOO, bai itxura ona!! Oixe ba udazkeneko ogia, izen oso aproposa! Egingo dut neuk ere proba, sagardun ogia egina naiz, baina zukuarekin inoiz ez. Kontaukoizut!

  9. olatz

    Joe Xabi, ze itxura ederra, eta gainera kanelarekin…ze ona!
    Niri taxua alde batetik atera zitzaidan, oraindik ez diot puntua hartu eta nahi duen lekutik ateratzen da. Enfin, poliki-poliki.
    Eta beste ogiak ere itxura itzela dauka, mmmm!!! ON EGIN!

    Idu, uste det zure sagar zukuak ez duela asko iraungo gure etxeetan, beraz badakizu, hurrengo urtean gehio, eh!
    Ia Xoxote aldean ikusteko aukera daukagun..bitartean zaindu ta ondo izan!

  10. IRune

    Olatz, intxaurrak behar dituzun hurrengoan, deitu edo idatzi eta paketetxo bat igorriko dizut…
    Nik ere sagar zukuarekin egindako ogia egin dut, je, je… zaporea goxoa, baina itxura, ai ene, ZE ITXURA zuen taxuak!!!!

  11. Nuska

    Galderatxo bat:

    Ama orea non erosten da? Denda ekologikoetan?

  12. Kaixo Nuska,
    Ama orea irina eta ura nahastuz, eta hurrengo egunetan nahasketa horren zati bat bota, eta irin eta ur berria gehituz egiten da. (Pixkat liosoa dirudi, baina oso erraza da!).
    Blogeko Ogipedia atalean daukazu informazio zehatzagoa, begiratu ezazu eta dudaren bat baldin badezu galdetu.
    Animo!!

Utzi iruzkina