Artxiboa laburpen hitzeka: Okinaren portzentaia.

Okinaren portzentaia.

Gaur ikusiko duguna nahiz eta hasiera baten zaila iruditu, behin ulertuta, ogia egiteko oso lagungarria egingo zaigu. Beti irin berdinak (txuriak) erabiltzen baditugu, eta ogien hidratazioak ezagututa, ezinbestekoa dela esan dezakegu.

Ogi desberdinen hidratazioak:

  • Gaztelako ogia; %50-55
  • Barrak eta ogi basikoa; %60-65
  • Ogi errustikoa (baserrikoa); %65-68
  • Ciabatta, focaccia, pain a láncienne,…. %70 gora

Kontutan izan behar dugu formula honekin irina beti %100 izango dela eta osagaien pisua irinaren neurriaren arabera kalkulatuko dugula. Goiko ogia egiteko, osagaien neurriak formula hau erabiliz atera ditugu.

Lehenengo, zein ogi (hidratazioaren arabera) nahi dugun pentsatu behar dugu, ondoren, oreak zein pisu izatea nahi dugun eta horrekin, bai irinaren pisua eta bai urarena aterako ditugu. Gaurko kasuan ogia egina zegoenez, hidratazioa %82koa izango zela erabakita geneukan eta orea 1.100gr.koa izatea nahi izan dugu. Gatza ez dugu kontutan izan kantitatea oso txikia delako.

Zergatik 1100 gr.koa? labekatzerakoan portzentai bat galtzen duela kontutan izanda, ogia, kilokoa gutxi gorabehera geratuko zaigulakoan geundelako ;). Prozesuarekin hasiko gara.

OKINAREN PORTZENTAIA

  • Irina; unitatea izango denez,     1 izango da.
  • Ura; %82 izango duenez,             0,82 izango da.
    – Biak gehitzen baditugu,               1,82 ateratzen zaigu.
  • Orea; 1100gr.koa izatea erabaki dugu.

Portzentaiak ateratzeko *formula:

  • 1100:1,82= 604gr. irin (%100) eta orearen neurrira ailegatzeko beste guztia ura izango da, beraz,
  • 1100-604= 496gr. ur       (%82)

Hauek dira gaurko ogia egiteko erabili ditugun osagaien neurri osoak, eta hortik aurrera denak, irinaren arabera neurtu genituen.

Gaurko ogiaren osagaiak dira, baina legamia (kasuan, ama orea) falta zaigu eta bertatik atera beharko dugu. Ama orea egiteko neurria, gaurko kasuan %40 izan da. Kontutan izanda, ama orearen hidratazioa %100 dela, irinak eta urak neurri bera izango dute.

Irinaren neurria (604gr.) kontuak egiteko oinarria denez, eta kontutan izanda ama orean irinak eta urak neurri bera dutela, ateratzen zaigun emaitza bitan zatituko dugu.

Ama orearen neurriak ateratzeko formula:

  • 604 x 40:100= 242gr. ama ore, guztira.
  • 242:2= 121 gr. irin, eta beste hainbeste ur.

Honek, ama orea egiteko bai irinari eta bai urari 121gr. kenduko dizkiegula esatea nahi du.

Beraz errezeta horrela geratu zaigu:

  • Irina,                  483gr.
  • Ura,                     375gr.
  • Gatza,                    13gr.
  • Ama orea,          242gr.

Ama orea erabili beharrean legami freskoa erabiltzea pentsatzen badugu *formula bera izango litzateke, baina irinari eta urari ezer kendu barik.

  • Irina,                       604gr.
  • Ura,                          496gr.
  • Gatza,                         13gr.
  • Legami freskoa,      12gr. Legami sikua bada, beti freskoaren herena, kasuan, 4gr.

Errezeta horrela ikusten badugu, eta uraren portzentaia zein den jakitzea nahi izan ezkero, hauxe izango litzateke formula:

  • 496:604= 0,82 Hor, uraren portzentaia.

 

Sarrera hau, asko maite dudan lagun bati dedikatzea nahi diot. Ogia ere berarentzat da eta ziur nago estimatuko duela ;). Animoooo!!!!!!!!!

Muxu bat, guapa.

 

7 Iruzkin

Irinak eta Urunak-ek idatzia atalean