San Blas opila.

Gaur, otsailak 3, Eibarren egun haundia dugu. Ez jai dugulako, ez. Mundu guztia bere eginkizunetara doa, baina ……

Eibarren, herri guztietan bezala tradizio batzuk daude. Euretariko bat eta etxe gehienetan edo askotan behintzat jarraitzen dena, San Blas opilak egitea da. Garai baten,  nagusiak esaten dutenez,  etxe guztietan egiten ziran; gaur egun ez da horrela, ordea. Egun hauetan bai pegoretan bai kaleetan kriston usaina egoten da. Anis esentziak ematen duen usaina.

Lau opil egiteko erabilitako osagaiak:

  • Galirina 600 gr.
  • Azukrea 250 gr.
  • 4 arrautz (baten zuringoa aparte laga)
  • Royal (sobre bat)
  • Txerri gantza 125 gr. (+ 15 gr.)
  • Anis esentzia (tubo baten erdia)
  • Glas azukrea 125 gr.

Bol baten arrautzak ipini, irabiatu, azukrea gehitu eta irabiatzen jarraitu dena ondo nahastuta egon arte. Beste bol baten irina eta “royal”a nahasi. Beste bol-ekoa, anis esentzia eta txerri gantza gehitu eta nahastu. Ondo nahastuta dagoenean, mahai gainera atera eta oratzen hasi. Mahaian eta eskuetan itsasten ez denean, listo. Nire kasuan txerri gantza gehiago bota nion eta oratzen jarraitu konpaktoagoa egon arte. Bol baten sartu, estali eta ordu erdi inguru bat laga nuen. Labea berotzen ipini 130º. Orea boletik atera, lau zatitan moztu, forma eman eta erretiluan ipini. Laba berotuta dagoenean, erretilua sartu eta tenperatura 170º igo.    20-25 minututan eginda daude.

Labean dauden bitartean gaineko zuria prestatu. Nola? Baaa, lehen aparte laga dugun zuringoa bol baten ipini eta irabiatzen hasi, kolorea hartzen duenean azukrea gehitzen joan, “tente” egon arte. Barilak altxatzerakoan zuria ez bada erortzen prest dago.

Oreak labetik atera bezain pronto, espatula batekin zuria eman. Oso inportantea da, orea beroa dagoen bitartean ematea, horrela gogortzen da eta;  bestelaaa…..

San Blas egunean, garai baten eskoletan goizez, jai izaten genuen. Opilak bedeinkatzera eramaten genituen. Gaur egun, eskolek ez dute jai izaten baina,  jendeak bedeinkatzera eramaten jarraitzen du. Hurrengo argazkia ikustea besterik ez dago, konturatzeko zein arrakasta duen tradizio honek. Estatua horrek, bi ume opilak bedeinkatzera eramaten doazela irudikatzen du. San Andres elizaren parean daude.

Baina hemen ez da amaitzen tradizioa. Opilak, papel zuri baten batuta eramaten dira eta pakete hori, kordoi batekin lotuta.

Bedeinkatu ondoren kordoi hori saman lotzen da. Bederatzi egunetan eraman eta gero, erre egiten da. Esaten dutenez, horrek eztarriko gaixotasunetatik babestu egiten du. Urtean zehar ez da katarro, angina eta halakorik harrapatuko. Zuek, sinistu edo ez baina, tradizioak horrela dio.

“Pelofanta” gaitzizena duen lagun bati eskainita. Asko maite dudalako eta merezi duelako.

Muxu bat.

24 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

24 responses to “San Blas opila.

  1. irune

    Ja, ja!

    Nik katarro eta gripe okerrenak San Blaseko soka hori jarrita ondoren izaten nituen…

  2. Kaixo Juantxo

    Nik egin nituen opiltxoen errezeta bera da zuk erabili duzun hau! Ea gaur arratsaldean igotzen dudan nik ere nire blogera.

    Muxu bat

  3. idu

    “san blas, blis, blas” izaten zen egun hontako gure lema,,, eskolan zaplastekoak banatzen pasatzen genuen eguna. Opila ere bai eeee?? hori ez zen falta izaten etxeetan,, eta oraindik ere, herriko apaizak gozotegi batzuetatik pasa egiten dira bedeinkatzera…. mezara joan beharrean, jada dendan bedeinkatutakoa erosten da! Bedeinkatu gabeak ere zapore bera dutela deritzot nik,, baina nire aitonak ezetz dio, jajaja!

    • juantxo

      Aupa Idu,
      Joe, egin ditut barre batzuk lehenengo esaldi hori irakurri dudanean. Opila=torta=zaplasteko beraz, zer nahi duzu, ba?
      Mendia ez badoa Mahomarengana, Mahoma….. Zure herriko apaizek hori da egiten dutena, ez dakite ezer elementuok.
      Zure aitonak esaten duena, nik Eibarren sarritan entzunda daukat baina, bietatik probauta daukat eta bedeinkatu barik dagoena hobiagoa da, dudarik gabe, jj.

      Muxu bat

  4. oihanaz

    gu ere zaplasteko ederrak emandakoak gara, baita jasotakoak ere noski! Betidanik izaugarri gustatu izan zaizkit Sab Blas opilak, nik beste errezeta batekin egin izan ditut, baina Juantxo, zureak utxura itzela du eta hurrengoan zurearekin egin behar dut froga.
    muxu bat

    • juantxo

      Aupa Oihana,
      Zaplastekoena, Urola eta Urola-Kostako gauza dela dirudi. Ikustekoa izango zan, joe!! Ez dakit zu erabilitako errezeta zein dan baina, ni erabilitakoa, mundiala benetan. Frogazazu eta esango didazu.

      Muxu bat

  5. Ana

    Argazkiak ikusi ondoren burura etorri zaizkit haurtzaroko oroitzapenak, eta zuk esaten duzun bezala Juantxo, egun oso berezia izaten zen. Zenbat argazki egongo dira Eibarko etxeetan non eliza aurreko bankuan ume pilo bat azaltzen diren bere opil bedeinkatuarekin.

    Eskerrik asko Juantxo gogorazteagatik

    Muxu potolo bi

    • juantxo

      Aupa Ana,
      Horrela da, egun oso berezia izaten zen. Gaur egun ez dakit nola izaten den, ideiarik ez. Gauza bat ez nuena ipini eta gero burura etorri zitzaidana badakizu zein dan? Apaizak ur bedeinkatua botatzen hasten zenean, ume guztiak besoak luzatzen genituela. Gure paketeari ur tanta bat jausiko ote zitzaion desiatzen.

      Muxu pila zuretzat, Garro.

  6. Nekane

    Kaixo Juantxo,

    Nekane naiz, Anaren lankide eta laguna (je je) eta konbentzitu nau zu idaztera…
    Gauzia da orain dela 3 bat aste, unibertsitatean egin behar nuen lan baten inguruan, behar nuela ogia egiteko errezeta. Internetetik bila ibili eta gero aurkitu nintzen ondorengoarekin:
    1. ogia egiteko oinarrizko errezeta bat ez zegoela.
    2. terminologia: zaila ulertzeko hainbat kontzeptu (masa madre, irin motak, que si harina fuerte…)
    3. Ogia egiteko milaka errezeta eta bat bere era ez du koinziditzen. Adb: etxeetan jaten dugun ogia egiteko, betiko barra, ez zuen kointziditzen ez neurriak, osagaiak, labean egon beharreko denbora eta tenperatura…

    Gauzak horrela Anari komentatu nion nire egoera ze berak esan zidan nola zuen lagun bat ogia egiten zuena eta bloga zuela. Bada sartu nintzen zuen blogean eta egoera berdinarekin topo egin nuen. Badakit zuek espezialistak zeatela edo mundu honen inguruan zabiiltzatela, edo ogizaleak zaretela. Baina printzipianteak garenentzako gehiegizkoa da, aurretik aipatu dizkizudan arrazoiengatik.
    Eskertuko nuke zerbait errezagoa, “para que te entre el gusanillo”, eta behintzat oinarrizko puntu batetik hasteko aukera izateko. Bestela fenomeno dago dena (Anak ez nau behartu hau esatera, ajajaj)

    Ondo izan

    Nekane.

    • bixigu

      Kaixo Nekane:
      Juantxok ere gauza bera esango dizu seguru, konturatu gara terminologia eta abar konplikatuegiak direla ogi kontutan hasiberrientzat. Dagoeneko materialak prestatzen gabiltza irin-motak, ogia nola egin pausuz pausu eta abar, zuk diozun bezala “para que te entre el gusanillo”. Hala ere, poliki-poliki joango gara hori guztia jartzen, bloga martxan jarri genuela hilabete eskas bakarrik pasa da-eta…
      Muxu bat

    • juantxo

      Aupa Nekane,
      Zure iruzkina irakurtzen nengoela, nire burua ikusten neuan. Ogi istorio honetan hasi nintzenean zu bezala sentitu nintzen, galduta. Bilatzen bilatzen, gauza batzuk topatu nituen eta hoietan zentratu nintzen. Informazio larregi dago eta kasu askotan oso korapilatua, oso zaila.
      Nire ustez blog honek izan duen akatsa hori izanda, teilatutik hasi ginela.
      Zorionez, berandu baino lehenago konturatu ginen eta zuzentzen hasiak gara.
      Zuek bezela, gu ere mariatuta ibili ginalako egin behar dugu bestela, niretzat blog honek ez zuen izango sentsurik. Zertarako nahi dugu beste korapilo bat sarean?
      “Para que os entre el gusanillo” ipintzeko asmoa daukagu. Errez ulertzeko, ia lortzen dugun. Nire ustez lortuko dugu, kapazitatea dagoelako. Badirudi jendea prest dagoela baina, ez da izango bi eguneko gauzia. Lan asko da asko, baina gogoarekin dena egin daiteke, ez duzu uste?

      Muxu haundi bat, Nekane.

      • Nekane

        Aupa Juantxo eta Bixigu,

        Mila esker zuen erantzunengatik. Desiatzen nago ikusteko hasiberrientzako prestatzen ari zeaten materiala . Ez daukat dudarik lortuko duzuela, egia baita gogoarekin dena egin daitekeela.

        Muxu handi bat zuentzako ere. Animo!

        Nekane

      • juantxo

        Aupa Nekane,
        Mila esker zure animoengatik. Nire ustez laster, zerbait prestatuta izango dugu. Asko ez, baina zeozer bai. Zu/zuek “al loro” egon. Lan asko da eta denboran luzatu egingo zaigu, pazientzia pixkat eduki eta denon artean kriston bloga egingo dugu. Guretzat, zuen galdera/aportazioak ere oso garrantzitsuak dira. Hor, ordenagailuaren beste partean zaudetela ikusten badugu guretzat, motibazio puntua izango da beraz, gurekin jarraitu. Mila esker.

        Muxu bat

  7. mari

    Ke lujo, San Blasak.
    Nire lanean eibartar dexente dago eta noiz edo noiz ekarri izan dituzte. Gaur ibili naiz peskizan baina… ez da zorterik egon. Pena!

    Errezeta apuntatuta. Martxa honetan ez dakit nola iritsiko naizen udarara, “operacion bikini” egin beharrean “operacion masilla” egiten ari naizela dirudi.

    Muxu bat, Juantxo

    • juantxo

      Aupa mari,
      Eibartarrak eta San Blas egunean opilik, ez? Ze Eibartar edo ze “ostias” dira hoiek, jeje. Nire partez bronka bota.
      “Operacion bikini” bueenoooo, oain hau eta gero gerokoa.

      Muxu bat

  8. Pelofantak ere eskertzen dizu bihotz bihotzez.
    Mila esker “fardelatxogatik”, biharko gosaria baita!!
    Musu haundi bat

    • juantxo

      Aupa Teba,
      Pelofanta ezagutzen duzu, ala? Dagoeneko badakit ondo gosaldu duzula beraz, “objetivo cumplido”.
      Hori eta gehiago merezi duzu, bai horixe!!

      Muxu potoloena zuretzat, polittori.

  9. marivi

    Iepaaaaaaaaa!! Juantxo
    Holako batean animatu naiz pixka bat. A ze nolako San Blasa ! nire ierteerak ez daudelako hori jateko bezala bestela ….. esperoko nuen ez? nolako itxuria duen, ona egongo zen ez???
    Aio eta ondo izan

    • juantxo

      Aupa marivi,
      Pozten nau zu pixkat animatuagoa ikustea. Lasai egon danetarako izango dugu astixa eta, San Blasak jateko ere. Andereño, zu zaindu. Momentuz hori da egin behar duzun guztia, ados?
      Ona dinozu? nik, mundiala esango nuke.

      Muxu bat

  10. ib

    Kaixo,

    Galdera bat: anis esentzia non topa dezaket? bila ta bila nabil eta ez dut lortzen. anis hauts moduko bat topatu det baina ez dakit balio duen. e-mailez erantzuten badidazu eskertuko nizuke.

    Mila esker.

  11. Zuk idatzi eta kasik hiru urte beranduago aurkitu dut baina hala ere oso interesgarria iruditzen zait horrelako informazioa eskegitzea interneten eta gainera euskaraz egitea. Mila esker.

  12. Aurten ere zure laguntzaz Sanblasak egiten,
    Milesker Juantxo!

Utzi iruzkina