Ogia, garagarra eta limoiaz.

Aupa. Gaurko hau ere Lepard-ena da eta liburu hontatik aterata dago (gehienetan bezala, moldatuta). Oparitu zidatenean ez nuen pentsetan halako etekina aterako nionik, bainaaa … pixkanaka pixkanaka badoa bere fruituak ematen. Ingelesez dago eta ez dut ezer ulertzen, baina oporretan loibekin egon nintzen eta euretariko bat errezeta honen itzulpena egin zidan. Eskerrak!!! lan bat gutxiago.

Lepard-ek olioa, parrilan egindako piperrak, olibada, gazta, edozein urdaiazpiko eta letxugarekin sandwich balitz bezala jatea modu egokiena dela dino. Momentuz, bera bakarrik jan dugu eta mundiala dago.

Osagaiak:

  • 200 gr garagar irina.
  • 300 gr ogia egiteko galirin zuria.
  • 200 gr ama ore.
  • 250 gr ur.
  • 60 gr ezti.
  • 30 gr limoi zuku.
  • 6 gr limoi-birrindura (2 limoi).
  • 12 gr gatz.
  • Orea hautseztatzeko, gatz lodia (ahaztu egin zitzaidan).

Katilu baten irinak eta gatza nahasi. Beste baten ama orea, ura, limoi zukua eta birrindura eta eztia irabiatu. Osagai likidoa beste bolera bota eta nahastu ore leuna lortu arte. Estali eta hamar minututan egonean laga.

Mahai gaina olioztatu, orea bertara atera eta 4/6 minutu inguru oratu. Garagarrak, zekaleak bezala  gluten gutxi duenez, gehiago oratzea ez du merezi, ados? Bola forma eman eta olioztatutako katilu baten sartu 1. hartzidura egin dezan. Etxeko sukaldean 22-23º gradu zeunden eta 3 ordukoa eman nion. Ordu betero tolesdura bat egin nion. Azkenengo tolesdura ondoren, bola forma eman eta 15 minutu inguru egonean laga. Forma eman, bannetoian sartu eta ordu eta erdiko hartzidura eman nion.

Labea, 210º-tara berotzen ipini. Behealdean metalezko ontzia jarriko dugu, bertara ura bota eta lurruna sortzeko. Tenperatura hartu duenean, bannetoitik orea atera. Orain izango litzake, orea bustitzeko eta gatz lodia botatzeko momentua (neri ahaztu zitzaidana). Labean laga dugun ontzira ura irakiten bota, oreari alde batetik bestera taxua eman eta labera sartu. Lehenengo ordu erdia pasa ondoren tenperatura 190º-tara jaitsi eta beste hamabost minututan egina dago. Parrilla baten hozten laga.

Lepard-ek, limoi zukuak garagarrari zaporea handiagotu eta zekaleak duen garraztasuna ematen diola dino. Ez dakit horrela den edo ez, nik limoi zaporea hartu diot, baina ez oso bizia, e? Limoizaleak bazarete egin, oso oso goxoa baitago. Ahoan lagatzen duen limoi tokea, sekulakoa!!

Pare bat ohar.

  • Bigarren hartziduraren denbora jartzen dudanean, labea berotzen dagoen tartea ere bertan kontabilizatzen dut.
  • Lurruna sortzeko ura botatzen duzuenean, neurrian botatzen baduzue, ez daukazue ontzia atera beharrik, ados? Atea zabaltzen dugun bakoitzean tenperatura jaitsi egiten zaio, eta ez zaigu batere komeni 😉

Sarrera hau Nereari (loiba) eskaintzen diot. Mila esker itzulpenagatik.

Muxu bat.

9 Iruzkin

Juantxok idatzia atalean

9 responses to “Ogia, garagarra eta limoiaz.

  1. esti

    Egunon.
    Galderatxu batzuk errezeta honi buruz, eta orokorrean.
    – Ama orea zer dago %100 hidratzazioan, ordu batzuk lehenago ipinita eta bere puntu gorenean? Ez dakit horrela ikusita eta errezetan daraman likido kopuruari buruz badirudi masa oso solte geratu behar dela eta.
    – Non lortzen dituzue irin ezberdinak? Garagar irina adibidez edota espelta irina? Bizkaian edo Bilbo aldean ezagutzen duzue lekuren bat?
    – Banetoiak erosteko lekurik ezagutzen duzue?
    Oraingoz errezeta gordeko dut eta ia egunen baten egiteko astirik hartzen dudan, oso itxura ona duela deritzot eta.
    Ale muxu 1 eta hurrengorarte, segi horrela!
    Esti

  2. juantxo

    Aupa Esti,
    Galdetu nahi beste, dakigunaren arabera erantzungo dizuegu eta.

    – Horixe da, ama orearen hidratazioa %100ean dago. Normalean, ez beti, ama orea hiru bider elikatzen dut eta horretarako 17 ordu inguru behar izaten ditut, baina bi bider elikatu dezakezu, behin ….. zuk ikusi. Hori bai, beti puntu (malgua da) gorenean harrapatzea komeni da, puntu gorena ez da izaten minutu batekoa, e?. Zeri deitzen diozu “masa oso solte”? Masa oso leun geratu zitzaidan eta oratzeko oso erreza izan zen, ia ez zen itsatsen. Oso gozoa zegoen.

    – Hasiera baten, indar irina, hiperetan erosten nuen eta beste irin guztiak belardendetan. Gaur egun den denak internet bitartez erosten ditut, Rincon del Segura-n. Begiratu hemen, http://www.artesaniadelasierra.com/rincondelsegura/. Irina, Bizkaia eta Bilbon ez dakit nun erosi dezakezun. Oso entzuna, Kresala egiten zait. Uste dut Jardines kalean dagoela, Bilboko alde zaharrean. Dena dela blogean, inguruko batzuk daude eta zuri erantzuteko esango diet, ados?

    – Bannetoiak ere internet bitartez erosi nituen. Hemen, http://www.lacocinadebabette.com/tienda/ eta hemen, http://www.bonsfocs.com/shop/. Beste toki batzuk ere badaude.
    Euskal Herrian? ez dakit, sentitzen dut.

    Errezeta gorde eta egin. Limoia gustokoa baduzu, sekulakoa Esti, sekulakoa!!!

    Muxu bat

    • esti

      Eskerrik asko juantxo!
      Ba lasai egunen baten egingo dut ogi hau ere, oraingoz pendiente daudenen artean jartzen dut…

      Ta eskerrik asko ere, emandako informazioarekin. Begiratuko ditut esandako orrialdeak.

      Masa solte geratu ahal dela esaten dudanean, oso humedo eta itxaskor geratzen dela esan nahi dut, oso zaila oratzeko.

      Muxu 1,

      Esti

      • juantxo

        Aupa Esti,
        Ba ez, ez da geratzen oso solte. Mahai gaina olioztatu eta oso errez oratu nuen, benetan. Oraketa ez nuen jarraian egin, sei minutu inguru egon nintzen baina hiru bider atsedenalditxoa eman nion.

        Muxu bat

  3. idu

    Uste dut ogi hau nire gustukoa izango dela, limoi ikutu horrekin. Garagar irina ez dut sekula erabili, nolako zaporea du?

  4. Aupa Idu,
    Limoia gustokoa baduzu, zure gustokoa izango dela nik ziurtatzen dizut.
    Garagar irinak ze zaporea duen? Zerbeza zaporea neska 🙂 🙂
    Eeezzzzz, txantxak alde batera utzita. Ez daukat ideiarik ere, lehenengo aldiz erabiltzen nuela eta ogi honetan limoia da beste guztien gainetik nabaria dena.

    Muxu bat, guapa.

  5. Hi Mister!!!

    Ogi honek, zure aurrekoek bezala harritu egin nau. Ez da soilik ingeles idatzita dagoen errezeta egiteko gai izatearren zuk ingelesa ez duzula jakinda baizik eta, artista hutsa zarelako.
    Hamar atara duzu! Matrikula! Jakin dezazula. Lobiak ere matrikula ingeles ikasgaian.
    Ederto azalduta eta argazkiak primerazkoak.

    Muxu bat laztantxo

  6. juantxo

    Aupa Teba,
    Oraindik ez naiz “Mister”, baina sekretutxo bat kontatuko dizut ez badiozu inori esaten.
    Ingelesa ikasteko matrikulatu naizelaaaaa!!!!! 🙂
    Mila esker Teba. Azken finean, ogi hauek egiten baditut zuri esker delako.

    Muxu haundi bat.

  7. Whoever edits and pulshbies these articles really knows what they’re doing.

Utzi iruzkina